Kale saltzaileen lana ez “kriminalizatzeko” aldarrikatu dute

  • Bi lagun epaitu dituzte kale salmentan ibiltzeagatik, eta elkartasuna adierazi diete SOS Arrazakeria eta Paperak Denontzat taldeek, Iruñeko epaitegi aurrean elkarretaratzea eginez. Kale salmenta "ez zigortzeko" aldarrikatu dute.

SOS Arrazakeria eta Paperak Denontzat taldeetako kideak, epaitegi aurrean, protestan.
Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2017ko martxoaren 31n - 16:56
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Orain dela lau urte atxilotu zituzten bi lagun Lizarran, kale salmentan aritzeagatik, eta gaur epaitu dituzte, Iruñean, SOS Arrazakeria eta Papelak Denontzat plataformek deituriko elkarretaratzea epaitegiaren aurrean zela. Kale salmenta "ez kriminalizatzeko eta ez zigortzeko" exijitu dute protestaren deitzaileek, Pertsonak ez dira ilegalak eta Ez dago aldaketarik denok sartzen ez bagara aldarri artean. 

Zigor kode berriak zigorrak "are gehiago" gogortzen dituela gogorarazi du Beatriz Villahizan SOS Arrazakeriako kideak -gaur epaitu dituzten bi lagunak zigor kode zaharraren arabera epaituko dituzte-.

Aurrekariak izateak, gainera, ekiten du pertsonek herritartasuna lortzea edota paperak berritzea: "Horrek kanporatzea eragin dezake".

Gizarte eta babes eragileek kale salmenta ez kriminalizatzeko kanpaina abiatu dutela gogorarazi du Villahizanek, latza baita egoera: "Berzigortze prozesu baten aurrean gaude, kriminalizazio era berrien aurrean; errepresioak sistemaren ertz ikustezinak kolpatzen ditu".

"Beltzak eta immigranteak garelako jazartzen gaituzte"

Astelehenean Ahotsa.info-k Lamine Bathily elkarrizketatu zuen Bartzelonako kale saltzaileen herri sindikatuko kidea,

Oharra: elkarrizketa gaztelaniaz da.

 

Albiste hau Euskalerria Irratiak argitaratu du eta CC-by-sa lizentziari esker ekarri dugu ARGIAra.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Arrazakeria
2025eko irailaren 29
Bilboko Solokoetxeko heriotzari Vocento taldeak emandako trataera
'El Correo', beldurra, arrazakeria eta polizia filtrazio bidezko informazio faltsua

Eguneraketa berriak daude