Kaleak kolorez eta aldarrikapenez betetzen jarraituko dutela aldarrikatu dute Gasteizko Txosnetako eragileek

  • 40 urte betetzen dituzten urtean, etenaldia egingo dute Gasteizko Txosnek Covid-19ak sortutako egoera dela eta. Txosna Batzordea osatzen duten eragileek kalean jarraituko dutela aldarrikatu dute Florida Parkeko kioskoan egindako agerraldian "beste bizi eta herri eredu bat eraikitzea posible dela" erakusten jarraitzeko.

Artikulu hau CC BY-SA 4.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2020ko uztailaren 27an - 08:51
Gasteizko txosnetako eragileak. Argazkia: Hala Bedi

1980an sortu ziren Gasteizko Txosnek 40 urte bete behar dituzte aurten baina etenadi bat egitea egokitu zaie Covid-19ak sortutako «osasun alarma egoerari modu kolektiboan erantzuteko». Txosnek etenaldia egingo badute ere bertan parte hartzen duten Gasteizko kolektiboek euren eguneroko jardunarekin aurrera jarraituko dutela aldarrikatu dute Florida Parkeko kiosokoan egindako agerraldian: «Txosna Batzordea osatzen dugun kolektibook zein hiriko beste mugimendu, kolektibo eta elkarteok kalean jarraitzen dugu. Ez gara inoiz bertatik joan. Kalean jarraitzen dugu kalea garelako eta kalean garelako ere.»

Txosna Batzordea osatzen duten ereagileak kontziente dira, osasuna eta zaintza lehenestea «ezinbestekotzat» jota, aurtengo jaiek beste forma bat hartu beharko dutela. Aurretik egin bezala, Gasteizko Udalak jaiak bertan behera uzteko erabakiarekin desadostasuna erakutsi dute, egun Gasteizko jaiak «diren modukoak badira atzetik lanean dauden kolektibo eta eragile guztiei esker baita».

Gasteizko jaiak aldarrikapen politikorik gabe «irudikaezinak» direla adierazi dute Florida Parkean bildutakoek: «Gasteizko jaiak egunerokotasunean presente ditugun gatazkak, nahiak, haserreak, zapalkuntza, ametsak… plazaratzeko gune bat dira ere». Horregatik, «normaltasun berriak» txosnaguneari etenaldi bat egokitu dion arren hura osatzen duten eragileek kaleak aldarrikapenez betetzen jarriatuko dute.

«Hala egin dugu eta hala egingo dugu. Ez ginelako inoiz joan. Ez garelako joan. Ez garelako joango. Kalea garelako eta kalean garelako» gaineratu dute.

Kulturaren beharra

Florida Parkeo agerraldian Covid-19ak kulturaren alorrean izandako eragina gogora ekarri eta instituzio desberdinek artista, musikari, antzerkilari edota tekinkari desberdinei emandako erantzun eza salatu dute. Krisi honek instituzioetatik are gehiago bakartu ditu kultur eragileak. Gasteizko Txosna Batzordetik azpimarratu dute «guztion ardura dela» kultura elikatzea eta horretarako baldintzak eta errekursoak jartzea ere.

 

 

 

Gasteizko txosnen ekitaldia. Argazkia: Hala Bedi

 

 

 

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteizko Jaiak
Bi eraso homofobo salatu dituzte Gasteizko jaietan

Gorka Urtaran hiriko alkateak adierazi duenez bultzadak eta irain homofoboak salatu dituzte. Pertsona batek salaketa jarri du.


2022-08-03 | ARGIA
Mobilizazioak deitu ditu Itaiak "ziztadarik ez! erasoen aurrean babesa antolatu" lelopean

Emakume sozialisten Itaia antolakundeak ziztaden aurkako mobilizazioak deitu ditu –Gasteizen 3an, Donostian 13an eta Bilbon 19an– eta horrekin batera, eraso mota honi buruz egiten duen irakurketa plazaratu du. Azpian osorik irakurgai.


2022-08-02 | Hala Bedi
Buru belarri lanean, Gasteizko Txosnak abuztuaren 4an irekitzeko

Agerraldia egin dute Txosna Batzordeko kideek, hiru urteren ostean txosnaguneari ongi etorria emateko. Iragarri dutenez, Mirentxin Gidariak kolektiboari emango diote aurtengo txosnisaria.


Mugimendu Sozialistak Gasteizen txosna jartzeko eskubidea duela aldarrikatu du herritar talde batek

Jaietan txosna jartzea debekatu dietela salatu zuten otsailean eta orain txosnak hiriko beste leku batean jartzeko baimen berezia eskatu dute. Manifestuan Gasteizko Udalari baimena onartzeko eskaria egin diote.


2022-06-06 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnetako kontzertuak: Tatxers, Sara Hebe, Zetak eta beste asko

Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoi eta herri mugimenduarentzako bultzada.


Eguneraketa berriak daude