Olentzero poliziaren jomugan ibili zen 1940ko hamarkadaren bukaeran. Haurren bahiketa eta hilketagatik? Ez! Izan zitekeen, Olentzerok umeak zakuan sartu eta itsasora ematen zituela, edo igitaiarekin etortzen zela umeei lepoa moztera esaten baitzen. Baina, ez, polizia atzetik izan zuen gazteen artean "sentimendu separatistak zabaltzeagatik".
1949an Donostiako Polizia Komisaldegiak Olentzerori buruz eginiko txostena argitaratu du Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoak. Festa honen tradizioa galdua zela eta 1947. urtean berreskuratu zutela dio poliziak. 1948an Olentzero-eske ugari izan zirela kontatzen du:
"Los grupos que recorrieron San Sebastian portando cada uno el muñeco que lo representa, fueron más numerosos, haciéndose cuestaciones que dedicaban a fines benéficos. Vestían todos los trajes regionales y se entonaban constantemente canciones vascas, cuyo contenido desconocemos por ignorar este idioma".
Poliziak lanak zituen nonbait olentzerolarien kantak ulertzen. Azkenean, festa baimendu zuen Gobernu zibilak, baina zentsura pasatu behar izan zuten, hau da, Olentzero antolatzeko batzordeak baimen-eskaera bidali zuen Gobernu zibilera eta eskaera horretan kalejiran abestuko zituzten kanten letrak jaso behar izan zituzten, gaztelerazko itzulpenarekin batera.
Adibidez:
"Olentzero" cabeza grande
dotado de entendimiento
anoche bebió
un pellejo de diez arrobas
Donostian Olentzeroren kalejira antolatzen eta akuilatzen zebilen Aita Otaegi "fitxatuta" zeukan poliziak itxuraz: "Este sacerdote es un conocido separatista". "Olentxero" berpizteko helburu bakarra abertzaletasuna eta separatismoa gazteengan zabaltzea dela idazten du poliziak:
"Repetidamente se ha indicado la táctica adoptada por los separatistas para inculcar en la juventud estos sentimientos, y que no es otra que la celebración de actos folcloritos de carácter vasco con los que se inspiran sentimientos de un agudo regionalismo que abriran, más tarde, las puertas del separatismo, fin único que persiguen los dirigentes de estas actividades".
Txostenaren lehen eta zati handiena "Olentxero"ri eskainitako atalak hartzen badu ere, ondoko atalek ere badute mamirik. Inazio Eizmendi Basarri bertsolari, kazetari eta idazlea poliziak oso gertutik jarraitzen zutela erakusten du txostenak, jatorrizko bekatua ("Procede del campo nacionalista") baitzuen eta haren joan-etorriak eta harremanak arriskutsutzat ("se le ha visto en contacto con conocidos separatistas") baitzituzten. Baina euskaraz ez jakiteak itsu uzten zituen poliziak frankistak: "Durante más de media hora estuvo hablando y cantando en vasco. Ignoramos qué dijera, pero la charla fué esmaltada de "Donostyas", "guipuzkoa", "amatchos", "aitachos", etc..."
Zenbait komentu eta elizetan apaizek maiz mezak euskaraz ematen dituztela haserrea darie poliziei eta apaiz horiek Espainiaren etsaitzat jotzen dituzte:
"SACERDOTES QUE HACEN CUANTO DAÑO PUEDEN A ESPAÑA.- Esta es una desgraciada realidad, de todos conocida, sobre la que no es necesario insistir por archisabida. Son legión los Sacerdotes vascos separatistas que nor prestan el más mínimo calor a los postulados del Movimiento, y procuran, con su indudable influencia, mantener vivo los sentimientos contrarios a la Patria".
Polizia Komisaldegiko txostena: Olentxero (pdf)
Gabon-kanten itzulpenak:
Iturria: "Olentxero" arriskutsuaren etorrera 1947.urtean (Gipuzkoako Probintziako Artxibo Historikoa, 2023-12-21)
Salvador Puig Antich frankismoaren kontrako militantea izan zen. Askapen Mugimendu Iberikoko kidea, 1973ko irailaren 25ean atxilotu zuten. Gerra-kontseilua egin zioten, eta garrotez exekutatu zuten handik sei hilabetera, 1974ko martxoaren 2an. Aurtengo otsailean baliogabetu du... [+]
Nazismoaren biktimak izandako euskal herritarrak oroitzeko Eusko Jaurlaritzak egin duen lehen aitorpen instituzionala da. Hego Euskal Herriko 253 pertsona deportatu zituzten 1940 eta 1945 urteen artean. 113 bertan hil ziren eta beste asko, handik bizirik irten baziren ere... [+]
Oraindik ikusgai dago Donostiako San Telmo museoan Memoriaren Basoak erakusketa, maiatzaren 11ra arte. Totalitarismoek gizartea kontrolpean hartzeko erabiltzen dituzten metodo eta tekniken inguruko hausnarketa bat da, espresio artistiko ugariren bidez ondua.
50 urte bete dira Polizia frankistak Mikel Gardoki Azpiroz ETApm-ko kidea tirokatuta hil zuenetik. Egiari Zor fundazioko kideek eta Gardokiren kide Juan Miguel Goiburu Mendizabal 'Goiherri'-k hartu dute parte ekitaldian.
1945ean Neuengammeko nazien kontzentrazio esparruan hil zen Jean Iribarne gamerearraren diru-zorroa berreskuratu eta bere senideei eman diete. Ipar Euskal Herrian gutxienez 350 herritar deportatu zituzten erresistentzian parte hartzeagatik, eta ia erdia ez ziren bizirik atera.
Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.
Fusilamenduak, elektrodoak eta poltsa, hobi komunak, kolpismoa, jazarpena, drogak, Galindo, umiliazioak, gerra zikina, Intxaurrondo, narkotrafikoa, estoldak, hizkuntza inposaketa, Altsasu, inpunitatea… Guardia Zibilaren lorratza iluna da Euskal Herrian, baita Espainiako... [+]
Gogora Institutuak 1936ko Gerrako biktimen inguruan egindako txostenean "erreketeak, falangistak, Kondor Legioko hegazkinlari alemaniar naziak eta faxista italiarrak" ageri direla salatu du Intxorta 1937 elkarteak, eta izen horiek kentzeko eskatu du. Maria Jesus San Jose... [+]
Familiak eskatu bezala, aurten Angel oroitzeko ekitaldia lore-eskaintza txiki bat izan da, Martin Azpilikueta kalean oroitarazten duen plakaren ondoan. 21 urte geroago, Angel jada biktima-estatus ofizialarekin gogoratzen dute.
Bilbo Hari Gorria dinamikarekin ekarriko ditu gurera azken 150 urteetako Bilboko efemerideak Etxebarrieta Memoria Elkarteak. Iker Egiraun kideak xehetasunak eskaini dizkigu.
33/2013 Foru Legeari Xedapen gehigarri bat gehitu zaio datozen aldaketak gauzatu ahal izateko, eta horren bidez ahalbidetzen da “erregimen frankistaren garaipenaren gorespenezkoak gertatzen diren zati sinbolikoak erretiratzea eta kupularen barnealdeko margolanak... [+]
1976ko martxoaren 3an, Gasteizen, Poliziak ehunka tiro egin zituen asanbladan bildutako jendetzaren aurka, zabalduz eta erradikalizatuz zihoan greba mugimendua odoletan ito nahian. Bost langile hil zituzten, baina “egun hartan hildakoak gehiago ez izatea ia miraria... [+]
Memoria eta Bizikidetzako, Kanpo Ekintzako eta Euskarako Departamentuko Memoriaren Nafarroako Institutuak "Maistrak eta maisu errepresaliatuak Nafarroan (1936-1976)" hezkuntza-webgunea aurkeztu du.
ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuek eta M3 elkarteak "herrikoia eta sozialki plurala" den memoria eguna "errepresiorik gabe" egitea eskatu dute. Eusko Jaurlaritzari zuzendutako eskaera da, "iaz ez bezala", aurten manifestatzeko eskubidea bermatzeko... [+]
Irungo tren geltokian, Aduanaren eraikinaren atzealdean dagoen Pequeña Velocidad pabiloiak zutik jarraituko du, 1936ko gerraosteko giltzapetze-sistema beldurgarriaren lekuko gisa, talde memorialisten borrrokaren ondorioz. Pabiloia frankistek erabili zuten 1936tik 1942ra,... [+]