Kataluniako espetxe arduradunek torturaren aurkako ekintzaleen bisitak betatu dituzte

  • Kataluniako Espetxe Zerbitzuen buruak, Pere Soler i Campins-ek, Iñaki Rivera eta Jorge Del Cura Kataluniako kartzeletara sartzea debekatzeko agindua eman du. Torturaren Prebentziorako Koordinakundearen kideak dira biak.


2015eko martxoaren 24an - 05:45
Torturaren Prebentziorako Koordinakundearen Iñaki Rivera kidea. (Argazkia: Ramon Fornell).

Jesus Rodriguez kazetariak La Directan idatzi du Rivera nola konturatu zen betoaz. Gose greban dagoen Jose Antunez Becerra bisitatzera joan zen Brians II espetxera eta Espetxe Zerbitzuen ordenagailuak kartzelarako sarrera ukatu zion. Duela bi aste Del Curari ere Antunez bisitatzea galarazi zioten Soler i Campinsen aginduz.

Antunez Becerrak 60 egun daramatza gose greban eta Riveraren esanetan ezin du espetxean denbora gehiago egon: “Brians IIko erizaindegia ezagutzen dut eta ezin zaio osasun egoera larrian dagoen pertsona bati behar bezalako arreta eman”.

Betoaren aurkako erreakzioak berehalakoak izan dira. Latinoamerikako eta Espainiako unibertsitate eta behatokiak biltzen dituen Giza Eskubideen aldeko RELAPT erakundeak bi ordezkarien aurkako betoarekin amaitzeko eskatu du komunikatu batean. Kataluniako Gobernuak, bestalde, Mauro Palmak zuzentzen duen Europako Espetxeen Behatokiaren gutuna jaso du Pedro Solerren portaera “indarrean dagoen legediaz kanpo” dagoela argudiatuz.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Tortura
Eneko Valdés eta Juan Calvo, Ertzaintzaren zaintzapean hilak: 30 urteko aldea, kointzidentzia gehiegi

1993ko abuztuaren 20an Juan Calvo bilbotarra hil zen Arkautiko Ertzaintzaren komisarian, atxilo zegoela. 2023ko uztailean ARGIAk heriotzaren inguruko informazio eta datu berriak argitaratu zituen, agerian uzten zituztenak Calvok jasotako tratu txarrak zein Poliziaren gezurrak... [+]


Joxe Arregi oroitu dute heriotzaren 43. urteurrenean, Zizurkilen

Torturapean hil zuten zizurkildarra gogoratzeko ekitaldia egin dute igandean. Tortura aitortu eta erreparatzeko bitarteko gehiago eskatu dituzte.


Euskal Herriko torturatu guztiak saretzeko ekimena aurkeztu dute Torturaren Aurkako Egunean

Euskal Herriko Torturatuak Saretzeko Talde Sustatzaileak aurkezpen agerraldia egin du Bilbon. Torturatu guztiak batuko dituen sare bat osatzeko lan egingo dute, eta topaketa bat iragarri dute urtebete barrurako. Torturaren aitortzan torturatuak agente aktibo izate aldarrikatu... [+]


2024-02-11 | Nekane Txapartegi
Ubelduak moretuz, tortura itzaletik argitara

1999ko martxoan Aiztondo bailaran jazotako gertaera latzak ez ziren eraso isolatuak izan, Espainiako Estatuak Euskal Herriaren aurka emandako beste urrats errepresiboaren zati baizik. “Todo es ETA” (Dena da ETA) doktrinaren menpean, atxilotu eta inkomunikaziopean gu... [+]


Eguneraketa berriak daude