Azken asteetan txosnen harira eztabaidaren erdian egon diren Mugimendu Sozialistako eragileek –Gasteizko GKS eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberri konpartsak– prentsaurreko bateratua eman dute ostegun goizean Gasteizen. Nahiz eta ukatu egin dituzten Gasteizko Txosna Batzordetik eta Bilboko Konpartsetatik eginiko akusazioak, bestelako tonu batean, konponbide adostuaren aldeko jarrera adierazi dute. “Elkarrizketak abiatzeko eta konfiantza eraikitzeko ariketa egin nahi genuke”.
Posizioak hurbildu eta Gasteiz eta Bilboko txosnen harira sortutako gatazkei "gaurdanik" irtenbidea ematen saiatzeko borondatea adierazi dute Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak, eta Bilboko Luberriko kideek. 150 kulturgilek sinatutako manifestuari lehenik Gasteizko Txosna Batzordeak (GTB) eta ondoren Bilboko Konpartsen (BK) federazioak emandako erantzunei ihardetsi nahi izan diete. Bakoitzari bere irakurketen harira, berretsi diete beren ustez baldintza guztiak betetzen dituztela. Hala ere, elkarlana eta elkarrizketa aldarrikatu dituzte, ez dute “beto” hitza aipatu ere egin eta “eman diezaiogun aukera bat denon artean” esanez amaitu dute irakurketa.
Jai herrikoietan parte hartu ahal izateko irizpideak “osorik” betetzen dituela adierazi du Mugimendu Sozialistak. Gaiak eztabaida publikora salto egin ostean, GTB eta BK-k talde horiek kanpo uzteko hartutako erabakien zilegitasuna defendatu zuten.
Gasteizen, adibidez, MS-ri leporatu zioten ez dakitela beste herri mugimenduekin elkarlanean giro onean aritzen. Guztiz errefusatu dute akusazioa: “Ez gaudela gainontzeko eragileak errespetatu eta haiekin adostasunetara iristeko prest adierazi du GTB-k. Euskal Herriko hamaika herri eta auzotan partekatzen ditugu txosnaguneak beste eragile askorekin, eta horrek erakusten du minimoen baitako elkarlana gauzatu daitekeela. Gasteizko txosnetan Ikasle Abertzaleak badago eta haiekin elkarbizitza posible bada, zergatik ez GKS eta Etxebizitza Sindikatuarekin?”. Gasteizko txosnetan parte hartzeko oinarriak betetzen dituztela eta elkarlanerako puntuak ere beteko dituztela adierazi dute.
Konpartsei zuzenduta, beren erabakitzeko gaitasuna ez dutela zalantzan jartzen adierazi nahi izan diete. Hala ere, uste dute Luberri kanpoan uzteko erabakia ez datorrela bat konpartsen izaera parte hartzaile eta herrikoiarekin. “BKk eta GTBk izaera zabala izan dute urte luzez eta guk beste bat gehiago izan nahi dugu konpartsetan eta txosnetan. Gasteizen bezala Bilbon ere, parte hartzeko baldintzak betetzen ditugu eta uste dugu gure oinarriek zein eguneroko jardunak frogatzen dutela toki bat merezi dugula”.
Beren hitzetan, gaiaz jakitun den jendearen gehiengoa “konponbidearen” aldekoa da. “Gaia enkistatzeak ez dauka zentzurik, ezta debekuari eusteko interes alderdikoiek eta itxitasunak ere”, esan dute eta elkarrizketarako deia luzatu diete “zintzoki” BK eta GTBri. Begi onez jaso dute azken hauek urritik aurrera egoera berrikusteko asmoa adierazi izana eta prozesu hori hasteko borondatea badago, “gaurdanik” hasteko aukera jarri dute mahai gainean. “Bi hirietan, uste dugu aurtengo jaiak testuinguru oso aproposa direla elkarlanerako oinarriak jartzen hasteko eta aurretik ditugun hilabeteetan elkarrizketarako eta adostasunak lortzeko bideari ekitera deitzen ditugu bi hirietako eragileak”.
Alarde baztertzailean ardura duen kide bat Jaizkibel konpainiako kide baten kontra oldartu zen. Txosnako kideek inolako erasorik onartuko ez dutela adierazi eta babesa helarazi diote erasoa pairatu zuen pertsonari.
Basaizeak, Baztango Gazte Asanbladak, Baigorriko eta Erratzuko gazteek elkarlanean prestatu dituzte Izpegiko Bestak. Elkartasuna, memoria kolektiboa eta engaiamendu politikoa izanen dituzte ardatz.
Sara Fantova zinemagile bilbotarraren Jone, batzuetan filma zinema aretoetara helduko da irailaren 12an. Pelikula komunitarioa sortu du Kaskagorri eta Kranba konpartsekin, Bilboko Aste Nagusian girotuta baitago amodioa, jaia, gaixotasuna eta zaintza ardatz dituen istorioa.
Bilboko Udalak ostegunean adierazi du Abandoibarrako kontzertua bertan behera geratu eta gero, Plaza Biribileko agertokia eskaini ziela hiru artistei, baina ezezkoa eman zutela. Abeslariek bertsio hori ukatu eta zehaztu dute: bakarrik Kai Nakari eskaini zioten.
Bilboko Konpartsek elkarretaratze jendetsua egin dute Arriaga Antzokiren aurrean azken egunetako eraso sexisten aurka egiteko. Konpartsek adierazi duten arabera, erasoak kopuruz eta intentsitatez handitu dira. Aste Nagusiaz gozatzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta... [+]
Kai Nakai, Maren eta Olatz Salvadorren kontzertua bertan behera utzi zuen Bilboko Udalak joan den igandean. Hiru musikariek azaldu dute gertatutakoa.
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bilboko Udaltzaingoak kale saltzaileak Bilboko Gas plazatik kanporatu ditu, bertan bizi baitira kale egoeran Aste Nagusian salmentak handitzeko asmoarekin. Bilboko Konpartsek eraso arrazisten kontrako protokoloa aktibatu, eta elkarretaratzea egin dute.
LAB sindikatuak Euskotren enpresaren "koherentzia eza eta erantzukizun sozialaren gabezia" salatu ditu, zezenketen publizitatea zabaltzen ari delako bere ibilgailuetan.
Bilboko Aste Nagusian hainbat pertsona atxilotu ditu Poliziak eraso sexistak leporatuta. Egoera horren aurrean, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak esan du Polizia "eraginkorra" dela eta Bilbon "inoiz baino polizia gehiago dagoela".
Eta, honekin bai, honekin amaitu da Donostiako Aste Nagusia! Piratei aste bete motz geratzen zaiela eta, egun bat gehitzen diote Aste Nagusiari. Aurten hogeigarren urtez jarraian egin dute Irrikitaldia.
Bilboko Aste Nagusia pertsona autistentzat irisgarriagoa izateko zenbait gako dakartzate Oihan Iriarte Eletxigerrak eta Iker Boveda Martinek, euren esperientziatik.
Mugimendu Feministak azaldu duenez, Fermin Muguruzaren kontzertuaren aurretik gertatu ziren erasoak. Horiez gain, beste hiru eraso zenbatu dituzte: hiru gizonak atxilotu ditu poliziak.
Bilboko Konpartsen Federazioak 2025eko Aste Nagusirako prestatu duen egitaraua aurkeztu du Arriaga Plazan. Federazioak, konpartsek eta Jai Batzorde Mistoak 600 jarduera baino gehiago prestatu dituzte, "gustu guztientzako ekintzez betetako Aste Nagusiaz gozatzeko".
Gasteizen igandean eginiko agerraldian, Txosnak. Gureak, denonak dinamikako kideek gaitzetsi dute txosnak ez direla enpresen gisara tratatu behar: "Gure ospakizunak edukiz hustu nahi dituztenen kontra, konpromisoaren, aniztasunaren eta autogestioaren alde egiten... [+]