Kasualitate hutsa izango da, beharbada. Baina Xi Jinpingek abenduaren 12-13an Vietnamera estatu-bisitaldia egingo zuela iragarri orduko, norbaitek zirikatu balu bezala harrotu da Txina Hegoaldeko Itsasoko liztortegia. Lehendabizi, AEBetako eta Txinako armadako itsasontzien arteko liskarra izan zen Second Thomas/Ayungin Shoal/Ren'ai Jiao bantxaren inguruan. Ondorengo ika-mika, dezente iparralderago dagoen Scarborough/Masinloc/Huangyan bantxan jazo zen filipinar arrantza-ontzien eta txinatar kostazainen artean. Eta oraingoz azkena, berriro ere Second Thomas inguruan gertatu da, kostazain txinatar eta filipinarren artean.
Kasualitatea izango segida guztia, beharbada. Baina ezbairik gabekoa da Txina eta Vietnam direla Txina Hegoaldeko Itsasoko gorabeheretan hitza eta boza duten protagonista nagusiak. Eta, zalantzarik gabe, gaia mahai gainean izango dutela bi aldeen arteko goi-bileran, ekonomia, teknologia eta abarreko kontuekin batera eta nahasian. Eta gainerako herrialde kosta-kideak (Filipinak, Brunei, Malaisia,...) bigarren eta hirugarren mailako mintzaideak direla gai horren enborrean.
Bi agertoki nagusi baititu Txina Hegoaldeko Itsasoko auzi politiko-diplomatikoak. Eta bietan, gaur-gaurkoz, Vietnam eta Txina leudeke aurrez-aurre, era batera edo bestera. Iparraldeko agertokian, Xisha/Hoang Sa/Paracel irletakoan, eztabaidak, izatekotan, teorikoa izan beharko du; duela 50 urtetik Txinak haien erabateko kontrola duelako eta bere egitura administratiboan txertatu ere dituelako, turismo-hargune bihurtu izanak berezkoak dituen buruhausteekin. Vietnamek ez du jada presentziarik bertan, ezta izateko aukera handirik ere.
Bestelako kontua da latitude bertsuan, baina ekialderago, Filipinetatik 125 miliatara, dagoen Masinloc/Huangyan bantxaren kasua. Hurbiltasun eta kokapen horretantxe datza haren balio nagusia. Oraingoz, ez dago itsasoa besterik bertan, baina itsua izan behar da ez ikusteko, txarrera, Manila eta Luzon mendebaldetik (beraz, Subic badiatik, hango base estatubatuar ohia berrabiaraziko balitz) dabilen itsas eta aire-trafikoa kontrolatuko lukeela Txinak... "irlagintza" medio. Hortik letorke hango tirabira gehiena edo guztia.
"Irlagintza" hori bai izango dela hizpide Vietnam eta Txinaren artean Spratly/Nansha/Truong Sa uhartedian, hegoaldeko agertokian. Han, berezko irla baliagarri ia guztiak beretuak ditu Vietnamek era batera edo bestera. Baina duela hamar urte jada "eraiki" egin zituen Txinak zazpi "irla berri" (hiru nagusi, eta lau txikiago), bantxa hautatuetan, dragaz eta hondeamakinaz. Ondoren, haietan, benetako base eta destakamentu militar trinkoak kokatzeko, portu, aireportu, heliportu, radar eta gainerakoekin.
Haietako batetik gertu, 20 miliara, geratzen da Filipinek erreklamatua duten Second Thomas hareatza...
Kasualitatea izango da. Beharbada.
153 orrialdeko txosten bat kaleratu du parlamentuak. AEBak ez ditu apenas zuzenean aipatu, baina horretarako "ikuspegi atlantista" terminoa erabili du: "Europak darabilen ikuspegi horrek gerra-komertziala ekarri du Europaren eta Txinaren artean, ageriko kalte eta... [+]
Guangzhou (Txina) 1925eko ekainaren 23a. 100.000 herritar inguru bildu ziren atzerriko potentzia inperialisten aurkako martxan. Maiatzaren 30ean britainiarrek hainbat manifestari hil zituzten Shangaiko protestaldi batean. Hildakoekiko elkartasunez Guangzhouko langileek greba... [+]
Ekainaren 13an, ezohiko ekitaldi baten lekuko izan zen Pekineko Herriaren Areto Handia: Txinako Alderdi Komunistaren aginte goren osoak (baimenduta leudekeen absentziak salbu; nola jakin horietakoa ote zen He Weidong jeneralarena? Izan ere, ez zen ageri mahai nagusian,... [+]
Ezer geratu bada argi pasa den astean Londresen Txinako eta AEBetako merkataritza-arduradunen artean adostu zuten “esparru-akordioan” (batek daki zer esan nahi duen zehazki esamoldeak; “Genevako akordioari buruzko akordioa” dela diote batzuek), hauxe izan... [+]
Akordioa asteazkenean sartuko da indarrean. Haren ondorioz, AEBek %30eraino jaitsiko die ordaindu beharreko muga zerga produktu txinatarrei, eta Txinak %10eraino estatubatuarrei.
Txinako Shanxi probintzian, Tang dinastiako hilobi batean, hildakoen eguneroko bizitzako eszenak irudikatzen dituzten pinturak topatu dituzte. Eszena horietako batean gizonezko ilehori bat agertzen da. Ilearen koloreari eta aurpegierari erreparatuta, hilobia aztertu duten... [+]
Yanis Varoufakis-ek DiEM25 mugimenduaren Youtubeko kanalean elkarrizketatu du Columbiako Unibertsitateko Jeffrey Sachs irakaslea. Horrek azaldu du nazioarteko politikan Amerikako Estatu Batuek pokerrean jokatzen dutela, Errusiak xakean eta txinatarrek Go jokoan. Azken hori... [+]
Iradokitzailea delakoan edo, muga-zergen gatazkaren harira norbaitek berriro zirkulazioan jarri duen Maoren 1953ko bideoaren garai hartakoa da milioi bat igerilariren txantxa. Alegia, orain harekin bat egiten omen duen Xi Jinping jaio zen urtekoa.
2021etik 2025era isuriak %15ean murriztu behar zituen industriak. Ursula Von Der Leyenek automobilgintzaren sektorearen eskutik ekintza plan bat aurkeztuko du martxoaren 5ean. Oraindik erabakia hartua ez badago ere, Europar Batasunak sektorearen eskaerak onartuko dituela diote... [+]
Silicon Valley-ko oligarkia AEBetako gobernura iritsi berritan lehertu da adimen artifizialaren (AA) burbuila. Txip aurreratuen erraldoia den Nvidia-k urtarrilaren amaieran izandako %16,8ko balio galera, egun bakar batean inoiz izan den burtsa balio galerarik handiena da... [+]
Otsailaren 17an Txinako Alderdi Komunistaren arduradun gorenak bildu ziren bertako enpresa pribatu handienen zuzendari nagusiekin. Ez da ohikoa aldi eta areto berberean Huawei, BYD, New Hope, Tencent, SWSC, Yushu, Xiaomi edo DeepSeek bezalako konpainien nagusi gorenak bilduta... [+]
Bi herrialdeekin arma nuklearrei buruz hitz egin nahi du AEBko lehendakari Donald Trumpek, ostegun honetan bere bulegoan kazetariei jakinarazi dienez.
Iazko azken hatsean Txinako gobernuak Yarlung Zangbo ibaiaren behe-arroan proiektu hidroelektriko handia abian jarriko duela iragarri izanak, urak harrotu ez, sutan jarri dituela dirudi gure artean. Esan dezakegu alarmaren eskala osoa kurritu dutela iruzkinek: munduko handiena... [+]
Donald Trumpek agindutako muga-zergak indarrean sartu dira: Kanadak eta Mexikok %25ekoak izango dituzte eta Txinak %10ekoa. Kanadak zifra bereko arantzelekin erantzungo du. Mexikok arbuiatu du AEBko Gobernuak esan izana organizazio kriminalekin loturak dituela herrialde horrek... [+]