Kobanê: “Munduko emakumeei zin egiten diegu lortuko dugula”


2015eko urtarrilaren 14an - 09:31
Azken eguneraketa: 2015-02-26 13:37
Gülistan Kobanê, YPJko komandanteetako bat. (Arg: Firatjans.com)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

2014ko irailean Estatu Islamiarraren lehenengo erasoak jasan zituztenean, erresistentziarako aldarria egin zuten Kobanêko emakumeek. “YPJ-k bakarrik bizirauten badu ere, Kobanê ez da eroriko”.

Hitza bete dute orain arte. “Kobanê ez da erori eta Estatu Islamiarrak aurrera egitea eragotzi dugu”.

Emakumeak lehen lerroan

“Mentalitate maskulino nagusituari” aurre egiteko sortu zen YPJ. Komandantearen hitzetan, gizonek lehen ez zuten emakumeengan sinesten, baina beraien erresistentzia ikusita, borrokan dabiltzan gizonen “errespetua” bereganatu du YPJk.

“Ez hotzak, ez Estatu Islamiarrak, ez gaituzte geldiaraziko”, dio elkarrizketatutako komandanteak. Kobanê askatzeko operazioak aurrera jarraituko duela adierazi du, eta herri librea izango dela. “Munduko emakumeei zin egiten diegu lortuko dugula”.

Informazio gehiago:

Kobanêri buruzko erreportajea argitaratu zuen ARGIAk urriaren 26ko alean, Nerea Eizagirre Telleriak idatzita.


Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!