Proiektua indartzeko bultzada ekonomikoa izateaz gain, harremanak josteko aitzakia ere badira ikastolen jaiak, “euskal kulturaren eta euskararen plaza”, baina bertan behera geratu dira aurten. Ordainetan, ostiral honetarako ikuskizuna antolatu dute Donostiako Kursaal aretoan, 2020ko etapa “aho zapore gozoz amaitzeko”. “Gure herriari ekitaldi handi bat eskaini nahi diogu, euskara eta euskal kulturan oinarritua”, azaldu digu Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariak.
Dena bertan behera geratzen ari den garaiotan, ikastolen jaiak ere erori dira. Zer suposatu du horrek Ikastolen Elkartearentzat?
Egia da ezin izan ditugula “egunak” ospatu orain arte egin dugun bezala, baina gure jaiak bizirik eta presente egon dira gizartean, urtean zehar egin ditugun mota guztietako ekitaldien bidez. Ezin izan ditugu lortu finkatuta genituen helburuak, bereziki ekonomikoak, baina ahal izan den guztia egin dugu.
Ikastolen jaiak bultzada handia dira ikastolentzat, hainbat zentzutan: auzolanean antolatzen diren jaiak dira, ikastolako komunitateak elkar hartuta, eta horien bidez ere ikastolen eta herrietako eragileen artean harremanak estutzen ditugu. Une oro argi izan dugu talde moduan erantzun behar genuela eta taldearen babes hori ezinbestekoa izan da. Gainera, euskal kulturari bost plaza handi eskaintzen dizkiogu, euskarari bozgorailu handi bat jartzen diogu eta hainbat proiektu aurrera ateratzeko finantzaketa lortzen dugu.
Antolaketan aritu diren talde guztiek lanean jardun dute denbora guztian, baita boluntario andana ere, aldiro egoerara egokitzen eta aurrez antolatutako ekintzak berregokitzen. Horrek desgastea ekarri du taldeetan, erabaki asko ziurgabetasun batean hartu behar izan direlako eta sarri erabaki horiek epe laburrean aldatu behar izan direlako. Une batzuetan, konfinamenduak ezartzen zizkigun mugen ondorioz, gure-gureak ditugun ezaugarrietako batzuei uko egin behar izan diegu: parte-hartzeari, herrigintzari, auzolanari… Oso gogorra izan da hainbatetan.
Ekonomikoki ere helburuetatik urruti geratu gara eta lurralde batzuetan jaietako dirua oso garrantzitsua da egiturazko gastuei aurre egiteko. Elkartasun keinuen bidez erantzun beharko du taldeak.
Jaiak ez ospatzeak zartakoa ekarri die ikastola antolatzaileei ere, nahiz eta jaiei ziklo amaiera duina eman dieten eta azken astean kultura eta hezkuntza ekitaldi ugari antolatu dituzten, batez ere herriei eta hezkuntza komunitateari zuzenduta. Benetan hunkigarriak izan dira.
Jairik ez, baina ikastolek plazara ateratzeko gogoz jarraitzen dutela erakusteko modua izango da azaroaren 13ko ikuskizuna?
Ikastolen jaiak euskal kulturaren eta euskararen plaza ere badirela esaten dugu, gure programazioak irizpide horiek lehenetsiz egiten ditugulako. Ikastolak herriari ekimenarekin aho zapore gozoz amaitu nahi dugu 2020ko etapa, gure herriari ekitaldi handi bat eskaini nahi diogu, euskara eta euskal kulturan oinarritua. Horrez gain, bost jaiak ekitaldi bakarrean bateratzeko nahia ere bagenuen eta urte osoan lanean ibili den lantaldea eskertu nahi dugu honen bidez.
"Hezkuntzako langileen ilusioa eta inplikazioa izan dira ikasturtearen hasiera bikaina izateko aktibo nagusiak"
Hezkuntzak ez ditu garai errazak bizi, baina aurrez aurrekoari eusteko erronkan murgilduta dago hezkuntza komunitate osoa.
Martxo-ekaina bitartean eman zen konfinamendutik hezkuntza munduan aho batez ondorio berdinetara ailegatu ginen: aurrez aurreko ikaskuntza ezinbestekoa dela ikasleen ikaskuntza-irakaskuntza prozesua bermatzeko. Horretarako argudio asko erabili genuen, ikasleen egoera afektiboa ziurtatu behar dela, funtsezkoa dela egoera zaurgarrian dauden ikasleak atzean ez gelditzeko eta euskararen erabilpena ziurtatzeko, ikasle askok ez baitute euskararik etxean.
Curriculum edukiak trukatzea baino askoz gehiago da eskola eta argi dugu teknologiak ez duela inoiz irakaslearen aurrez aurreko jarduna ordezkatuko; irakaslearen gertutasuna, berotasuna, begirada, umorea, esku-hartzea, zaintza eta ardura, inprobisazioa, harremana… Ikasketa prozesuaren izaera sozialean jartzen dugu fokua. Pertsonen arteko elkarrekintzaren bitartez, berdinen arteko interakzioa sustatuz, erreferente baten laguntza jasoz eta ikasketa lehen pertsonan biziz eta esperimentatuz gertatzen da. Horretarako ezinbestekoa da talde izaera, komunitate bateko kide izatea.
Hala, ikasturte hasierako gure lehentasun nagusietakoa osasun eta segurtasun neurri guztiak betetzea izan da, ikastolak gune seguru bihurtzea. Ahalegin izugarria egin dugu aurrez aurreko hezkuntza bermatzeko eta hezkuntza-komunitate osoak eredugarri jokatu du. Hainbat aldiz azpimarratu dugu hezkuntzako langileen ilusioa eta inplikazioa izan direla ikasturtearen hasiera bikaina izateko aktibo nagusiak.
Pandemiak bete-betean harrapatu du ikastolen jaien eredua aldatzen ari zineten unea.
Bai, horretan ari ginen, eta jarraitzen dugu. Aurretik genuen jai eredua birpentsatzeko parada egokia eman digu eta landuta zeuden eraldaketarako proposamenei sakontasun handiagoz begiratzeko aukera izan dugu. Aldaketa da aldatzen ez den gauza bakarra gurean, eta hori ikastolen jaietara ere heldu da.
Jaien formatua berritzailea, garaikidea eta eraldatzailea izatea nahi dugu, ikastolen mugimenduaren batasuna sendotzeko balioko duena; bost jai, proiektu bat, herriari onura emango diona, herritik jasoa, herriari itzulia, harreman sarearen bitartez naziotasuna indartzen duena. Era berean, jaien dimentsioa birkokatu nahi dugu, urtebete osoko prozesua izan dadin eta ikastoletako kideak (ikasleak, gurasoak eta langileak) komunitate bateko kide sentitu daitezen jaien bidez ere.
Egiteko moldeak aldatu eta egokitu dira, baina jaien helburua berdina da: Euskal Herriko hezkuntza sustatu eta bultzatzeko ekimen moduan ulertzen ditugu.
“Berriro sustatu behar ditugu parte-hartzea, euskararen erabilera, harremanak auzolanaren bitartez, ekimen komunitarioa, elkartasuna…”
Etorkizunean ere, dela jai baten bidez, ikuskizun bidez edo dena delakoa antolatuz, elkartzearen eta topaketaren aldeko apustua egiten segituko dute ikastolek?
Egunean egunekoarekin ari gara, egia esan. Hain garai aldakorretan, epe ertainerako planak egitea ez da oso eraginkorra, aurreko etapa honek erakutsi duen moduan. Gure nahia testuingurura egokitutako jaiak antolatzen jarraitzea da, bai, eta horrela jarraitu beharko dugu datorren urtean, momentu bakoitzean ahal dena egiten. Ikastolen proiektuak eta euskal kulturak berak jai hauek behar dituela uste dugu.
Lehen komentatu dut pandemian, jaien antolaketan, gure-gureak ditugun ezaugarrietako batzuei uko egin behar izan geniela, orain berriro balorean jarri behar ditugu, parte-hartzea sustatu behar dugu, jaien inguruan atxikimendua sortu, euskararen erabilera bultzatu, euskara ugaldu, euskara hobetu, auzolanaren bitartez harremanak estutu ikastolakideon artean, ikastolen artean eta ikastolen eta herrietako eragileen artean, ekimen komunitarioa eta elkartasuna bultzatu…
Ikastola 2013an sortu zuten eta ondoko urtean jarri zuten prefabrikatu bat herriko etxearen lursail batean bertatik bideratzeko ikaskuntza. 2022an eraikin sendo bat eraikitzeko proiektua aurkeztu zuten, baina herriko kontseiluak ez zuen horrelakorik onartu. Gatazka gogorra egon... [+]
Gasteizko Umandi ikastola duela 50 urte sortu zuten hainbat familia aski ausartek –herri ekimena, orduan ere–, euskararen transmisioa ardatz hartuta. Mende erdia joan da, ikastola hazi egin da, belaunaldi berriak hezi ditu ez gutxi, komunitate baten erreferente ere... [+]
Lanez lepo harrapatu dugun arren, eskuzabal hartu gaitu Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak; elkarrizketarako aurrez adostuta genuen denbora luzatzen utzi digu, luze jo baitu solasaldiak. Karguan urtebete egin duelarik, berrikuntzaz aritu gara Begoña Pedrosarekin,... [+]
Euskal hezkuntza sisteman haur zaurgarriak ondo integratzeko dekretua egin zuen Eusko Jaurlaritza Hezkuntza Sailak 2023ko maiatzean eta gaur haren balorazio oso kritikoa egiten du Ikastolen elkarteak: hark ez du balio izan segregazioa amaitzeko. Hainbat proposamen ere egin... [+]
Bordeleko Errektorearekin hitzartu du "behin-behineko" akordioa Seaskak. Horrez gain, Euskararen Erakunde Publikoarekin eta Frantziako Hezkuntza Ministerioarekin hitzarmena sinatzeko negoziaketak abiatuko dituzte hurrengo astean. Azterketak euskaraz egiteko aukera... [+]
Maiatzaren 21ean bidali diote gutuna Elisabeth Borne Frantziako Hezkuntza ministroari Ipar Euskal Herriko sei parlamentariek. Dagoen ikasle kopurua ikusita, ikastoletarako aurreikusi dituzten lanpostuak "aise gutxiegi" direla deitoratzen dute gutunean. Kexua adierazteko... [+]
Herri Urrats jaialdiko hasiera ekitaldian Seaskako zuzendaritzako kide Erik Etxartek salatu zuen Parisek oraindik ez ziela irakasle postu gehigarrien proposamenik egin hurrengo ikasturtera begira. Asteburuan heldu zaie Frantziako Hezkuntza Ministerioaren erantzuna, eta... [+]
Galdera horri erantzun dio hainbat irakasle ez-heterok, eta gogoetarako gako ugari utzi dituzte. Mundua deskubritzen eta identitate(sexual)a eraikitzen ari diren haur eta gazteek erreferente anitzak izatea eta eskolan denok espazio seguru eta erosoa aurkitzea ederra baita.
Atarrabiako Paz de Ziganda ikastola ari da antolatzen aurtengo Nafarroa Oinez festa. Gaur aurkeztu dute egun horri begirako abestia eta bideoklipa. Estitxu Arozena bertsolariaren letrarekin eta Igor Martinezek sortutako musikarekin osatu dute.
Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]
Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]
Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko bestaren 42. edizioa iraganen da maiatzaren 11n Senperen.
Ikaslea zenbat eta adinez txikiagoa izan, orduan eta feminizatuagoa da irakasle lana: Haur Hezkuntzan, 10 irakasletik 9 baino gehiago emakumeak dira munduan, Lehen Hezkuntzan %67a eta DBHn %54a. “Kuriosoa da, zaintza oinarri duten beste lan batzuetan (erizainak, erizain... [+]
Nafarroa Behereako Arberoa ikastola erre zen pasa den urrian. Administraziotik laguntzarik jaso ez duten arren, herritarrek berehala erantzun dute. Astelehenean, hain zuzen, elkartasuna eta berotasuna jaso dute Gipuzkoako Ibarran. Elkartasunak eraikitako sarea da gakoa.
Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]