Juan Kruz Igerabidek irabazi du Haur eta Gazte Literaturaren Espainiako Saria

  • Letren txotxongiloa lanagatik jaso du 20.000 euroko ekarpena duen Espainiako Kultura Ministerioaren saria. Katalan, galego eta gaztelaniara ere itzuli dute ipuina.

Sari garrantzitsuak jaso ditu: Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria 1999an eta Espainiako Kritika Saria 1994an eta 2003an.

2018ko irailaren 28an - 09:46
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Epaimahaiak azaldu duenez, “mintzaira poetikoan maisu” delako irabazi du saria. Gaineratu du, “oihartzun sinbolista duen aliterazioa, nonsense umorea, absurdoa, rodaritar fantasia eta euskal ahozkotasunaren oihartzunak” direla helburuak.

Juan Kruz Igerabide idazle adunarra (Gipuzkoa) literatura egile oparoa da. Nobela, poesia eta ipuina idatzi du bereziki. Haur eta gazteentzako liburu ugari argitaratuta du dagoeneko.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Liburuak
Eguneraketa berriak daude