Kazetaritza matxistaren Joko Olinpikoak

  • Emakume atleten harreman pertsonalak, gorputz ederrenen zerrendak eta matxismoz jositako titularrak ikusi ditugu hainbat hedabidetan, Olinpiar Jokoez informatzerakoan. Aurreko edizioetako joerari eutsi dio kazetaritza mota batek.


2021eko uztailaren 29an - 00:06
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Teresa Almeida eskubaloi jokalariaren pisua idatzi eta ondoan hanburgesa baten eta patata frijituen emotikonoak publikatu zituen Marca egunkariak 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan. Edizio hartako kazetaritza matxistaren ikurretako bat izan zen, eta aurten ere lekukoa hartu du hainbat hedabidek, kirol kazetaritzak maiz duen kutsu matxista agerian utziz. Kirolarien izenek, lorpenek eta egindako lanak baino interes handiagoa dute batzuentzat emakume horien gorputzek eta bizitza pribatuak.

Kasik ohiko bihurtu da, eta hainbat herrialdetako agerkariez ari gara, Joko Olinpikoetan lehiatzen diren emakume ederrenen argazki eta izen zerrendak egitea, edo are, Jokoetako ederrena zein den aukeratzea. Berriki, haserrea piztu dute La Razón edota ABC egunkari espainiarretako titularrek, kirolari emakumeak aurkezteko moduagatik: “Nadalen mireslea”, “David Broncanoren neskalagun ohia”, “Jackie Chanen imitatzailea”.

Nora Barrosori irakurri diogu sare sozialetan: “Emakumea gizonaren atzean kokatzea edo haien iragazkitik pasata aurkeztea gure bizitzak gutxiesteko bideak dira eta horrek, modu batean edo bestean, bizitzako arlo askotan du isla. Aski da!”.


Matxismoa kanalean gehiago
2026ko maiatzaren 13
Berriketa gutxi
Zer gertatzen zaigu gizonei?

Eguneraketa berriak daude
ARGIAren Fototeka martxan da
100.000 argazki jarri ditugu publiko lizentzia librean
1960ko hamarkadatik gaur egunera arteko 100.000 argazki baino gehiago bildu ditugu.