Torturaren gaia ardatz duen Ander Iriarteren dokumentalak aitortza jaso du. Eskerrak eman dizkie ikusleei, torturatuei sinesteagatik.
Ander Iriarte zinemagile oiartzuarraren Karpeta urdinak filmak aitortza jaso du Documenta Madrid jaialdian. Zehazki, publikoaren saria jaso du.
Karpeta urdinak filmaren ardatza tortura da. Paco Etxeberria auzi-medikuak Eusko Jaurlaritzarentzako prestatutako txostenean dago oinarrituta.
Saria jasotzerakoan, Documenta Madride-ko sari-banaketa ekitaldian zeudenei eskerrak eman zizkien Iriartek. “Bake prozesuan gauden honetan, bestearen mina aitortzeko lekua utzi behar da. Ez dakit lehen aldia den, baina Madrilgo ikusleek —eta hori, sinbolikoki, asko da— milaka eta milaka torturaturi esan diezue mina aitortzen diezuela, sinisten diezuela. Eta hori oso garrantzitsua da, eskerrik asko”.
Euskarazko bikoizketa kinka larrian dago. Egunean hamalau ordu ematen dituzte gazteek, batez beste, pantailen aurrean. ETBk bikoizketa baztertu du azken bi hamarkadetan eta streaming plataformetako euskarazko eskaintza ez da %0,1era iristen. Iker Bengoetxeak ahotsa eman die... [+]
EITBren egoitzaren aurrean elkarretaratzea egin dute (H)itzartu ETBk deituta. EAJri eta ETBri politikak errotik aldatzeko eta "premiaz euskarazko eskaintza erakargarria" osatzeko eskatu diote.
(H)itzartu EITB ekimenak maiatzaren 20rako elkarretaratzea deitu du, Stop betoari! Nazioarteko filmak euskaraz! lelopean. Ekimenaren ustez ikus-entzunezkoen eskaintzak garrantzi handia du hizkuntza biziberritzeko, eta salatu dute gaur egungo ikus-entzunezkoen politikak... [+]
Bada Nafarroan emakume zinemagile gazte eta euskaldun talde bizkor bat film dokumental oso berritzaileak egiten ari dena. Horietako bat da Ione Atenea. Bartzelonako etxe batean bizi izan ziren García anaia-arrebek utzitako ikus-entzunezko material eskerga oinarri hartuta,... [+]
Bikoizketa automatikoaren inguruan zenbait eztabaidaren oihartzuna heldu da nire belarrietara aste honetan. Badirudi, badela zenbait adimen artifizial bikoizketa maila altua lortzeko bidean dagoena, gizakion parekoa, eta bikoizketa lana denbora errealean egin dezakeena.
Azken... [+]