Ka… ttuk!

  • Ez nuen usteko egun batean zozoarekin komunikatzeko gai izango nintzenik. Miraria duela bizpahiru urte gertatu zen. Atarian geundela, zozo bat zalapartan entzun zen baratzean, zer arraio zen begiratzera joan eta erdiko pasabidean katua, ondoan tomate-makila gainetik txoria ttuk-ttuk-ttuk salatari. Baratzea zeharkatu nuen katua uxatzeko eta xoxoaren aldamenetik pasatzerakoan ez zuen alde egiteko zirkinik ere egin. Arraioa, etsaiaren etsaia izateagatik laguntzat hartu ote nau, pentsatu nuen.

Zozo emea hesola gainean erne. Argazkia: Radovan Zierik.

2023ko uztailaren 26an - 01:27
Azken eguneraketa: 08:39

Txoriez ni naizen kalekumeak baino esperientzia handiagoa dutenek jakingo dute hobeto baina bistakoa da zozoak badituela helburu ezberdinei lotutako kantu oso ezberdinak: Santa Lutzitatik hasten da arra emeen arteko propagandan, umatzeko denboran entzungo duzu bikotekideari kontutxoak esaten bezala txiruliruli, ar zein eme lurraldeagatiko liskarretan zalaparta deigarria egiten du… eta etsai bat sumatutakoan ttuk-ttuk-ttuk nabarmena, ingurukoak ohartarazteko. Maite ditugu zozoak, gure ortuko goldelariak. Etsai gutxi edukiko dute beldurgarriagorik gizakion bazkide naturalak diren katuak baino. Barrioan ugaritu direnek bederen ez dute begano bizitzeko asmorik: kale ertzean errukia pizten dizun pitxitxi zoragarri hori noizbait ikusten baldin baduzu arbolaren enborra eskalatuta adarretan barrena tigre baten keinuekin ehizean, konbentzituko zara. Etxe inguruetako gure azken lur-muturrak soropil antzu eta are hormigoi ere bilakatu ditugunetik, zozoak eta geratzen diren gainerako txori urrituak gozo laketzen diren azken txokoak dira baratzeak eta oraindik udaletako arkitektoek urbanizatu arazi gabeko bazterrak, jateko xomorroak eta aterpetzeko zuloak eskaintzen dituzten bakarrak. Horietara doaz ehizera katuak ere, txoririk ezean gutxienez sugandilaren bat harrapatzeko esperantzan. Horra, ttuk-ttuk-ttuk ari da berriro xoxo emea. Ez du huts egiten. Etxekoneko puma txiki nabarretako bat dabil txoriei zer edana eduki dezaten ipinitako ontziaren inguruan. Egia da inguruotan ez dela gehiago ikusten ez arratoi eta ez sagurik, baina akabo ere udaberrian amari zizare gehiago txi-txi exijitzen dioten zozokume buztangabe inozoak. Pitxitxik ez du errukirik.


Irakurrienak
Matomo erabiliz
#2
#3
Onintza Irureta Azkune
#4
Mikel Berasaluze Faivre
#5
Gasteizkoak talde antimilitarista
Azoka
Kanal honetatik interesatuko zaizu: Biodibertsitatea
Batzuen aberastasuna, gehiengoaren miseria, biodibertsitatearena barne
"Biodibertsitatearen galera: kausak eta ondorioak" hitzaldia eman zuen Iker Apraizek Azpeitian apirilean, Euskal Herria Bizirik taldeak antolatutako "Lurraren defentsan" egunaren baitan. Nagore Zalduak eta Eneko B. Otamendik hitzaldi hartan esan ziren ideia... [+]

2024-04-12 | Hiruka .eus
Itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgetan izan duen eragina aztertu dute

Azken lau hamarkadetan itsasoaren gainazalaren tenperatura-igoerak makroalgen komunitateetan izan duen eragina aztertu du EHUko ikerketa-talde batek. Bizkaiko kostaldeko eremu batean sakonera-puntu desberdinak ikertu dituzte eta ikusi dute egituratzaileak diren afinitate hotzeko... [+]


"Eskolan ortu xume bat lantzeak testuingurua ematen digu planetan ditugun arazoez aritzeko"

Gasteizko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetako baratzeak ikertu ditu Iratz Pou EHUko ikasleak. Zenbat eskolek dute ortua? Nolako erabilera ematen diote, zein helburu eta asmorekin? Probetxu pedagogiko eta didaktikoa ateratzen al diote baratzeari? Pourekin eta Igone Palacios... [+]


2024-04-10 | Estitxu Eizagirre
Lurraren defentsan mobilizazio eguna apirilaren 13an Azpeitian
“Enpresen eskuetan gaude eta politikan ez dago horri galga jarriko dion inor; hori are larriagoa da”

Lurraren defentsan mobilizazio eguna deitu du Euskal Herria Bizirik sareak apirilaren 13an Azpeitian, "lurraldeari eta landa-eremuari eraso egiten dioten makroproiektuekiko arbuio sozial zabala erakusteko". Deitzaileekin bildu gara.


Eguneraketa berriak daude