Kirol lehiaketak eta babesletzak Turkiak Herri Kurduaren aurka abiatu duen sarraskia zuritzeko baliatzen direla salatu dute

  • Hiru hilabete igaro dira Turkiako armadak Rojavaren aurkako operazio militarra baitau zuenetik. Gaur iluntzean elkarretaratzea egin dute General Loma kalean sarraskia salatu eta Turkiaren jarrera zuritzeko baliatzen diren kirol babesletzak etetea eskatu dute.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko urtarrilaren 9an - 09:01
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Urriaren 9an ekin zion Herri Kurduaren aurkako erasoladiari Turkiak. Erdoganen gobernuak, AEBko tropen erretiratzearekin batera, ekin zion Siria iparraldeko eta ekialdeko lurraldeen inbasio militarrari. Operazioak 300.000 pertsonen derrigorrezko desplazamendua eta ehunka hildako eragin ditu.

Rojavaren aurkako operazio militarra hasi zenetik hiru hilabete beteko dira bihar, urtarrilaren 9an. Efemeride odoltsua da biharkoa Herri Kurduarentzat, izan ere, duela zazpi urte, 2013an, PKK alderdiko Sakine Cansiz, Fidan Doğan eta Leyla Soylemez kideak tiroz hil zituzten Parisen Turkiako Inteligentzia aparatuek.

Turkiak aurrera daraman “Estatu Genozidioa” salatu eta Parisen eraildako aktibista kurduak gogora ekartzeko elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Kurdistanekiko Gasteizko Elkartasun Taldeak eta Women Defend Rojava Gasteizko Komiteak deituta.

Turkiak burutu nahi duen garbiketa etnikoa salatu dute bertan eta berau zuritzeko kirol-lehiaketak eta babesletzak erabiltzea salatu dute. Turkish Airlines aerolinea da, hain zuzen, Euroligako babesle ofiziala. Aerolineak, gainera, harreman zuzena du gerrarekin; Turkish Technic enpresa da Turkiako aerolinea nazionaleko hegazkinak mantendu, berrikusi eta konpontzeko zentroa. Enpresa horren zuzendari exekutiboa Ilker Ayci da, 1994an Erdogan Istanbuleko alkate zeneko aholkularia. Gainera Turkish Technic enpresak akordia du Airbus 400M hegazkin militarraren mantentze lanak burutzeko.

Arabatik ere, EXPAL enpresaren bidez, Turkiara armak esportatu izan dierla gogorarazi dute, eta, Andoaineko SAPA PLACENCIAk ere Leopard 2 borroka-gurdietarako piezak esportatu zituen.

Testuinguru honetan, Baskonia Istanbuleko Fenerbaçe saskibaloi taldearen aurka neurtuko da Euroligako partiden baitan. Elkarretaratzeko deitzaileek kirola eta kultura ez direla txandakako gobernuekin erlaziorik ez duten fenomeno bezala ulertu behar azpimarratu dute: “Turkia edo Israel bezalako estatu genozidei munduaren aurrean bere politika espantsionista zalantzagarrien aurrean irudi atseginagoa emateko erabiltzen dira”.


Kurdistan kanalean gehiago
2026ko martxoaren 11
Rohilat Afrin, YPJ-ko komandantea
"Guda hau, batez ere, emakumeen aurkakoa da"

2026ko otsailaren 20
Seigarren eguna Rojavan
Jinwar, emakume askeen herria

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.