Kurdistan: existitzea nahi ez duten herria

  • 2018ko udaberrian Ipar Kurdistanera –Bakur– euskal delegazio bat joan zen hango egoera lehen eskutik ezagutzera. Iñaki Etaio partaideetako bat izan zen eta bidaian ezagututakoa bederatzi artikulutan jaso du. Hau da lehena.

Iņaki Etaio
2018ko apirilaren 27a
Amedeko hiri zaharra inguratzen duen harresia.

Nahiz eta gutako askok kurdu terminoa entzuna izan eta herri hori estaturik gabeko beste herri asko baino ezagunagoa izan, mendetan ukatutako herria da kurduena. Jakina denez, 40 milioi pertsona baino gehiagok osatutako herri hau (ez dago errolda zehatzik, eta kurdu askok ez daukate kurdu izatearen kontzientzia) lau estaturen artean banatuta dago: Turkia, Siria, Irak eta Iran. Estatu hauen elementu komunak dira kurduen ukazioa eta errepresio historikoa; haien artean berezitasunak badira ere, tokiko eta momentuko gobernuaren eta indar-harremanen arabera. Gaur egun oso bestelakoa da egoera Rojavako (Kurdistango mendebaldea) zonalde askatukoa, autonomia handiz barzanitarren klanak gobernatzen duen Bashur-koa (Kurdistango hegoaldea) edo turkiar eta iraniar estatuen administrazio hertsipean dagoen Bakurrekoa (Kurdistango iparraldea) eta Rojhilat-ekoa (Kurdistango ekialdea). Edozein kasutan, aitortza eta askatasuna lortzeko kurduek historikoki garatutako erresistentzia eta borroka komuna da lau lurralde hauetan.

Polizia-kontrola Amedeko Sur barrutiko sarreran.

Bakur bisitatzeak eta pertsona eta erakunde politiko eta sozial askorekin mintzatzeak errealitate honetara hurbiltzea ahalbidetzen du. Amed-era (turkoz, Diyarbakir) heltzean, lehenengo sentsazioa, ondorengo egunetako elkarrizketetan berretsitakoa, honakoa da: herri kurdua existitzea nahi ez duten herria da. Hori jakina dela esan daiteke, are gehiago Euskal Herritik joanda. Hain zuzen ere, mende askoren ostean beren identitatea eta eskubideak ukatzen zaizkion beste herri batetik etortzeak eragiten du herri kurdua ezkutarazteko saiakerak hain harrigarritzat ez hartzea. Behintzat, Europako herritar solidario askorekin alderatzen badugu, Kurdistango errepresioaz harritzen direnak, baina gero Europar Batasuneko estatu batzuetan torturaren erabilera eta ehunka preso politikoen existentzia ezagutzen ez dituztenak. Euskalduna izateak bi herrien arteko antzekotasun asko topatzea ahalbidetu du, prozesu ezberdinak eta barne konplexutasun handia dauzkaten bi herrien arteko alderatze mimetikoetan erori gabe. EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herriaren artean dauden ezberdintasunez jakitun izanda, erraz uler dezakegu lau estatutan bananduta egotearen konplexutasuna. Edonola ere, “it´s very similar” eta “it´s the same” sarri entzun ditugun esamoldeak dira, bi herrien alderdi batzuen deskribapenak elkartrukatzean eta, batez ere, estatuek erabilitako errepresio-estrategiak azaltzean.

2016ko uztaileko kolpe militar saiakera ilunaren ostean ezarritako salbuespen egoerak  askoz murriztu ditu Turkiako Estatuan gobernuarekiko kritikoak diren jardun politiko edota kulturalak garatzeko bermeak. Lehenengo momentuan atxilotutako eta prozesatutako pertsona gehienak (militarrak, poliziak, kazetariak, akademikoak, epaileak…), ustez, Fethullah Gülen-en mugimendukoak baziren ere, kontraeraso errepresiboa baliatu dute mugimendu kurduaren  kontrako presioa handitzeko, Erdogan-en asmo autokraten eta zentralisten etsairik nagusia baita.

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal hauetan artxibatua: Kurdistan  |  Turkia  |  Internazionalismoa

Kurdistan kanaletik interesatuko zaizu...
Kurduera eta euskararen arteko lehen topaketa Berlinen

Euskaraldiaren barruan, Berlingo aberastasun linguistikoa aldarrikatzeko Sprachen im Widerstand. Kurdischer una Baskischer Abend ekitaldia antolatu zuen, Euskal Etxeak, Freie Unibertsitateko euskara irakurletza, Etxepare Institutua, Schöneberg auzoko PallasT elkartea eta Ciwan Tengezar kurduera irakasle eta musikariarekin batera.


2018-12-02 | Jabi Zabala
Suna Altun. Kurdueraren aldeko ekintzailea
"Francoren garaian euskara zegoen egoeran dago kurduera Turkian"

Garabidek Huhezin antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroan parte hartzen ari da, bigarrenez, Suna Altun hizkuntzalari kurdua (Adıyaman, 1985). Duela bost urte hemendik eramandako ikaspenak gauzatzeko aukera handirik ez du izan, izan ere, kurduera biziberritzeko 2013 eta 2015 bitartean abiatutako ekimen guztiak zapuztu ditu Turkiako gobernuak azken hiru urteotan.


2018-10-14 | Aitor Aspuru Saez
Faiza Abdi
"Erakundeetan emakumeon eskubideak babestu ezean, iraultzak ez du emaitzarik izango"

Faiza Abdi Kobane kantoi kurduko Legebiltzarreko presidentea da, eta hango gonbidatuen etxean ongi etorria egin zion Durangotik joandako ordezkaritzari. Emakume hurbila, beroa eta alaia da. Munduan barrena ibilitakoa, Sobietar Batasunean eta Espainiako Estatuan izan da, besteak beste. Gerra hasi baino lehen Siriako hiri modernoetan bizi zen, orain, Rojavan lan egiten du buru-belarri: “Ez dut ezer faltan sumatzen, Kobanen gizatasuna dago nonahi”.


Kurduek Iranen jasaten ari diren erasoak eta exekuzioak salatu dituzte Bilbon

Kurdistanekin Elkartasun Ekimenak deitu zuen elkarretaratzea Kurdistango egoeraren berri emateko.


Bost ekintzaile ekologista kurdu hil dituzte Irango Kurdistanen

Irango armadak hil dituela salatu du Ekologistak Martxan taldeak.


Ekialde Hurbileko gakoak: Kurduen egoera aztergai

Ekialde hurbileko gakoak irrati tartean Iñaki Urrestarazuk Siria eta Kurdistan izan ditu aztergai orain arte.


2018-06-08 | Iņaki Etaio
Nahiz eta hodeiek eguzkia estali, ezin dute bere existentzia ezkutatu

2018ko udaberrian Ipar Kurdistanera –Bakur– euskal delegazio bat joan zen hango egoera lehen eskutik ezagutzera. Iñaki Etaio partaideetako bat izan zen eta bidaian ezagututakoa bederatzi artikulutan jaso du. Hau da bederatzigarrena eta azkena.


2018-06-05 | Iņaki Etaio
Islamizazioa: minarete gehiago proiektu sozial atzerakoia finkatzeko

2018ko udaberrian Ipar Kurdistanera –Bakur– euskal delegazio bat joan zen hango egoera lehen eskutik ezagutzera. Iñaki Etaio partaideetako bat izan zen eta bidaian ezagututakoa bederatzi artikulutan jaso du. Hau da zortzigarrena.


2018-06-01 | Iņaki Etaio
Lan-desgaitzea: bestelako ahotsak erditik kentzeko beste engranaje bat

2018ko udaberrian Ipar Kurdistanera –Bakur– euskal delegazio bat joan zen hango egoera lehen eskutik ezagutzera. Iñaki Etaio partaideetako bat izan zen eta bidaian ezagututakoa bederatzi artikulutan jaso du. Hau da zazpigarrena.


2018-05-17 | Iņaki Etaio
Kazetaritza Bakurren: artazi turkiarrean saltoka
2018ko udaberrian Ipar Kurdistanera –Bakur– euskal delegazio bat joan zen hango egoera lehen eskutik ezagutzera. Iñaki Etaio partaideetako bat izan zen eta bidaian ezagututakoa bederatzi artikulutan jaso du. Hau da seigarrena.

Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude