Zuberoako Lurralde Poloan euskararen ardura duen Maite Etcheverriarekin hitz egin dute Xiberoko Botza irratian. Karriketan denok euskaraz mintzatzen garenean izango dela egiazko urte baikorra dio, eta, zenbait aitzinatze izan badira ere, eskolan ala udalekuen aldetik adibidez, oraindik badagoela zeregina azpimarratu du.
Euskal Herriko 16 ikasle Parisen dira astearte honetan, euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu eta horretarako neurriak har ditzatela eskatu diete diputatuei, Frantziako Legebiltzarrean. “Urduri gaude, baina badakigu zer erran nahi dugun”, adierazi diote goizean... [+]
Udaberrian, Iparraldeko Hizkuntz Politika Publikoa berrituko da: hortik, datozen urteetako norabideak, asmoak eta horien zerbitzuko jarriko diren dirutzei buruzko erabakiak hartuko dira eta horretan jarrera argia hartu beharko dute eskualdeak, departamenduak, estatuak eta Euskal... [+]
Azukrerik gabeko ikatza banatu die Olentzerok asteartean, Beskoitzeko ikastola, herriko lurratik kanpo ezartzearen alde bozkatu duten Beskoitzeko 14 hautetsiei. 100 bat lagun bildu dira herriko etxe aintzinean, ekintzaren sustengatzeko.
Euskara 2050ean Ipar Euskal Herrian jardunaldia egin dute larunbatean Kanbon, eta Euskal Konfederazioak hizkuntza politika ausartak galdegin dizkie Ipar Euskal Herriko instituzioei. Pisu guztia euskalgintza sozialaren gain utzi beharrean, plangintza politiko bat egiteko eskatu... [+]