Kobaneko alkate ohia eta mugimendu feministako beste bi kide hil ditu Turkiako Gobernuak

  • Ekainaren 23an Turkiako drone batek Kobaneko eskualdean bonbardaketa egin eta hiru emakume kurdu hil zituen: Hebun Mele Xelil, Zehra Berkel eta Emine Veysi. Kobane Herriarekin elkartasuna lantzen duen Durangoko Suargi elkarteak atsekabea adierazi du. Izan ere, hildakoetako bat, Kobaneko alkate izandako 33 urteko Zehra Berkel, Suargiko kideekin izan zen 2018an.

     

2020ko ekainaren 26an - 09:43

Turkiaren erasoak hil dituen hiru emakumeetako bi Kongra Star erakundeko kideak ziren. Antolakunde horrek emakume talde guztiak batzen ditu Siriako Iparraldean eta Ekialdean. Eta Suargiko kideek azpimarratzen dutenez, lidergo kurdua baliatuta, erakundeak lortu du kutsu feministako hainbat ekimen gauzatzea, Emakumearen Legea, besteak beste.

Zehra Berkel Kobaneko alkatea izan zen, 33 urte zituen eta Suargiko kideek ezagutu zuten 2018an Kobaneko Emakumeen Akademian egindako graduazio batean. Bisita hori egin zuten Durangoko Udalak bidalitako diru-laguntza modu egokian erabiltzen ari zela ziurtatzeko, eta, adierazi zutenez, hala izan zen.

Euskal Herriko Suargi elkarteko kideek Zehra Berkelekin, Kobaneko Emakumeen Akademian 2018ko abuztuan. Argazkia: @AlaitzBG

Suargi elkartearen arabera, Zehra Berkelen hilketa “hotz eta kalkulatuak” erakusten du Turkiak jomugan duela emakumeen mugimendu kurdua. “Zehra Berkel ezaguna zen Kobanen alkatea izateagatik, bere etengabeko jardueragatik emakumearen esparruan eta hizlari aparta izategatik. Hirian egiten ziren manifestazioetan hitza hartzeko ohitura zuen”.

Suargi elkarteak Zehra Berkel eta bere kideak omendu nahi izan ditu, “Siriako hondamendiaren erdian borrokalari nekaezinak izan baitira”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Kobaneren erresistentzia
2020-03-01 | Karlos Zurutuza
Kurdistan, Rojava
Amesgaiztotik ezin esnatu

Ehunka hildako eta ehunka milaka iheslari utzi ditu Turkiaren azken erasoaldiak Rojavan. Giza krisia handitu heinean, galderak ere pilatzen hasiak dira Siriako kurduen etorkizunaz.


2019-11-27 | Dabi Piedra
Kurduen kemenaren oihartzuna

Kurdistango Rojava eskualdean Turkiak hasi duen eraso militarrak kulturari ere eragin dio. Daesh beren lurretatik bidali eta gero kurduek martxan jarritako gizarte demokrata, berdinzale eta anitzaren zutabe nagusietako bat da kulturaren sustapena. Militar turkiarren mehatxuak... [+]


2017-11-16 | ARGIA
Milaka lagunek Ocalan askatzeko eskatu dute Kobanen

Turkiako Gobernuari eskatu diote berehala argitu dezala Abdullah Ocalanen osasun egoera. Ocalan Imrali uhartean dago espetxeratuta 1999tik.


2017-11-03 | Uriola.eus
'Kurdistan begiratuz' zine zikloa Bilbon

Zine Kurduaren II. zikloa datorren astelehenean hasiko da Bilbon. Kurdistan begiratuz izenarekin, hiru film ikusteko aukera egongo da.


Eguneraketa berriak daude