Joxe Migel Etxeandia preso-ohiaren gorpua aurkitu dute Gorbeian

  • Larrialdi zerbitzuak eta lagunak 59 urteko larrabetzuarraren bila zebiltzan azken egunetan. Ostegun goizean aurkitu dute haren hilotza, Gorbeiako Itxina inguruan. Etxeandia 2003tik 2015era izan zuten espetxean eta buruko eritasun larria jasan zuen.


2019ko urriaren 3an - 15:43
Joxe Migel Etxeandia 2015ean libre geratu zen egunean (arg.: Ernai)
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

Larrialdi zerbitzuek ostegunean aurkitu dute Joxe Migel Etxeandiaren gorpua, eta hala, bere heriotzaren susmoa berretsi egin dute gertukoek. Inguru hartara igandean joan zen hainbat lagunekin eta orduz geroztik ez dute haren berririk izan.

Etxeandia 2003an atxilotu zuten Mexikon eta Espainiako Poliziari entregatua izan ondoren hamabi urtez izan zen espetxean, atentatu saiakera baten laguntzaile izatea egotzita. Denbora horretan gaixotasun psikiko larria jasan zuen, baina Espainiako espetxe arduradunek ez zuten isolamendutik atera 2011 arte.

Haren heriotza jakin ostean, Larrabetzuko alkate Iñigo Gazteluk adierazi du "momentu tristeak" direla. Sortuko idazkari nagusi Arkaitz Rodriguezek, bere aldetik, "hunkituta" daudela esan du Twitterrez bidalitako mezu batean:

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak ere oharra kaleratu du senideei dolumina adieraziz eta preso-ohiaren "konpromisoa eta eskuzabaltasuna"· nabarmenduz.

Ostegunean arratsaldeko 20:00etan batzar informatiboa dute egitekoa Larrabetzun.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!