Kataluniako Parlamentua inguratzeagatik zigortutako zortzi gazteen atxilotze agindua atzera bota dute

  • Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileek auzipetuak kartzelan sartzeko agindua atzera bota dute. Zigortuek joan den hilabetean indultua eskatu zuten.


2015eko ekainaren 19an - 11:44
2011ko ekainean izandako protesten ondorioz zigortutako gazteen aldeko mobilizazioa(Argazkia: 15Mlliure)
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Hala ere, epaitegiak Espainiako Justizia Ministeriora bidalitako eskaerak tramite instituzional  luzea dauka oraindik. Litekeena da erantzuna Espainiako hauteskunde orokorrak igaro arte ez jasotzea. Auzipetuek esan dute auzi politikoa denez ez dutela indultu partzialik onartuko.

2011ko ekainean Kataluniako Parlamentua inguratu zuten zortzi gazteei 3 urteko kartzela zigorra ezarri zien apirilaren 30an Espainiako Auzitegi Nazionalak.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Herri mugimendua
Eguneraketa berriak daude