Kea dario jada, Zubietako erraustegiari

  • Larunbat lainotsua izanagatik ere, egun euritsu honek ezkutatu ezin duena begi bistan duzue. Zubietako errausketaren zero guneari kea dario jada.

Usurbilgo Noaua @noaua
2019ko abuztuaren 12a
Albiste hau Usurbilgo Noauak argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

Aurreikuspenak betetzen ari direla dirudi. Larunbat goiz euritsu honetan jasotako irudiak dituzue segidan. Zubietako errausketaren gunea kea dariola ikus daiteke, Kalezar aldetik nahiz herriko beste hainbat txokotatik. Probaldi fasean izan behar du honez gero erraustegiak. Abuztu amaieran edo irailean jarri nahi dute martxan. Urte amaierarako, Zubieta gaineko hondakinen kudeaketarako azpiegitura guztiak martxan egon daitezke

 

Jada martxan dagoena, Tratamendu Mekaniko Biologikorako (TMB) planta da. Gogoan izan, apirilaren 25ean heldu ziren lehen kamioiak errausketaren zero gunera, Tratamendu Mekaniko Biologikorako (TMB) plantara. Ordutik, antza 3.500 tona zabor galbahetu dituzte. Lehen zabor kiloak aste gutxi barru errausten hasi daitezke.

Paraleloki garatzen ari diren lanen bi faseen baitan azpiegiturok eraikitzen ari dira hiru lursail ezberdinetan: 31.988 metro karratuko lur eremuan, biometanizazio eta zepentzako plantak; bestean, erraustegia eta tratamendu mekaniko-biologikorako plantak; eta hirugarrenean “Naturklima”. Biometanizazio planta abuztu hasieran martxan jar dezakete.

Kalejira Aste Nagusian

Larunbat honetan Donostian abiatzekoa duten Aste Nagusiaren baitan, errausketaren aurkako kalejira deitu du Errausketaren Aurkako Mugimenduak. "Ez dezatela piztu, ez gure izenean. Erraustegia = Klima Aldaketa", ohartarazi dute sare sozialen bidez. Kalejira abuztuaren 16an (ostiralez), arratsaldeko 18:00etan Donostiako Bretxatik (Mc Donalds paretik) abiatuta.

 

 

 

 

 
Albiste hau Usurbilgo Noauak argitaratu du eta Creative Commons BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.
Kanal hauetan artxibatua: Gipuzkoako erraustegia  |  Donostia  |  Usurbil

Gipuzkoako erraustegia kanaletik interesatuko zaizu...
Azkenak
EGILEA
Eguneraketa berriak daude