Txosnek ere beren lekua aldarrikatu dute

  • Entxosnatu lelopean, txosnak hainbat ekitaldi burutzen ari dira gaur.

Erakusketa paratu dute Etxauri plazan. GASTEIZKO TXOSNAK
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2021eko abuztuaren 06an - 07:17
Azken eguneraketa: 09:23

Aurten ere txosnak izango ditu Gasteizek. Ez modu fisikoan, noski. Baina hainbat talde biltzen dituen guneak urtez urte hiriko paisaian izan duen eragina ez da deusean geratuko.

Hala, goizean, Etxauri plazan 'Gasteizko Txosnak 40 urte' izeneko erakusketa paratu dute, eragin horren lagin batzuk argazkitan islatuta. Burulleria plazan antolatutako herri azoka eta Martin Tippia plazan bereziki umeei zuzendutako margoketak eta ipuinak osatuko dute goiza.  

Eguerdirako prestatuta zegoen herri bazkaria debekatu du Udalak, txosnen harridurarako. "Bizi dugun egoeraren aurrean hiriko herri mugimenduak dagokigun arduraz antolatu dugu egitaraua; hala ere gure praktikak osasunaren aitzakiapean berriro ere oztopatu nahi dituzte", arbuiatu dute.  

18:30an Artiumetik abiatuko den manifestazio bati amaiera emango diete gaurko ekitaldi bereziei. 

Eguna baliatuko dute ere iazko eta aurtengo Txosnisariak emateko. 2020. urtekoa pentsionisten mugimenduari emango diote, "azken urteetan lehen frontean kalean aktiboen egon den kolektiboa" dela iritzita. Aurtengoa, berriz, ostalarientzat izango da, "instituzioen arduragabekeriaren ondorioen aurrean antolatzen eta kalea hartzen" jakin dutelako.

"Gure lehentasuna, une honetan, krisi egoera honi modu kolektiboan aurre egitea da", nabarmendu dute, agiri batean.  "Izan ere, guztion osasuna eta zaintza ezinbestekotzat ditugu. Kontziente gara: aurtengo Gasteizko Jaiek ere beste forma bat hartu beharko dute. Baina horrek ez du esan nahi besoak gurutzaturik ezer egin gabe geratuko garenik".


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteizko Jaiak
Bi eraso homofobo salatu dituzte Gasteizko jaietan

Gorka Urtaran hiriko alkateak adierazi duenez bultzadak eta irain homofoboak salatu dituzte. Pertsona batek salaketa jarri du.


2022-08-03 | ARGIA
Mobilizazioak deitu ditu Itaiak "ziztadarik ez! erasoen aurrean babesa antolatu" lelopean

Emakume sozialisten Itaia antolakundeak ziztaden aurkako mobilizazioak deitu ditu –Gasteizen 3an, Donostian 13an eta Bilbon 19an– eta horrekin batera, eraso mota honi buruz egiten duen irakurketa plazaratu du. Azpian osorik irakurgai.


2022-08-02 | Hala Bedi
Buru belarri lanean, Gasteizko Txosnak abuztuaren 4an irekitzeko

Agerraldia egin dute Txosna Batzordeko kideek, hiru urteren ostean txosnaguneari ongi etorria emateko. Iragarri dutenez, Mirentxin Gidariak kolektiboari emango diote aurtengo txosnisaria.


Mugimendu Sozialistak Gasteizen txosna jartzeko eskubidea duela aldarrikatu du herritar talde batek

Jaietan txosna jartzea debekatu dietela salatu zuten otsailean eta orain txosnak hiriko beste leku batean jartzeko baimen berezia eskatu dute. Manifestuan Gasteizko Udalari baimena onartzeko eskaria egin diote.


2022-06-06 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnetako kontzertuak: Tatxers, Sara Hebe, Zetak eta beste asko

Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoi eta herri mugimenduarentzako bultzada.


Eguneraketa berriak daude