Euskararen Defentsarako Sarearen deialdiari jarraituta, hainbat lagun elkartu dira ostegunean Iruñeko Konstituzio Plazan, karrika eta plazen izenak espazio publikoan euskaraz ere jartzearen alde.
Epaile batek erabaki du Iruñeko Udalak ez duela zertan ele bitan jarri behar Iruñeko Konstituzio plazaren plaka. Epailearen ustez, izen ofiziala “Plaza de la Constitución” delako, eta izen propioak ez direlako euskaratzen. Hau da, Sareak azpimarratu duenez "Nafarroako Administrazio Auzitegiko kide guztiek hartutako ebazpena atzera bota du, Euskararen Ordenantzaren aurka".
Euskarazko izenaren aldeko elkarretaratzea antolatu du ostegunean Euskararen Defentsarako Sareak. Hainbat lagun elkartu dira euripean, epailearen "oinarririk gabeko" erabakiaren aurka eta euskara "hizkuntz paisaiatik desagertzerik" nahi ez dutelako.