Del Hoyoren heriotza salatzeko giza katea deitu dute ostiralean eta larunbatean manifestazioa

  • Galdakaoko hainbat herritarrek prentsaurrekoa eskaini dute ostegunean Kepa del Hoyo euskal preso politikoaren heriotza salatzeko. Espetxe politika aldatzeko eskatuz, aurretik deituta zegoen larunbateko manifestazio nazionalari, ekimen berria gehitu diote: ostiralean giza katea.


2017ko abuztuaren 3an - 18:48
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Giza katea Kurtzeko plazatik irtengo da 20:00etan. Manifestazioa 18:00etan.

Udalean adierazpen bateratuta adostu zuten ondorengo alderdiek: Galdakaoko EAJ, Galdakao Orain, Galdakao Irabazi, Usansolo Herria eta EH Bildu. Positiboki baloratu dute prentsaurrekoan.

Heriotza ez dela naturala izan salatu dute, eta "egoera ezohiko, salbuespenezko, alegal eta ilegalen" ondorio gisa ulertzen dutela adierazi dute. Oroitarazi dute Kepa del Hoyok 20 urte egin dituela espetxean, "horrek dakarren urruntze, injustizia, bidaia, disgusto, susto, ezinegon eta inposatutako gastuak, besteren artean".

Badajozeko espetxean kirola egiten ari zen bitartean eman zion bihotzekoak Kepa del Hoyo euskal preso politikoari, pasa den igandean. Espainiako legediaren arabera kalean behar zuen, zigorraren bi herenak beteak baitzituen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!