Kustodia kendu diete gay izateagatik semea jipoitu zuten gurasoei

  • Makil batekin jipoitu eta laban batekin mehatxu egin zioten semeari homosexuala zela esan eta gero.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko uztailaren 16an - 08:20
Joan den ekainaren 28ko manifestazioa, Gasteizen (Argazkia: Alea)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gasteizko 2. instrukzio-epaitegiak 16 urteko semearen zaintza kendu die guraso batzuei, semeak homosexuala zela esan ostean makil batekin jo eta mehatxu egin eta gero. Ertzaintzak erreskatatu behar izan zuen gaztea joan den larunbatean, eta Arabako Aldundiaren esku dago orain, 18 urte bete arte.

Tratu txar delituagatik akusatu dute aita, eta laban batekin mehatxu egiteagatik ama. Urruntze agindua jarri diete biei. El Correo egunkariak jaso duenez, ertzainak etxera heldu zirenean dardarka zegoen kolpatutako gaztea, eta egindakoaren damurik ez zuten gurasoek. "Nahiago dugu hilik ikusi", adierazi zuten gurasoek ostean egindako deklarazioan. Bakarrik egun horretako gertakaria izan zen edota aurretik halako jokabiderik izan zuten ikertzen ari da Ertzaintza.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Homofobia
2025-05-21
Meloi saltzailea
Konbertsio terapiak

Eguneraketa berriak daude