Kataluniako Pirinioetan galdeketa egingo da, 2030eko Olinpiar Jokoen hautagaitzaren inguruan

  • Kataluniako Gobernuak bi galdeketa egingo ditu uztailaren 24an Pirinioetako herrietan, 2030eko Neguko Olinpiar Jokoen hautagaitzak daukan babesa neurtzeko. Kirol probak egingo diren herrietan galdera izango da: "Kataluniako Gobernuak aurkeztu beharko luke hautagai zerrenda, Joko Olinpiko eta Paralinpikoetarako?". Aldiz, Jokoen eragina zeharka nabarituko duten beste herri batzuetan, honakoa izango da: "Eskualdeak parte hartu behar du Joko Olinpiko eta Paralinpikoen proiektuan?".


2022ko apirilaren 04an - 13:03

Erantzun posibleak bi izango dira: "Bai" ala "Ez". Galdeketak presentzialak izango dira; ezingo da ez telematikoki ez posta bidez bozkatu. Pirinio Garaiko herriak daude lehen multzoan (55.000 lagun daude galdeketara deituak); eta Jokoek zeharka eragingo luketenen multzoan Ripolles, Solsones eta Bergueda (63.000 lagun).

Aurreneko kasuan, emaitza "politikoki loteslea" izango da,  Laura Vilagra Generalitateko kontseilariak jakinarazi duenez. Bigarrenean emaitzak bereizturik ebaluatuko dira; eskualde bateko gehiengoak ezetz bozkatzen baldin badu, Gobernuak albo batera utziko du, Vilaweb.cat hedabideak azaldu duen moduan. "Bi galdeketa egitearekin, Gobernuak saihestuko du biztanleria handiagoa duten hiru eskualde horiek –ezezkoak bozka gehiago lor dezake bertan – hautagaitzari betoa jartzea", dio Vilawebek. "Baina, era berean, aintzat hartuko du Jokoen parte izan nahi duten ala ez".

"Pirinioek etorkizun hobea merezi dute, Batzelonaren jolas-parkea izatea baino"

2030eko Neguko Jokoetarako Bartzelona-Pirinioak hautagaitzaren harira, proiektuaren aurka agertu den Stop Jocs Olimpics plataformako kide Pau Lozanorekin mintzatu da Lukas Barandiaran ARGIAko kolaboratzailea. Aste honetako aldizkarian aurkituko duzue elkarrizketa. "Uste dugu Pirinioek Bartzelonaren jolas-parkea izatea baino etorkizun hobea merezi dutela, eta horren alde borrokatuko dugu, Jokoak egin ala ez", esan digu. "Jokoek mendikatea jolas-parke bihurtzeko prozesua bizkortuko besterik ez dute egingo. Guretzako momentu hau aukera bat da: historikoki oso bereizita egon diren Pirinioetako bailaretako bizilagunak eta borrokak elkartzea proiektu baten kontra, eta indar hori baliatzea gauzak aldatzeko".

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Olinpiar Jokoak
2022-12-29 | Jon Torner Zabala
Gizonezkoek ere lehiatu ahal izango dute igeriketa artistikoan 2024ko Joko Olinpikoetan

Nazioarteko Olinpiar Batzordeak onartu du gizonezkoek ere lehiatu ahal izango dutela taldekako igeriketa artistikoan, 2024an Parisen egingo diren Joko Olinpikoetan.


2022-12-21 | Jon Torner Zabala
Elurraren turismoari lotutako espekulazioa salatu du Kataluniako Stop Jocs Olímpics plataformak

Baqueira Beret-eko eski estazioan eman du prentsaurrekoa 2030eko Neguko Joko Olinpikoak antolatzeko 'Bartzelona-Pirinioak' hautagaitzaren kontrako Stop JJOO plataformak, luxuzko 38 etxebizitza eraikitzen ari diren lekuan bertan.


2022-11-02 | Jon Torner Zabala
2024ko Joko Olinpikoak: Baionako festak, kolokan?

Litekeena da 2024an Baionako festak beste data batean egin behar izatea, eta bertan behera geratzeko arriskua ere badago, bertan egon beharko luketen polizia gehienak Pariseko Joko Olinpikoetan izango direlako.


Iñigo Llopis, igerilaria
“Ilusio handiena Parisera joatea da”

Iñigo Llopis igerilari donostiarrak hiru domina irabazi ditu Munduko Txapelketan eta 2021eko Tokio Paralinpiar Jokoetatik zilarra ekarri zuen etxera. Konporta Kirol Elkartean aritu ondoren, Basque Team klubean dabil gaur egun, “Gipuzkoan maila handia dago”... [+]


2022-05-16 | Jon Torner Zabala
Neguko Joko Olinpikoen kontrako plataformak milaka lagun bildu du Kataluniako Pirinioetan

2030eko Joko Olinpikoen hautagaitzaren inguruan uztailaren 24an egingo den galdeketari begira dago Stop JJOO plataforma. Puigcerdá herrian deitutako manifestazioa, datozen asteetan egingo dituzten ekintzen abiapuntua izan da.


Eguneraketa berriak daude