“Kolonbiako herriaren kontrako errepresio bortitza” salatzeko mobilizazioak antolatu dituzte Hego Euskal Herrian

  • “Kolonbiako herriaren kontra erabiltzen ari diren biolentzia justifikaezina” gaitzesteko Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan mobilizatzeko deia egin dute sindikatuek, ostegunean 18:30etan.


2021eko maiatzaren 05ean - 11:55
(Argazkia: @Col_Informa)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Apirilaren 18an hasi ziren Ivan Duque Kolonbiako presidenteak proposatutako zerga-erreformaren aurkako protestak. Izan ere, kritika ugari jaso ditu, besteak beste, pandemia betean errentaren eta oinarrizko produktuen gaineko zergak gehitzea proposatzen zuelako. 

Duquek herrialdeko hiri nagusiak militarizatu ditu, protestak gelditzeko helburuarekin eta 19 hildako, 800 zauritu eta 87 desagertu baino gehiago izan dira. Hainbat erakundek Poliziak gauzatutako hilketak, atxiloketa arbitrarioak eta giza eskubideen urraketak salatu dituzte.

Asteburuko tentsio uneen ondoren, astelehenean Duquek zerga-erreforma bertan behera uzteko erabakia plazaratu zuen, eta egun bat geroago erreformaren egileetako eta Ogasun ministroa zen Alberto Carrasquillak bere kargua uztea erabaki zuen. 

Hala ere, mugimendu sozialek protestan jarraitzen dute, eta Poliziaren jazarpena eta gehiegikeria salatzeko deialdia egin dute kaleetan. Izan ere, zerga-erreforma ez da protestak piztu dituen arrazoi bakarra. 2019ko azaroan hasi zen greba orokorra Kolonbian Ivan Duqueren gobernuaren aurka, Bake Prozesua martxan jartzeko, indigenen eta lider sozialen aurkako sarraskiak gelditzeko eta eredu ekonomikoa aldatzeko eskatzen baizioten. Pandemiak protestak geldiarazi zituen arren, zerga-erreformak eta pandemiak eragindako osasun eta ekonomia krisiak berriz piztu ditu mobilizazioak.

"Kolonbian bakearen, bizitzaren eta demokraziaren alde " lelopean, Hego Euskal Herriko sindikatuek mobilizazioak antolatu dituzte Donotian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean, Kolonbian gertatzen ari den "herritarren kontrako errepresio bortzitza" salatzeko. ELA, LAB, CCOO Euskadi, UGT Euskadi, ESK, STEILAS, CGT Nafarroa, EHNE Bizkaia, EHNE Nafarroa, Etxalde eta Hiru-k ohar bateratua zabaldu dute, besteak beste, protesta eta disidentzia politikoaren kriminalizazioa salatuz, apiriral 28ko greba orokorreko aldarrikapenak babestuz, eta Kolonbiako bakearen, bizitzaren eta demokraziaren aldeko konpromisoa adieraziz. 

Hala, ostegunean, maiatzaren 6an, arratsaldeko 18:30etan mobilizazioetara joateko deia zabaldu dute. Iruñean Udaletxe plazan, Bilbon Arriaga Antzokiaren parean, Donostian Bulebarreko kioskoan eta Gasteizen Correos plazan elkartuko dira. 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kolonbia
Hamabi urteko etxeko atxiloaldia ezarri diote Álvaro Uribe Kolonbiako presidente ohiari, iruzurra eta eroskeriagatik

Auzitegi Gorena 2018an hasi zen ikertzen 2002 eta 2010 artean Kolonbiako presidente izan zena, hainbat paramilitarri ordainketak egiteagatik. 2020an 67 eguneko etxeko atxiloaldia bete zuen auzi berarengatik, eta orain Bogotako Auzitegi Nagusiak ebatziko du Kolonbiako lehen... [+]


Israeli armak ez saltzea adostu dute hamabi estatuk Kolonbiako goi bileran

Hagako taldeak deituta 30 estatu bildu dira bi egunez Kolonbian, eta horietako hamabik sei neurri sinatu dituzte "Israelen Palestinako kolonizazio ilegala" gelditzeko. Horietako bat, Tel Avivekin duten kontratu publiko oro berrikustea, okupazioan eraginik duen ala ez... [+]


Marylen Serna, Kolonbiako aktibista
“Enpresak 200 pertsonari ematen die lana, baina lur horiek berreskuratuta 1.400 familia biziko lirateke”

Komite Internazionalisten bidez, gure artean izan dugu Marylen Serna (Cajibio, Cauca, 1965) Kolonbiako borrokalari soziala. Bizitza militantea lau ardatzen inguruan garatu du: nekazarien eskubideak, emakumeenak, lurraldearen defentsa eta gatazka armatuaren erresoluzioa... [+]


Kilometro zero

Berriki Pierre Carles dokumental egile engaiatuaren azken lana ikusteko aukera izan dut. Guérilla des FARC, l'avenir a une histoire (FARC gerrilla, etorkizunak historia du) du izena eta Kolonbian mende erdi baino gehiago iraun duen gatazka armatuaren kontakizun... [+]


2024-11-20 | Leire Artola Arin
Laura Orozco, giza eskubideen aldeko ekintzaile kolonbiarra
“Petrok lau urtetan ez du konponduko Kolonbiako problematika, baina hobetzeko esperantza daukagu”

Zure komunitatean harrapatuta, gainerako herritarrengandik isolatuta. Talde armatuen tiro eta indarkeriaren erdian, lurra eta elikagaiak lantzeko ere etxetik atera ezinik. Halaxe deskribatu du Kolonbiako Chocó departamenduko bizimodua bertako ekintzaile Laura Orozcok... [+]


Sua-sua

Uwa, kamsá, tukuná, uitoto, tikuna, embera, nasa-yuwe, nukak, sikuani, siano, macuna, yuruti, kichwa, achagua, bora, ettenaka. Horiek dira Kolonbian hitz egiten diren hizkuntzetako batzuk. Tamalez, Kolonbian bizi nintzenean, Cundinamarcan, nik ez nuen gure... [+]


Kolonbian zezenketak debekatu dituzte, “No más olé” legearen bitartez

Zezenketez gain, burtzikatzeak, zekorketak eta haztegiak debekatuko dituzte 2027. urtetik aurrera. “Erabaki historikoa” izan dela adierazi du Kolonbiako presidente Gustavo Petrok.


Soka izan

Abenduaren 18an migratzaileen nazioarteko eguna ospatzen da. Iaz Bilboko Alhondigan ekitaldi instituzionala egin zen eragile sozialekin batera, eta ni parte hartzera gonbidatu ninduten. Aukera ezin hobea izan nuen han sortzaile berriak ezagutzeko eta, batez ere, Miren Agur... [+]


Gure “Mona Lisa” iraultzailea

Herri axolagabea! Zein ezberdina izango litzatekeen zuen patua, askatasunaren prezioa ezagutuko bazenute! Baina ez da berandu. Emakumea eta gaztea naizen arren, heriotzari aurre egiteko ausardia dut orain, eta mila aldiz gehiagotan ere izango nuke, ez ahaztu!".

Hitz... [+]


FARCeko disidentzia talde nagusiak iragarri du Gobernuarekin bilduko dela Norvegian

Kolonbian, FARC gerrilaren disidentzia-talde handienak adierazi du bakerako borondatea adierazi dutela eta Gobernuarekin elkarrizketak abiatuko dituela Norvegian, berak hala proposatuta. Eragile sozialekin eginiko topaketa batzuetan egin du iragarpena.


Kolonbiako presidenteordeari lehergailuak jarri dizkiote etxe alboan

Francia Márquez presidenteordearen etxe inguruan zazpi kilo lehergailu arukitu dituzte, eta ondorioztatu dute bere aurkako atentatu saiakera bat zela. Márquezek bere ibilbide militante eta instituzionalean eraso eta mehatxu andana jaso ditu.


2023-01-04 | Leire Artola Arin
ELNk ukatu du Kolonbiako Gobernuarekin aldebiko su-etena adostu zuenik

ELNk azaldu du aldebakarrekoa dela Kolonbiako presidenteak urtarrilaren 1ean iragarri duen aldebiko su-etena. "Ez da horrelako akordiorik eztabaidatu gobernuarekin", baieztatu dute. Gustavo Petrok atzera bota du su-eten ituna, eta gerrillari taldeari eskatu dio... [+]


Eguneraketa berriak daude