Mobilizazioak deitu ditu Itaiak “ziztadarik ez! erasoen aurrean babesa antolatu” lelopean

  • Emakume sozialisten Itaia antolakundeak ziztaden aurkako mobilizazioak deitu ditu –Gasteizen 3an, Donostian 13an eta Bilbon 19an– eta horrekin batera, eraso mota honi buruz egiten duen irakurketa plazaratu du. Azpian osorik irakurgai.


2022ko abuztuaren 3an - 13:08
Zure babesik gabe independentzia ezinezkoa zaigu

Jarraian osorik Itaiak egiten duen irakurketa.

Azken asteetan hedapen handia izan dute Euskal Herrik festa eta jaigiroetan emakume ugarik jasandako ziztada erasoek. Horren adibide izan dira Baiona, Azpeitia, Gasteiz eta Bilbon eta leku gehiagotan salatutako gertakariak. Emakumeak gure egunerokotasunean mota askotako erasoak jasan behar izaten ditugu, eta festa giroan erasoak areagotu eta gehiago normalizatzen dira: ukituak, bortxaketak, babosoak jasan beharra...

Azken asteetan berriz, ziztada bidezko erasoak ari gara jasaten, eta horrela emakumeok, hurrengoak gu izan gaitezkeela pentsatuta, sozializazio espazio horietatik kanporatuak izaten ari gara, gure segurtasuna bermatzeko gaitasunik gabe.

Egoeraren larritasunaren aurrean, instituzioek beste behin, egoerari aurre egiteko duten borondate erreal eta gaitasun eza agerian utzi dute. Horregatik, emakume langileok gure segurtasuna bermatzeko eta erasoen aurrean erantzun eraginkorrak gauzatzeko tresna propioak garatzea behar-beharrezkoa da.

Horri erantzuten diote eskualde ezberdinetan Itaiatik martxan jarri ditugun borroka eta bitartekoek. Protokoloak, etxeratze kolektiboak, prebentzio mekanismoak...

Beharrezkoa ikusten dugu egoera larri hau salatu eta erasoen aurrean erantzun eta antolatzeko beharra azpimarratzea.

Abuztuan hainbat mobilizazio deituko ditugu, emakumeok jasaten ditugun erasoei, eta zehazki ziztaden erasoen aurkako jarrera irmoa adierazi, eta erasotzaileei aurre egiteko urgentzia mahai gaineratzeko. Guztion ardura baita eraso hauei erantzutea.

Lehen mobilizazioa Gasteizen izango da, abuztuaren 3an, Donostian 13an eta Bilbon 19an.

Ziztadarik ez, erasoen aurrean babesa antolatu.


Feminismoa kanalean gehiago
2026ko ekainaren 10
Berriketa gutxi
Basatiak

2026ko maiatzaren 27
Maria Jesus Berrotaran. Artzu baserritik mundura.
"Alardea publikoa izan zen Borja Jauregi alkateak saldu zuen arte"

Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.