200.000 euroko kalte-ordaina Katalunian gomazko pilotakadaz begia galdu zuen gazte bati

  • Kataluniako Barne ministroak, Jordi Janék, “eragindako lesioengatik barkamena eskatzeko” eskutitza bidali dio Nicola Tanno gazteari, La Directa webguneak jakinarazi duenez.


2016ko otsailaren 3an - 12:10
Kataluniako Generalitateak 200.000 euroko kalte-ordaina eman dio Nicola Tanno gazteari. (Argazkia: Anna Murillo)
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Gazteak begi bateko ikusmena galdu zuen Esquadra Mossoek jaurtitako gomazko pilotakada baten ondorioz. 2010eko uztailaren 12an gertatu zen Bartzelonako Espainia Plazan, Espainiako Selekzioak Hego Afrikako Munduko Kopan lortutako garaipena ospatzeko festan.

Joan Saura zen Barne ministroa orduan, eta bertsio ofizialak ukatu egin zuen poliziak gertakari hartan izan zuen erantzukizuna. Orain, ordea, garai hartan zabaldutako komunikazio ofiziala gezurra zela egiaztatu dute; Barne Ministerioaren buruak, Jordi Janék, onartu du gomazko pilotakadaren inpaktuak eragin zizkiola zauriak gazteari, eta 200.000 euroko kalte-ordaina eman dio, gazteak berak komunikatu batean adierazi duenez. Era berean, Janék barkamena eskatu dio gazteari eragindako zauriengatik, eta gaineratu du badakiela “inoiz ezingo dituela eragin zaizkion zauriak erreparatu”.

Gazteak salatu duenez, "ez da erasoaren zuzeneko egileak identifikatzeko pausorik eman”, eta “penagarritzat” jo du kasu honetan zein antzekoetan "errudunak diren poliziek egindakoa ez ordaintzea".


Gomazko pilotak kanalean gehiago
2024ko otsailaren 14
Ertzaintzak begia larri zauritu dion gaztearen aita
"Ez da bidezkoa, hamasei urte ditu; bada garaia gauzak aldatzeko eta asko gainera"

2023ko martxoaren 13
Begiz begi

2020eko uztailaren 3
25 urte Rosi Zarra hil zenetik
Egia zor diete

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...