Kale izenak euskaraz errotulatzea eskatu dute Iruñean

  • Euskararen Defentsarako Sarearen deialdiari jarraituta, hainbat lagun elkartu dira ostegunean Iruñeko Konstituzio Plazan, karrika eta plazen izenak espazio publikoan euskaraz ere jartzearen alde.


2023ko otsailaren 24an - 12:31
Argazkia: Euskararen Defentsarako Sarea
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Epaile batek erabaki du Iruñeko Udalak ez duela zertan ele bitan jarri behar Iruñeko Konstituzio plazaren plaka. Epailearen ustez, izen ofiziala “Plaza de la Constitución” delako, eta izen propioak ez direlako euskaratzen. Hau da, Sareak azpimarratu duenez "Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide guztiek hartutako ebazpena atzera bota du, Euskararen Ordenantzaren aurka".

Euskarazko izenaren aldeko elkarretaratzea antolatu du ostegunean Euskararen Defentsarako Sareak. Hainbat lagun elkartu dira euripean, epailearen "oinarririk gabeko" erabakiaren aurka eta euskara "hizkuntz paisaiatik desagertzerik" nahi ez dutelako.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskaldunen aurkako erasoak
2025eko abenduaren 4
Zenbat Garak 30 urte
Arnasgune bat, Bilboko basamortuan

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!