Estatu Islamiarra Kobanętik kanporatu dute

  • Kurduek Estatu Islamiarra kanporatu dute Kobanêtik (Rojava), 132 eguneko erresistentziaren ostean. Borrokan 1.607 pertsona hil dira, gehienak ISISeko kideak, Públicok argitaratu duenez.

    Borrokalari kurduek Kobanêko Mistenur muinoa askatu zuten joan den astean, eta astelehenean garaipena lortzeko “lau kale bakarrik” geratzen zitzaizkiela esan zuen Emakumeen Babeserako Unitateko (YPJ) komandanteak.

Nerea Ibarzabal @ibarnere
2015eko urtarrilaren 26a
Mistenur muinoak sinbologia berezia du YPJko borrokalarientzat. (Arg: Emin Ozmen)

Kobanê Estatu islamiarraren eskuetan ez erortzeko borrokan aritu da 2014ko irailean lehenengo erasoak jasan zituztenetik, eta emakumeek gidatzen dute bertako erresistentzia.

Asteartean KurdisCat-ek YPJren komunikatu bat zabaldu du, Kobanê guztiz askatu dutela jakinarazten duena.

"Herri guztiak askatzea da gure nahia"

YPJko Meryem Kobanê komandantearen hitzak bildu ditu Firatnewsek. "Gure borroka ez da Kobanên amaitzen. Herri asko daude oraindik askatzeko, eta ISISen taldeak suntsituko ditugu, dauden lekuan daudela". YPJren lehentasuna beraien herriak askatzea dela adierazi du.

Kobanê Estatu islamiarraren eskuetan ez erortzeko borrokan aritu da 2014ko irailean lehenengo erasoak jasan zituztenetik, eta emakumeek gidatzen dute bertako erresistentzia.

 

 

 

 

 

 

ARGIAn egiten dugun kazetaritza independenteak bultzada merezi duela uste duzu?

Informazio askea lantzen dugu ARGIAn, langileok gara proiektuaren jabeak eta gure informazioen atzean ez duzu sekula multinazionalik, bankurik edo alderdi politikorik topatuko. Gure ustez, burujabetza guztien oinarrian dago informazio burujabetza, ezagutzen dugunaren gainean pentsatzen eta erabakitzen dugu. Horregatik diogu kazetaritza independentea dela demokraziaren oinarrietako bat.

Aldizkaria paperean etxean edo e-postan PDFan jaso nahi duzu? Pozik hartuko zaitugu ARGIAko komunitatean. ARGIAkoa izateko, nahi eta ahal duzun ekarpena egin dezakezu, eta bueltan egoki ikusten duzuna eskatu. Indartu dezagun indartzen gaituena!

Kanal honetan artxibatua: Kobaneren erresistentzia

Kobaneren erresistentzia kanaletik interesatuko zaizu...
2017-11-16 | ARGIA
Milaka lagunek Ocalan askatzeko eskatu dute Kobanen

Turkiako Gobernuari eskatu diote berehala argitu dezala Abdullah Ocalanen osasun egoera. Ocalan Imrali uhartean dago espetxeratuta 1999tik.


2017-11-03 | Uriola.eus
'Kurdistan begiratuz' zine zikloa Bilbon

Zine Kurduaren II. zikloa datorren astelehenean hasiko da Bilbon. Kurdistan begiratuz izenarekin, hiru film ikusteko aukera egongo da.


2017-03-22 | Anboto
Durango eta Kobane senidetzea ospatuko dute 25ean

Martxoaren 25ean Durango eta Kurdistango Kobane hiria senidetzea ospatuko dute, Plateruenean egingo den jaialdi bategaz. Izan ere, egun bat lehenago, barikuan, egingo dute senidetzeko ekitaldi ofiziala udaletxean. Kobanez gainera, Bartzelona ere senide lez hartuko du Durangok; hirurak bonbardatutako hiriak dira. Kurdistango ordezkari bat eta Jaume Asens Bartzelonako alkateordea etorriko dira.


Iraultza isila
MULTIMEDIA - dokumentala

The Silent Revolution (Iraultza isila) Sirian bizi diren 3 milioi kurduak aurrera eramaten ari diren borrokari buruzko dokumentala da.  Siriako kurduek beren aitorpen politiko eta kulturalaren alde borroka egiteko baliatu dute Siriako guda, eta horrela, orain 50 urtetik bizi izan duten zapalkuntzari amaiera jartzen saiatzen ari dira. Estatua sortzeko pausoak ematen ari dira ziztu-bizian.


2016-11-02 | Ainhoa Bretos
Kobane eta Kurdistango herrien aldeko aldarriak bete du Iruńeko Merkatarien plaza

Kobane hiriarekiko nazioarteko elkartasun eguna ospatu da azaroaren 1ean. Elkartasuna adierazteko manifestaldiak izan dira munduko hainbat hiritan, besteak beste: Frankfurt, Bartzelona, Buenos Aires, Madril, Helsinki eta Iruñean.


2016-06-30 | Anboto
Kobanegaz senidetuko da Durango

Michel Allison Kurdistango kongresuko emakumeen ordezkariari harrera egin diote Durangoko udaletxean, eta Kobane hiri kurdua Durangogaz senidetzeko lehen pausoa izan da. Duela pare bat hilabete, Durangaldeko zazpi lagun Kurdistanen egon ziren, eta hortik dator ekimena. Emakume kurduen borrokagaz lotuta, herri ahizpak izango dira anaiak beharrean. Bonbardatuak ere badiren Elorrio, Otxandio eta Gernikako herriek babesa erakutsi diote ekimenari.


2015-01-30 | ARGIA
Kobaneko ospakizun eta suntsiketa irudiak

Kobanetik Estatu Islamikoa bota ostean, sarean ikusgai daude kurduen poza agerian uzten duten bideoak. Irudi hauek ikusteko gune aproposa da YPG Emakumeen Defentsarako Unitatearen Facebook orria.


2015-01-14 | Nerea Ibarzabal
Kobanę: "Munduko emakumeei zin egiten diegu lortuko dugula"

Kobanên (Kurdistan) Estatu Islamiarraren aurkako erresistentzia emakumeek gidatzen dute. YPJ Kobanêko komandanteetako batek, Gülistan Kobanêk, elkarrizketa bat eskaini dio Firatnewsi.


2014-11-12 | Nerea Ibarzabal
Karlos Zurutuza: “Konturatzen ari naiz Kobaneko gatazka uste baino askoz larriagoa izan daitekeela”

Euskal Herrian dago berriro Karlos Zurutuza kazetari freelance-a, Afganistanen, Sirian eta Kurdistanen ibili ostean. Info7 irratian hitz egin du kurduen egungo egoeraz eta Estatu Islamiarraren aurkako borrokaz.


Milaka pertsona atera dira mundu osoan Kobaneren alde, Bilbon ere bai

Kobane hiri kurduaren aldeko manifestazioak egin dituzte mundu osoan. Kobane siriaren menpeko Kurdistanen dago, hiru aldetatik Estatu Islamikoak inguratuta dauka eta laugarrenean, Turkiarekin muga egiten du. Bilbon ere manifestazioa egin dute, Herrikolorek egin duen bideoan ikus daitekeenez.


Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude