Mugimendu Sozialistak Gasteizen txosna jartzeko eskubidea duela aldarrikatu du herritar talde batek

  • Jaietan txosna jartzea debekatu dietela salatu zuten otsailean eta orain txosnak hiriko beste leku batean jartzeko baimen berezia eskatu dute. Manifestuan Gasteizko Udalari baimena onartzeko eskaria egin diote.


2022ko uztailaren 29an - 11:44

Gasteizko jaiak hasteko astebete falta da eta GKSk eta Etxebizitza Sindikatuak jakinarazi dute Gasteizko Udalari baimen berezi bat eskatu diotela txosnak hiriko beste leku batean jarri ahal izateko. Mugimendu Sozialistako bi eragileek txosna jartzeko aurkitu duten debekuaren aurrean eta “konpondu gabe dagoen afera hau ahalik eta modurik egokienean bideratu dadin” Txosnak guztiontzat manifestua kaleratu dute.

Manifestua honako hamairu pertsonek sinatu dute: Oihane Perea, Fernando Antia Txiki, Rebeka Gonzalez de Alaiza, Mati Iturralde, JuantxuOzkoz, Goiza Perez, Oier Azkarraga, Angel Madina Bodegas, AmparoLasheras, Mikel Elorza, Patxi Garcia Poio, Gorka Aurrekoetxea eta Javi Aguillo.

Otsailean salatu zuten Gasteizko Txosna Batzordeak Etxebizitza Sindikatuari eta Gazte Koordinadora Sozialistari jaietan txosna jartzea debekatu dietela eta momentuan erabakia aldatzeko eskatu zuten bi taldeek. Manifestuan nabarmendu dute gauza jakina dela finantzatzeko, eragiteko eta ikusgarritasuna eskuratzeko tresna ezinbestekoak direla jaiak eta txosnak eta salatu dute batzuek arazoak dituztela beren jarduna aurrera eramateko eta jaietan parte hartzeko.

Ziurtatu dute badaudela arazo hau saihesteko gaitasuna, erantzukizuna eta bitartekoak dituzten “erakunde eta eragile inplikatu ugari” eta Gasteizko udal gobernua eta udaleko alderdi politikoak ikusle soilak ez direla azpimarratu dute.

Baimena onartzeko eskaera

Jaiak eta jai eremuak guztienak izan behar direla salatu dute, udalean ordezkaritza politiko instituzionala duten alderdi politikoek jaietan guztien parte hartzea bermatzeko ardura eta erantzukizuna dutela nabarmendu dute manifestuan. Azaldu dutenez, soluziorik egokiena da Gasteizko udalak Mugimendu Sozialistak txosna hiriko beste gune batean kokatu ahal izateko egindako eskariari erantzun positiboa ematea.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Gasteizko Jaiak
Bi eraso homofobo salatu dituzte Gasteizko jaietan

Gorka Urtaran hiriko alkateak adierazi duenez bultzadak eta irain homofoboak salatu dituzte. Pertsona batek salaketa jarri du.


2022-08-03 | ARGIA
Mobilizazioak deitu ditu Itaiak "ziztadarik ez! erasoen aurrean babesa antolatu" lelopean

Emakume sozialisten Itaia antolakundeak ziztaden aurkako mobilizazioak deitu ditu –Gasteizen 3an, Donostian 13an eta Bilbon 19an– eta horrekin batera, eraso mota honi buruz egiten duen irakurketa plazaratu du. Azpian osorik irakurgai.


2022-08-02 | Hala Bedi
Buru belarri lanean, Gasteizko Txosnak abuztuaren 4an irekitzeko

Agerraldia egin dute Txosna Batzordeko kideek, hiru urteren ostean txosnaguneari ongi etorria emateko. Iragarri dutenez, Mirentxin Gidariak kolektiboari emango diote aurtengo txosnisaria.


2022-06-06 | Hala Bedi
Gasteizko Txosnetako kontzertuak: Tatxers, Sara Hebe, Zetak eta beste asko

Abuztuaren 4a eta 9a bitartean ospatzen dira Gasteizko jaiak. Aurten, pandemiak eragindako bi urteko geldialdiaren ostean, txosnak egongo dira berriro ere Gasteizko Campusean, jai herrikoi eta herri mugimenduarentzako bultzada.


2021-08-06 | Arabako Alea
Txosnek ere beren lekua aldarrikatu dute

Entxosnatu lelopean, txosnak hainbat ekitaldi burutzen ari dira gaur.


Eguneraketa berriak daude