Joseba Alvarez euskaltzale, ezker abertzaleko militante eta LABeko kidea 240 euroko isunarekin zigortu du epaileak, “autoritatearen kontrako erresistentzia” egotzita. Moussa Sow kaleko artisau saltzailea atxilotzen ari zirela udaltzainei aurre egin zien Alvarezek, eta LABen arabera “gehiegikeria polizialari eta arrazismoari aurre egitea” zigortu dute.
Donostiako Udaltzaingoak duela hiru urte Moussa Saw kaleko artisau saltzailea hiriko Alde Zaharrean atxilotzeko unekoa da epaituriko gertakaria. LABek azaldu duenez “arrazakeriaz eta biolentziaz” ari ziren erasotzen migratzailea eta egoera horri aurre egitea erabaki zuen Joseba Alvarezek. Fiskaltzak eta Donostiako Udalak urtebeteko kartzela zigorra eta inhabilitazioa eskatzen zuen bere kontra “atentatuagatik”, baina epaileak 240 euro ordaintzera zigortu du Alvarez, “autoritatearen kontrako erresistentziagatik”.
“Kondena eskatutakoa baino txikiagoa da, baina halere jarrera arrazista eta biolentoei aurre egitea zigortu dute eta hori oso larria da” adierazi du sindikatuak ostegun goizean egindako agerraldian. Azaldu dutenez, epaileak ez ditu frogatutzat ematen akusazioak esandako hainbat gauza, hala nola Alvarezek mehatxuak jaurti omen zizkiela agenteei edo identifikatzeari uko egin ziola: “Ebidentzian geratu da udaltzainen aldetik gezurretan oinarrituriko muntai poliziala martxan jarri zutela”.
“Ebidentzian geratu da udaltzainen aldetik gezurretan oinarrituriko muntai poliziala martxan jarri zutela”.
Alvarezek azaldu du “berriro egingo” lukeela, “herritarron lana baita gehiegikeria polizialari edo jokabide arrazistei aurre egitea”. Era berean, epaiak Sawren aurka jarritako akusazioa arintzea ekartzea espero dutela dio LABek, eta eskerrak eman dizkiete auzi honen harira elkartasuna adierazi duten eragile sozial, sindikal eta politikoei.
“Intentsitate baxuko arrazakeria”
LABek Donostiako Udalari eskatu dio ikertu dezala epaiketak iraun bitartean Udaltzaingoak izan duen jokabidea, baita agenteen jarrera biolento eta arrazistak ere. Gainera, salatu du “argi” geratu dela Donostiako Udalaren jarrera “ez dela onena migrazioaren auziaren aurrean”, eta gogorarazi du Donostian migratzaileentzat dagoen “atentzio falta, jantoki sozialen falta, bizileku falta…”.
Testuinguru horretan, poliziak kale saltzaileekiko egiten duen presioa “intentsitate baxuko arrazakeria” dela dio eta Udalak neurriak hartu beharko lituzkeela “inor ez da ilegala” printzipioan oinarrituta, migratzaileen eskubideak errespetatu daitezen.
UPNk salatu du Nafarroan eskuin muturreko taldeen eta Poliziaren indarkeria aztertzen duen batzordeak ia edonor hartzen duela biktima gisa. María Chivite lehendakariak erantzun dio Poliziak egindako abusuen salaketak asko izan direla eta denboran hainbat garaitan... [+]
Polizia jarduera arrazistak dira araua Bilbon. Manteroei salgaiak konfiskatzen dizkiete, dirua eta objektu pertsonalak kentzen dizkiete, tratu txarrak ematen dizkiete eta mespretxatu egiten dituzte, indarkeriazko murrizketekin, identifikazioekin eta atxiloketekin.
Bi aste barru hasiko diren hiriko jaietan txosna jartzen utzi ez dietela salatzeko kanpaldia egin nahi zuten Gasteizko GKSk eta Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, Andre Maria Zuriaren plazan. 20:30ak aldera, ertzainak oldartu egin dira kanpaldian zeudenen aurka, eta bi... [+]
“Badirudi memoria kolektibotik ezabatu nahi dutela hiriak bizi izan duen polizia-indarkeria arrazistaren ekintzarik latzena”, salatu dute. Bestalde, azken boladako diskurtso eta eraso arrazisten gorakadaren aurrean, elkarretaratzea deitu dute Irun eta Donostiako... [+]
Arrazekeriaren aurkako eragilearen arabera, pertsona baten aurka piperbeltz espraia erabili du Poliziak, eta hainbat lagun identifikatu dituzte. Foruzaingoak eta Udaltzaingoak baieztatu dute pertsona bat atxilotu dutela, "ez laguntzeagatik eta aurre egiteagatik".
Kasuan "inpunitatea gailendu ez dadin" egingo du lan, "Poliziaren berezko izaera salatzearekin batera". Hiru aldarri zehatz egin ditu: foam balak eta jaurtigaiak debekatzea, polizien identifikagarritasuna bermatzea, eta brigada mugikorraren desegitea.
17 urteko gazteari tiro egin zion Frantziako poliziak bere nahia bete du, eta Ipar Euskal Herrira ekarri dute lanera. Polizia gehiegikeriaren ondorioz hildako Merzouken kasuak mobilizazio eta protesta ugari eragin zituen Frantziako Estatuan.
Apirilean gertatu zen, Etxarri II gaztetxearen desalojoan, eta tiroaren ondorioz barrabila galdu zuen Iker Aranak. Aranak berak emandako materialetik identifikatu dute ertzaina.
Rosa Zarraren hilketaren 30. urteurrena da ekainaren 30ean. Ekainaren 29an, biolentzia polizialaren biktimaren omenaldian, hainbat eskakizun egin zituen Egiari Zor fundazioak. Zarraren familiak Juan Mari Atutxa Segurtasun sailburu ohiari barkamena eskatzea galdegin dio.
Hernaniko Txosna Batzordeak azaldu duenez, gutxienez hiru eraso arrazista izan ziren herrian ekainaren 23ko gauean, eta horren harira zabaldutako “bulo eta gezur arrazistak” salatu ditu. Udalak ere adierazpen instituzionala onartu du gertaturikoa gaitzesteko. Amher... [+]
Lagun marika batek deitu dit galdetzeko nola salatu dezakeen hurrengoa: joan zen Akarlandara, EHUren parean dagoen parkera, eta komun publikoetan bi tiporekin zegoela, udaltzainen bizpahiru kotxe agertu ziren super azkar, poliziak sartu ziren komunera borrekin hormak kolpatzen,... [+]
‘Sanfermines de 1978. Los victimarios’ liburua kaleratuko du Txalaparta argitaletxeak. German Rodriguezen heriotzaren erantzule eta arduradunak biltzen ditu.
Bilboko hooligan inbasioari buruz idatz nezakeen, baina herri txiki batean bizi naiz ni eta ez dut sufritu. Euskaraldiari buruz idatz nezakeen, eskerrak emateko euskarari bizkarra ez ematen lagundu gaituzuenoi, baina ez da hori gorputzak eskatzen didana.
Egunak daramatzat gai... [+]
2023ko abuztuan, Bilboko Kale Nagusian, saltzaile ibiltari baten defentsan Poliziari aurre egin zion emakumeari hiru urteko espetxe zigorra eskatzen dio udaltzain batek. Bideo batek Poliziaren kontakizuna ezbaian jartzen du.
Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]