Klase feminismoa lantzeko jardunaldiak antolatu ditu Jarki antolakundeak asteburuan Gasteizen

  • Asteburuan, irailak 4 eta 5, klase feminismoarekin lotutako hitzaldi eta solasaldi ugari antolatu ditu Jarki antolakundeak. Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean izango dira jardunaldiak.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko irailaren 03an - 08:20
Azken eguneraketa: 10:25

Klase feminismoaren inguruko jardunaldiak antolatu ditu Jarkik iraileko lehen asteburuan. Hitzaldi, solasaldi eta ekitaldiek osatzen dute, besteak beste, programazioa eta Gasteizko Aldabe Gizarte Etxean egingo dira. Horretaz gain, kontzertu akustikoa izango da Gaztetxean larunbatean. Espazio bietan aforoa mugatua izango da, jendea iritsi ahala, bete arte.

Antolatzaileek azaldu dutenez, Jarkik askotariko zapalkuntzen aurka borrokatzeko helburua du eta horietako bat da emakume langileen zapalkuntza. Horren aurrean erantzuna emateko nahitaezkotzat dute zapalkuntza horrek zertan datzan ulertzea, eta helburu horrekin antolatu dituzte jardunaldiak.

Jardunaldien programazioa

Irailak 4, larunbata

10:30 Harrera eta aurkezpena egingo da.

11:00 Emakume langilearen auzia. JARKI antolakunte iraultzaileak emakumearen zapalkuntzaren inguruan duen posizionamendua azalduko da.

16:00 Euskal langile andreak: lana, bizi estrategiak eta baldintzak XX. mendean zehar. Lurdes Rodriguez Landak emanda.

18:00 Emakume langileen ekarpena Euskal Herriko langile borrokari. Emakume langile ezberdinek Euskal Herriko lan arloko borroka ezberdinen esperientzien inguruan hausnartuko dute: Martxoak 3, Adinekoen Egoitzak eta Garbiketa.

20:00 Kontzertu akustikoa Gaztetxean

Irailak 5, igandea

11:00 Hiri edo herri baten analisi feminista. Maribel Egizabal Suarezen eskutik.

12:30 Gaueko sorginak. Emakume sobietarren borroka. Josetxo Otegi Arrugaetak emanda.

16:00 Emakumea eta kartzela. Rosi Arana, Agurtzane Ezkerra eta Eider Uruburu emakume preso ohien parte hartzearekin.

18:30 Ekitaldi politikoa


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Feminismoa
Endometriosia
"Genero kontua da: osasun sistemak guztiz baztertzen eta erasotzen gaitu, ikusezinak gara"

Pertsona oso energetikoa da eta gorputzak uzten dion bitartean “ahalik eta gehien” disfrutatzen saiatzen da Espe Ciriza Asenna Nafarroako Endometriosi Elkarteko kidea (Iruñea, 1981). Endometriosia dauka, eta horren ondorioz, “izugarrizko” min... [+]


Erdi Aroan erditzea

Toledo, 1272-1280. Alfontso X.a Gaztelakoak Ama Birjinari eskainitako 427 kanta monodiko bildu zituen. Santa Mariaren Kantigek Erdi Aroko musika eta literatura bildumarik garrantzitsuenetakoa osatzen dute, baina, kantiga miniaturaz apainduta daudenez, ilustrazio horiek beste... [+]


2024-05-05 | Ula Iruretagoiena
Lurraldea eta arkitektura
Intimitatea

Etxe batean badira zenbait gune, gutxitan erakusten zaizkionak etxetarra ez den norbaiti. Esan trastelekua, ganbara, galdara gela, armairu bat. Askotan lurrazpiko etxeko oinean edo irisgarritasun gutxiko etxearen goialdean kokaturik dira. Etxearen txoko hauek lotsa,... [+]


‘Gu’-aren inguruan marraztu du Tupust! kolektibo feministak bere hirugarren alea

Bildumako azken alea izango dela jakinarazi dute: lehenbizikoa Ni-ari buruzkoa izan zen, eta bigarrena Zu. Bigarren hura bezala, autoedizioan kaleratu du honakoa ere.


Nola landu desirak, aniztasun sexuala edota identitatea 12-18 urteko ikasleekin?

Gorputzak, identitateak, desirak, justizia soziala, ahalduntzea eta memoria: sei arlo horien bueltako unitate didaktikoak kaleratu dituzte, DBH eta Batxilergoko ikasleekin lantzeko. LGBT+ pertsonen testigantzak, diskriminazioa eta aldarrikapenak oinarri, “armairuan... [+]


Eguneraketa berriak daude