Kolonbiako presidenteak, Iván Duquek, Kongresuari eskatu dio gobernuak aurkeztutako zerga-erreformaren proiektua atzera botatzeko.
Igande honetan, maiatzak 2, presidenteak mezua bidali du: "Errepublikako Kongresuari eskatzen diot Ogasun Ministerioak ezarritako proiektutik erretiratzeko eta adostasunen ondoriozko proiektu berri bat presaz tramitatzeko".
BBC-k jaso duenez, erreformarako proposamenean, errentaren eta oinarrizko produktuen gaineko zergak gehitzea proposatu zen. Haren aurkako protestek sei hildako eta ehunka zauritu eragin dituzte. Gizarte-erakunde batzuek hildako kopurua handiagoa dela diote. Kolonbiako Gobernuak zerga-erreformaren beharraren arrazoitzat jo du herrialdeak gastu handia egin behar izan duela pandemian sortutako gizarte programei eusteko.
Proiektuaren helburu nagusiak zerga-bilketaren oinarria handitzea, Kolonbiako zorrak nazioarteko arrisku-kalifikazioetan puntu gehiago galtzea saihestea, oinarrizko errenta instituzionalizatzea eta ingurumena zaintzeko funtsa sortzea ziren.
Gai polemikoenetako bat zen hileko soldata 663 dolar estatubatuar baino gehiago dutenei errenta zerga kobratzea, gutxieneko soldata 234 dolarretakoa den herrialdean.
Kolonbiako herria kalera irten da erreformaren aurka. Protestak joan den asteazkenean hasi ziren modu baketsuan. Baina, gero, gobernu-eraikinen eta garraio-sistemaren aurkako erasoak izan ziren Bogota, Medellín eta Caliko hirietan. Fiskaltza hamar heriotza ikertzen ari da Calin, manifestazioekin zerikusia zuten jakiteko. Hainbat tokiko gobernuk etxeratze agindua jarri eta polizia eta armada atera dituzte.
639 'minipisu' ari dira eraikitzen Barakaldon, BEC erakustazokaren aldamenean. Udal ordenantzak aginduta, hotel erabilera eman behar zaio espazio horri, baina "alokairu malgua" dela dio Be Casa-k. Egun batzuetako alokairuetatik hasi eta "hilabete batzuetarako... [+]
Gaixoaldi baten ondorioz, 65 urterekin hil da Daniel Larrea Mendizabal.
ELA, LAB, ESK, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek aurkeztu dituzte Herri Ekimen Legegilearen sinadurak Eusko Legebiltzarrean. Orain pilota alderdien teilatuan dagoela esan dute, eta herritarren borondatea kontuan izatea eskatu diete.
Abuztua heldu zaigu, irakurle. Oporretan zaude eta zuretzako denbora gehiago daukazu? Edo agian ez daukazu denborarik, oporrak planez bete dituzulako? Edozein modutan, kontuz! Egungo bizimoduaren psikologizazioak edonon sailkatzen ditu sindrome berriak, eta oporraldiak ez daude... [+]
Ez kobratzea, nagusiaren senideen etxeak garbitu behar izatea, lantokian lo egin behar izatea, irainak... Luxuzko jatetxeko esklabotza-baldintzen lekukotzak argitara ateratzen jarraitzen dute Urola Kostan.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Txinako Qinghai enpresak atzera egin eta ez ditu 257 milioi euro inbertituko potasa meategi proiektuan. Finantzaketarik gabe ez ezik, Muga meategia ustiatzeko lizentzia ere ez du proiektuak, 2024ko urrian Nafarroako Justizia Auzitegiak bertan behera utzi... [+]
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
Gazako palestinarren aurkako genozidioa aurrera doan bitartean, Europak Israelgo armagintza industria hauspotzen jarraitzen du. Elbit Systems Israelgo armagintza enpresa ezagunak joan den astean iragarri zuen Europako herrialde batekin 1.600 milioi euro baino gehiagoko kontratua... [+]
Plantillak astelehenean ekin dio grebari, kaleratzeei ezetz esateko. Espedientearen kontsulta-aldia abuztuan hasi izana salatu du Hego Uribeko LASek, enpresaren asmoa "langileen mobilizazioa eta erantzuna oztopatzea" izan delakoan.
Abuztuaren 13an, 54 urteko Nafarroako garraiolari bat hil zen Bartzelonan deskarga lanak egiten zituen bitartean. Hurrengo egunean, Errenteriako Merkaoiartzunen 58 urteko langilea hil zen istripu ez-traumatiko baten ondorioz.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Tenperatura igoera dago aurreikusita datozen egunetarako, eta, sute arriskuak ekiditeko, ostegun iluntzeko 20:00etatik aurrera debekatuta egongo da uzta lanak egitea. Aurretiaz ere neurriak hartuta zituen gobernuak, baina Zarrakazteluko sutea kontrolpean izanda, neurriak malgutu... [+]