Emakume talde bat gara, eta gure ikuspegia partekatu nahi dugu, alde batetik, hainbat botere gunetatik COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ibilbidea bideratzen ari den moduari buruz, eta bestetik, gure ustez, zuzendu gaitzaketen gizarte motarekiko ezinegona nahiz kezka areagotzen lagundu duten zenbait neurriri buruz.
Gure helburua ez da kudeaketaren ikuspegi ezkorra ematea, eztabaidarako ideia kritikoak mahai gainean jartzea baizik gizarte heldu eta autonomo bat eraikitzeko; hala, demokraziaren antolaketa sozial, dinamiko eta parte-hartzaileago batera aurrera egin ahalko genuke.
Modu kritikoan eta eraikitzailean hausnartu beharreko zenbait alderdi daude gizartea sendotzeko balioko duten estrategia egokiak eratu ahal izateko.
Osasun krisi larri horri aurre egitea oso zaila da, pandemia hau ezin zelako aurreikusi eta ezezaguna zelako; horren ondorioz, osasun sistemaren benetako egoerarekin topo egin dugu, eta errepikatu ezin diren akatsak ikusi ditugu.
"Adingabeak bagina bezala tratatuta sentitu gara, kontrol autoritarioko ereduarekin eta zaintzan nahiz zigorrean oinarritutako kudeaketarekin; gainera, paradoxikoki, erantzukizun pertsonal eta herritarrera jotzen da etengabe"
Kudeaketa soziosanitarioaren eredu bat agerian geratu da, eta eredu horretan pertsonen ongizatearen eta bizi kalitatearen aurretik interes ekonomikoak lehenetsi dira (adibide tamalgarri gisa nabarmendu ditzakegu osasun langileak babesteko baliabiderik eza edo adinekoentzako egoitzen kudeaketa, egoitza pribatuena, batez ere).
Gure gogoeta gatazkaren kudeaketari buruzkoa da ere, bai eta gure Estatuaren kalitate demokratikoa zalantzan jartzen duten konfinamenduko neurriei buruzkoa ere: herritarrak kontrolatzeko jarraitutako estrategiek, armadaren presentzia faktikoak eta haren zuritze sozialak erantzukizun zibil eta indibiduala minimoetan uzten laguntzen dute.
Gizarte heldu bat izateari utzi zaio, adingabeak bagina bezala tratatuta sentitu gara, kontrol autoritarioko ereduarekin eta zaintzan nahiz zigorrean oinarritutako kudeaketarekin; gainera, paradoxikoki, erantzukizun pertsonal eta herritarrera jotzen da etengabe.
Krisi hau gainditzeko orduan herritarren inplikazio handiagoa eragingo zuten ekimenak ez dira onartu; horren harira, udalerri batzuetan ere ukatu egin dira pertsona zaurgarrienei laguntzeko eskaini ziren gazte boluntarioen laguntza.
Botere autoritarioaren eredua eta erantzukizuna behar bezala garatzea guztiz bateraezinak dira, erantzukizun horrek autonomia, pentsamendu kritikorako gaitasuna, ezagutza eta, batez ere, konfiantza eskatzen baititu; PEDAGOGIAren erabileran oinarritzen da, gainera. Estrategia horren alde egiten dugu, eta gizartea arduratsuagoa, autonomoagoa eta helduagoa izaten laguntzen du.
Ildo horretan, segurtasun indarren zeregina informatzea, aholkularitza ematea, laguntzea eta entzuten jakitea ere izan behar duela uste dugu. Izan ere, zigortutako jendearen zati garrantzitsu batek kalean egoteko arrazoi bat zuen, herritar guztiek ez baitituzte bizi baldintza berberak —zenbaitek bizilekurik ere ez dute— eta larritasun edo bakardade egoera kudeatzeko baliabide berberak.
Ez dugu onartu behar beldurra zabaldu eta sustatzean oinarritutako estrategia bat, kolapsatu egiten baikaitu eta pentsatzea eragozten, eta hori da kontrol sozialaren oinarria. Beldurrarekin pertsonek segurtasuna bilatzen dute, zenbaitetan horrek eskubideak eta askatasuna galtzea ekartzen badu ere. Erabateko segurtasuna, baina, ezinezkoa da, halakorik ez dago termino absolutuetan, baina, aldi berean, eskubideak eta askatasunak galtzea ere gaixotasuna eragiten duen errealitatea da.
"Gustatuko litzaiguke krisi bat kudeatzeko “mahaiak”, gaian adituak diren pertsonek ez ezik hainbat gizarte-esparrutako errealitatea ezagutzen duten pertsonek eta zaurgarritasun arriskuan eta beharrizan espezifikoak dituzten taldeek ere osatzea"
Ezin ditugu herritarren zaintza lanak txalotu. Tamalgarria da leihoetatik herritarrak kontrolatzea, oihukatzea, iraintzea eta salatzea, haien errealitatea eta irteteko arrazoiak zein diren jakin gabe, eta gertaera hori elkartasun-ekintzatzat jotzea, elkartasuna enpatian eta laguntzeko borondatean oinarritzen dela kontuan hartuta. Eta zer esan poliziaren gehiegikeriak balkoietatik txalotu dituzten herritarren jokabide lotsagarriari buruz.
Gustatuko litzaiguke krisi bat kudeatzeko “mahaiak”, gaian adituak diren pertsonek ez ezik —kasu honetan, osasunean eta epidemiologian—, hainbat gizarte-esparrutako errealitatea ezagutzen duten pertsonek eta zaurgarritasun arriskuan eta beharrizan espezifikoak dituzten taldeek ere osatzea, ezinbestekoa baita talde horien errealitatearen berri izatea protokolo egokiak lantzeko.
Alde horretatik, konfinamenduko neurri gogorrek ez dute aintzat hartu talde zaurgarriagoetan izan zezaketen eragina, besteak beste, honako hauetan: haur txikiak; adinekoak; buru-osasuneko arazoak edo jokabide nahasmenduak dituzten pertsonak; ezgaitasun askotarikoak dituztenak"; errefuxiatu taldeak; etxerik gabekoak; zailtasun asko eta baliabiderik ez duten familiak; tratu txarrak edo era guztietako abusuak jasateko arriskua duten emakumeak eta haurrak. Beren osasunean eta bizitzan dituzten ondorioak larriagoak dira eta orain ezagutzen ari gara.
Neurri horiek berrikusi egin beharko zirela uste dugu, malguagoak izan eta askotariko taldeei egokituko beharko zitzaizkiela, baina baita biztanleen ezaugarriei eta kopuruari ere. Ulertzen dugu hasiera batean ez jakitea eta erabaki gogor eta orokorrak hartzea lurralde osorako nahiz talde guztietarako, baina inguruko herrialdeetan hain zorrotzak ez diren konfinamendu ereduak ere ikusi ditugu, eta, gure ustez, eredu horiek ere baloratu beharko lirateke.
Gauza asko daude egiteke orain: konfinamenduaren ondorioak ikusiko ditugu, ekonomia eta lan krisi bati egin beharko diogu aurre, baina baita orain konpontzea funtsezkoa izango den zaintza ereduaren krisi bati ere. Errealitateari helduko diogu berriz, gizartea, dagoeneko, krisian baitzegoen: kapitalismoaren hazkunde mugagabearen ereduari ezin zaio eutsi, jadanik.
Kezkatzen gaitu, berriro ere, talde zaurgarrienak, prekarizazio handieneko lanpostuetan daudenak, eskubide gehien eta autonomia nahiz autogestiorako gaitasun gehien galtzen dutenak izateak.
Hori guztia dela-eta, gogoeta horretan gure ekarpena egin nahi dugu, krisi honen ondorioak ikuspegi global eta sozialetik kudeatzea proposatuz, erdigunean bizitza eta jasangarritasuna jarriz, xede honekin: berdintasun handiagoko gizartea sortzea, sozialki bidezkoagoa, herritar guztientzako ongizate handiagoa sortuko duena; ildo horretan, gizarte zibila benetako solaskide eta beharrezko gizarte aldaketaren eragile izan dadin nahi dugu.
*Zarauzko emakume talde bat:
Pepa Bojó Ballester, Leticia Eizaguirre Altuna, Maria Feijoo Gonzalez,
Miren Elejondo Aguirregomezcorta, Begoña Garcés Vidador,
Elena Ayerbe Gartxotenea, Cristina Giménez García.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.
Euria ari du. Ekaitza. Egun beroegi baten ondorengo bustialdia. Eta tenperatura jaitsiera bedeinkatua. Ez dakit Galizia aldean euririk egin duen azken aldian, ez dakit suteak itzalita diren jada, eta etxetik irten behar izan zutenak itzuli ahal izan diren.
Komunikabideetan... [+]
Oporretan nengoela, gorputza eta burua gozatzera bideratu ditut. Turista bilakatu naiz, eremu digitalean zenbait trebezia dugunontzat, oso erraza. Motxila hartuta familiarekin handik hona ibili naiz, poltsikoan dibisa asko barik, mapa fisiko barik, plan asko barik…... [+]
Gizonezkoak ziren gehienak Sanferminetako entzierroetan; gizonezkoak ia denak Frantziako Tourrean; gizonek hartu dute udako musika jaialdietako oholtza eta backstage-a; gizonezkoak dira nagusi bertso-plazetan; gizonezkoak dira Donald Trump, Vladimir Putin eta Benjamin Netanyahu... [+]
Chocón, Kolonbiako hiri batean, beltzak, indigenak eta mestizoak elkar bizitzari eusten saiatzen dira. Beltzek txoloak deitzen diete embera indigenei, eta emberek beren hizkuntzan hitz egiten dutenean, kristauez hitz egiteko esaten diete bai mestizoek eta bai beltzek... [+]
Akordatzen naiz Blanca Llum Vidal poeta maitasunaz hizketan entzun nuen lehendabiziko aldiaz. Bere esperientziaz aritu zen, besteak beste. Esan zuen bere ordura arteko bizitzan maitasuna beti amaitzen zela, baina maitasunak ez lukeela amaitu beharko sentituz bizi dela. Ez dela... [+]
Hilotan, euskara sarritan izan dugu albiste. Txarrerako, euskaltzaleon artean nagusi den aldarte ezkorra ikusita. Baina euskararen egoera txarra dela ez da kontu berria, datuen bitartez beste zerbait iradoki den arren.
Har dezagun, adibidez, hizkuntzak irabazi ei dituen... [+]
Dena ongi doa. Nola izan liteke bestela opor garaian, gora eta behera, ase arte ibili ondoan? Zeregin zehatzik gabe alderrai ibili gara, gogoa ematen zigun leku eta jendeen artean. Gustukoa baizik ez dugu egin, ez-atsegina zena ahantzi eta baztertu, jainko tipiak bagina bezala,... [+]
Abuztuan 411.000 hektarea baso eta lursail erre dira León, Asturias, Ourense, Cáceres eta Zamoran. Bizkaiko eta Gipuzkoako azalera osoa beste. Irmotasunez esan dezakegu muturreko baldintza meteorologikoek sutu zituztela suteak, berotze global antropogenikoaren... [+]
Lanbidean urteak daramatzagun basozainok, gogoan ditugu 1989. urtean Euskal Herria bortizki kolpatu zuten mendiko sute handiak. Urtarriletik luze zetorren lehorte latza udazkenean lehertu zen haize bortitzen bultzadaz. Dozenaka sutek beltzez jantzi zuten lurraldea, bereziki... [+]
Donostia arpilatua, bortxatua eta propio erreta Espainiako independentziaren alde 1813ko abuztuaren 31n.
1808an Napoleon enperadoreak Baionan bildu zituen elkarren aurka borrokatzen ari ziren Espainiako errege aita-seme borboiak, Carlos IV.a eta Fernando VII.a, biek nahi... [+]
Sarriegi jokatzen dugu erreaktiboki Euskal Herrian eta Euskalgintzan. Albiste bat, elkarrizketa bat, epai bat, eraso bat. Ondoren, erantzuna. Tamalez, berriro ere inertzia berak nakar Ander Gurrutxagaren elkarrizketa euskarafoboa aztertzera. Gustura gelditu zen, tartean zera... [+]
Euskararen (euskaldunon) aurkako oldarraldiak ertz ugari ditu; horietako bat fronte mediatikoa da, Voxento taldea buru eta PSOE-CCOO-UGTko kide ezagunak ekintzaile nagusi. Sarri eskaintzen digute idatziren bat, barnera dezagun Euskal Herriko hizkuntza ofizialetatik zein diren... [+]