Kaurismäki omenduko du Zinebik itxiera ekitaldian

  • Jean-François Ravagnan zinemagile belgikarraren Renaître fikziozko film labur dokumentalak irabazi du Zinebi Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren 57. edizioko sari nagusia.

'Renaître' film belgikarrak irabazi du Zinebiko sari nagusia.

2015eko azaroaren 20an - 13:03

Euskal Herriko zinemaren sari nagusia Isabel Herguera zuzendariaren Amore d'inverno lanak jaso du. Zortzi minutu baino pixka bat gehaigo irauten duen animaziozko lana da.

Zinema espainiarraren saria Xacio Bañoren Eco dokumentalak irabazi du.

Bruno Carboni zuzendariaren O teto sobre nós lana izan da garaile film latinoamerikarren artean.

30 herrialde, 65 film

Aurtengo Zinebi jaialdiaren Sail Ofizialean 30 herrialdetako 65 film lehiatu dira. Amaiera ekitaldia ostiral honetan izango da Arriaga antzokian 20:00etatik aurrera, Itziar Ituño aurkezle lanetan.

Sariak banatzeaz gain Aki Kaurismäki zuzendari finlandiarra omenduko dute Ohorezko Mikeldi sariarekin.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Zinema
Laburbira hasiko da ostiralean: euskarazko zortzi film labur, 35 herritan

Apirilaren 12an egingo dute XXI. edizioaren estreinako emanaldia, Bergaran. Maiatzaren 12ra bitartean, 35 herri bisitatuko ditu euskarazko film laburren ekimenak. Berrikuntza gisara, ikusleek film labur onena hautatzeko aukera izango dute.


Ecozine jaialdiak ingurumenaren inguruko filmak ekarriko ditu datorren astean Iruñeko Golem zinemetara

Apirilaren 8tik 11ra bitartean laburmetrai eta dokumental sorta emanen da, tartean Oskar Alegriaren 'Zinzindurrunkarratz' eta Goya sariaren irabazle 'To bird or not to bird'.


Palestinari, osasun mentalari eta transexualitateari buruzko filmak ikusi ahalko dira Giza Eskubideen Zinemaldian, besteak beste

Hilaren 12tik 19ra egingo dute 21. Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia, eta askotariko filmak proiektatuko dituzte: osasun mentala, Palestinaren egoera, migrazioak, lanaren etorkizuna, Ukrainako haurrak eta transexualen eskubideak izango dira zinemaldiko film eta... [+]


2024-04-05 | Euskal Irratiak
Iparraldean ere, euskararen aukera ahalbidetu du Netflixek

Martxotik Frantziako Netflix plataforman euskarazko audio eta azpitituluetako filmak ikusgai dira.


2024-03-31 | Julen Azpitarte
Zinearen historiako film-kontzerturik “onena”

Oscar sari andana jaso zuen The Silence of the Lambs (1991) thriller-a zuzendu zuen Jonathan Demme (1944-2017) zinegile estatubatuarrak estreinatu zuen zineak inoiz eman duen kontzerturik onena: 1970eko hamarkadaren erdialdean New Yorken eratutako Talking Heads taldearen Stop... [+]


Eguneraketa berriak daude