Kentucky, AEB: konfinamenduaren aurkako protesten ostean, kutsatutakoen kopurua biderkatu da

  • Igandean 293 kasu berri zenbatu dituzte Kentuckyko estatuan (AEB), ordura arteko kasu berrien kopururik altuena. Datu horiek joan den ostiralean konfinamenduaren aurka egindako ultraeskuineko protesten ondoren ezagutu dira. Guztira 2.960 kasu daude estatuan.

Konfinamenduaren aurkako protestak Kentuckyn (AEB). Argazkia: St. Lucia News Online.

2020ko apirilaren 21an - 11:54

Joan den ostiralean, Kentuckyko gobernadore Andy Beshear prentsa-agerraldia egiten ari zela, konfinamenduaren aurkako zenbait manifestari sartu ziren aretoan, funtsezkoak ez diren negozioak zabaltzeko eskatzen. Datuen arabera, estatuko langabezia datuek gora egin dute nabarmen.

AEBetako Gobernuak baldintza bat jarri du konfinamenduaren neurriak gutxitzen joan daitezen: hamalau egunean kutsatu berrien zenbakiek behera egitea. Beshearrek adierazi du estatuak oraindik ez dituela datu horiek bete, eta ondorioz, ezin dituztela neurriak kendu.

Trumpen babesa

AEBetan estatu bakoitza da konfinamenduaren arduradun, eta Gobernuak zenbait irizpide jarri baditu ere, gobernadorearen araberakoak dira estatuko neurriak. Hori horrela, estatu demokratek neurri zorrotzagoak dituzte errepublikarrek baino, orokorrean.

"Askatasunaren" defentsan kalera atera dira zenbait, kalera irteteko eta negozioetan kontsumitzeko askatasuna dutela aldarrikatuz. Konfinamendua komunismoarekin alderatzera ere heldu ziren batzuk. Beste batzuk langabeziaren aurka altxatu dira, negozioak ixteak beren egoera ekonomikoa kaltetzen duela azalduz. Arrazoia edozein izanda ere, manifestariek presidentearen babesa dute, Donald Trumpek berak adierazi bezala: “Protesta egiteko eskubidea dute. Zenbait gobernadore neurri zorrotzegiak jartzen ari dira”.

 

 

"Ezin duzue konstituzioa berrogeialdian jarri" dioen kartela konfinamenduaren aurkako protesteta Kentuckyn (AEB). Argazkia: USATODAY.com.

 

 

 

 


Irakurrienak
Matomo erabiliz
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Covid-19 eta erantzun soziala
2022-02-15 | Estitxu Eizagirre
Pediatrek ikastetxe barruetan maskarak kentzea eskatu dute, modu progresiboan

Katalunian Societat Catalana de Pediatria elkarteak pandemia kontrolatzeko ikastetxeetan aplikatzen diren neurriak bertan behera uzteko eskatu du, neurri horiek haurrengan dituzten ondorio kaltegarriak argudiatuz. Tartean dago gela barruetan maskararen erabilera kentzea, modu... [+]


Bizitza

Beste hainbat bezala COVID pasearen aurka Bilbon deituta zegoen manifestaziora joan ginen aurrekoan. Bertan adin, kolore, janzkera eta hizkera askotariko zenbat jende zegoen ikusteak asko poztu ninduen, eta tartean topatu nituen unibertsitate garaiko batailetako lagunak edo... [+]


2022-02-01 | Estitxu Eizagirre
Covid pasaportearen auzia Zarauzko Udaleko osoko bilkurara eraman dute hainbat herritarrek

Zarauzko Udaleko urtarrileko osoko bilkuran, galdera erantzunen txandan sei herritarrek hartu zuten hitza, eta Covid pasaporteak eragindako diskriminazioa eta beren bizipenak azaldu zituzten; tartean, pasaporterik gabe kiroldegira sartzeagatik atxilotuta bukatu zuen... [+]


2022-01-24 | Garazi Zabaleta
Lurre Hurre
Migratzaileak nekazaritzan trebatzeko proiektua Bermeon

Bermeon jaiotako eta bertara etorritako herritarren artean hilean behin egiten zuten tertulia dago Lurre Hurre proiektuaren oinarrian. Elkar ezagutu zuen herritar talde horren harremanetik abiatuta, eta konfinamendu garaian migratzaile askok bizi zuten egoeraz jabetuta, egitasmo... [+]


2022-01-11 | Joseph Andras
Pase poliziakoa: ezkerraren amore emate bat

Joseph Andras (Le Havre, Frantzia, 1984) idazlea da. 2016an lehen eleberriagatik "Goncourt" sari famatua eman zioten, baina berak uko egin zion epaimahaiari esanda “lehia, konkurrentzia eta norgehiagoka arrotzak zaizkiela idazketari eta sorkuntzari”... [+]


Eguneraketa berriak daude