Kirolean indarkeria gehiago jasotzen dute mutilek neskek baino

  • Kataluniako Viceko Unibertsitateko kirol karreran irakasle da Montse Martín. Euskal Herriko Unibertsitateak antolatuta, hitzaldia eskaini du Donostian apirilaren 6an. Europa mailako ikerketa bat egiten ari da, beste bost herrialdetako unibertsitate eta kirol eragilerekin batera. Hauxe du ikerketak izenburu: Kirolean adin txikikoen aurkako indarkeria ezberdinen prebalentzia eta ezaugarriak. Datu batek oso sorpresan harrapatu dituela azaldu du: kirolean, mota guztietako indarkeriak gehiago jasaten dituzte mutilek neskek baino. "Sexu erasoak jasaten dituztenak mutilak gehiago izatea ez genuen espero, kopuru parekatuak espero genituen. Hori lotzen dugu babes txikiagoa izatearekin, hau da, kirolaren goiko karguetan gizonak daude eta mutikoei ez zaie babes handirik eskaintzen, sozialki pentsatuz sexu berekoak izanik ezin dietela ezer egin. Ikuspegi horrekin mutikoak babesteaz ahaztu gara", adierazi du.


2022ko maiatzaren 03an - 05:52

Hemen irakur daiteke Montse Martík Europako ikerketaz eman zuen hitzaldiaren laburpena (ikerketa honi buruzko informazio osoa, artikulu horretan). Artikulu honetan, generoaren aldagaia ardatz hartuta atera dituzten datuak bildu ditugu:

 

 

Indarkeria psikologikoa: nesken %66k pairatu dute eta mutilen %72k.

Indarkera fisikoa: nesken %36 eta mutilen %50ek.

Negligentzia: nesken %27k eta mutilen %41ak.

Kontakturik gabeko indarkeria sexuala: nesken %33k eta mutilen %39k.

Sexu indarkeria kontaktuduna: nesken %14k eta mutilen %26k.

Montse Martínek aitortu du emaitza hauek jakin mina piztu dietela: “Ikerketak egiteko irrika piztu digu, datu berritzailea baita kirol eremuan indarkeria mota guztietan mutilek gehiago jasan dutela neskek baino. Indarkeria fisikoan aldea nabarmenagoa da psikologikoan baino, errazagoa da kirolean mutil bat fisikoki kastigatzea (zelaiari hamar buelta korrika eginaraziz, adibidez) neska bat baino. Sexu erasoak jasaten dituztenak mutilak gehiago izatea ez genuen espero, kopuru parekatuak espero genituen. Hori lotzen dugu babes txikiagoa izatearekin, hau da, kirolaren goiko karguetan gizonak daude eta mutikoei ez zaie babes handirik eskaintzen, sozialki pentsatuz sexu berekoak izanik ezin dietela ezer egin. Ikuspegi horrekin mutikoak babesteaz ahaztu gara. Neskei begira, familietan eta gizartean sinbolismo hori badago, ‘gerta dakizuke’, aldiz, mutikoei begira ez: ‘Nola bortxatuko zaitu zure entrenatzaileak? Ezinezkoa da!’. Prebentzio lanak prestatzerakoan hau oso kontuan hartu behar dugu”.

Jarraian erakutsi ditu Espainiako estatuan generoaren arabera kirolez kanpo eta kirol barruan jasandako indarkerien zifrak, eta oso esanguratsuak dira:

Neskek indarkeria psikologiko gehiago jasan dute kirolez kanpo (%76) kirol barruan baino (%66). Eta zer esanik ez kontakturik gabeko sexu indarkeriaz: nesken %66k kirolez kanpo halako indarkeria jasan du, aldiz, kirolean %33k. Eta kontaktudun sexu indarkerien kasuan berdin, neskek halako indarkeria gehiago jasan dute kirolez kanpo kirol eremuan baino: %37 kirolez kanpo eta %14 kirol eremuan. Montse Martín honekin harritu da: “Gizonen %36k jasan du kontaktudun sexu indarkeria kirolez kanpo, nesken kopuruarekin (%36) oso parekatuta egonik. Aldiz, kirol eremura goaz, eta mutilen %26k jasan du, nesken %14ren aldean. Honek zer esan nahi du? Kirolak neskak indarkeria sexualetik gehiago babesten dituela mutilak baino. Hau da, neska izanik arrisku handiagoa duzu indarkeria sexuala jasateko kirol eremutik kanpo, kirol barruan baino”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Adingabekoen eskubideak
2024-03-08 | ARGIA
Espainiako Eliza Katolikoak 1.000tik gora pederastia kasu aitortu ditu

Espainiako Eliza Katolikoak onartu du adingabeei egindako 1.057 sexu-gehiegikeria gertatu direla Elizan. Urteetan abusuak gertatu izana ukatu du edo kasuei garrantzia kendu die. Duela gutxira arte, Espainian salaketa gutxi zeudela edo salaketarik ez zegoela defendatu du Elizak... [+]


Haurren eta nerabeen aurkako sexu-abusu kasuak atzemateko protokolo berriak eskatu ditu Gasteizko Legebiltzarrak

Neurri eta gomendioak biltzen dituen txosten bat aurkeztu du Legebiltzarreko batzordeak; esaterako, Osakidetzan, ikastetxeetan eta Ertzaintzan protokoloak berrikusteko eta eguneratzeko premia.


Indarkeria sufritzen duten hamar adingabeetatik zortzi neskak dira

Save the Children erakundeak adigabeen kontrako sexu erasoei buruzko sententziak aztertu ditu. Datuok soilik “icebergaren punta” direla azpimarratu dute, kasuen %15a baino ez baitira salatzen.


2023-09-24 | Estitxu Eizagirre
Entrenatu gaitezen indarkeria ez erabiltzen

Kirola ahalik eta jende gehienek eta ahalik eta urte gehienetan egitea mesede da gizarte osasuntsu baterako. Baina ikerketen arabera, kirola egiten duten hamarretik ia zortzik indarkeria egoeraren bat jasan du. Izan daitezke irainak, oihuak, kolpeak, zigor fisikoak, arretarik... [+]


Eguneraketa berriak daude