Ez da euskal pentsamenduaren historia baizik eta izenburuak dioen bezala, pentsamenduaren historia Euskal Herrian, Euskal Herriko Unibertsitatea Euskal Unibertsitatea ez den arrazoi beragatik. Interes puntu asko ditu, esaterako, Espainiako Inkisizio famatuaz dioena ondo gogoan hartzekoa da:
Inkisizioa estatuaren tresna politiko-poliziala da, Elizari maileguan hartua, eta, Euskal Herri foralean adibidez, erregeak bestela ezingo zituen moduetan Elizaren bidez interbenitzea zilegiztatzen zuen. Bera izan da gizartea kontzientzien barneraino kontrolatzeko eta eskulotzeko estatu modernoaren baliabide efikazena. Espainietan XIX. menderaino jardun da eginkor (68 or.).
"Dogmatismoak Jainkoan eta lurrean haren ordezkari ziren Aita Santu eta erregean sinesten zuen, eta aurrerapen liberalak herriaren subiranotasunean. Baina, benetan, espainiar liberalismoak herriaren subiranotasunean sinesten al zuen?"
Eta badakigu Joxe Azurmendi ez dela ondorio horretara iritsi, sofan gora begira egonda, edota bere buruarekin bakarrizketa aspertuan, baizik eta gaiari buruzko bibliografia serioa irakurri, aztertu eta ondo hausnartu ondotik.
Bigarren partean, besteak beste, deigarri gertatu zaizkit espainiar liberalismoaz adierazten dituen iritziak. Eskolan, unibertsitatean, prentsan, hedabideetan oro har, beti famatu izan digute liberalismoa, hura aurrerapenarekin lotuz, eta karlismoa eta tradizionalismoa atzerapenarekin eta dogmatismo atzerakoiarenarekin. Dogmatismoak Jainkoan eta lurrean haren ordezkari ziren Aita Santu eta erregean sinesten zuen, eta aurrerapen liberalak herriaren subiranotasunean. Baina, benetan, espainiar liberalismoak herriaren subiranotasunean sinesten al zuen?
Hasteko eta behin, frantsesen aurkako altxamendu nazionalean Elizak rol garrantzitsua jokatu zuen (hierarkiak bereziki, baina herrietako apaizen batzuk ere bai). Eta harrigarria badirudi ere, Cadizko Gorte Konstituziogilera Cadizko gotzain A. de Vera Delgadok deitu zuen, eta bera izan zen Batzorde Zentraleko presidente. 308 diputatutatik 97, kasik heren bat, talderik handiena, Elizako jendea zen (sei gotzain, 46 kalonje); militarrek eta funtzionarioek elkarturik, beste 97 osatzen zuten, juristak 60 ziren. Batzar konstituziogileak elizetan egiten ziren, eta mezarekin eta Espiritu Santuaren laguntza eskearekin hasten ziren beti.
Frantzia erlijiogabearekin gerran, Espainiak erlijio katolikoa patriotismoaren osagarri ezinbesteko bihurtu du. Betidanik ere katolizismo espainolak (mendez mende mahomatarren aurka, protestanteen aurka, orain frantsesen aurka) historia eta izaera partikularra zizun. Honek denak Konstituzioan bere marka utziko du (277 or.).
Cadizko Konstituzioaren atariko gisa, artikuluen aurretik, honela irakur daiteke: “En el nombre de Dios todopoderoso, Padre, Hijo y Espiritu Santo autor y supremo legislador de la sociedad. 12. artikuluan: La religión de la nación española es y será perpetuamente la católica, apostólica, romana, única verdadera. La nación la protege por leyes sabias y justas, y prohibe el ejercicio de cualquier otra. 366. artikuluan: En todos los pueblos de la Monarquía se establecerán escuelas de primeras letras, en las que se enseñará a los niños (...) el catecismo de la religión católica, que comprenderá también una breve exposición de las obligaciones civiles” (Jainko ahalguztidunaren izenean, Aita, Semea eta Espiritu Santua, gizartearen egile eta legegile gorena. 12. artikuluan: Nazio espainolaren erlijioa da eta beti izango da erlijio katolikoa, apostolikoa, erromatarra, egiazko bakarra. Nazioak lege jakintsu eta justuez babesten du, eta beste edozein erlijio debekatzen du. 366. artikuluan: Monarkiaren herri guztietan eskolak irekiko dira eta haietan haurrei erlijio katolikoaren katixima erakutsiko zaie, eta betebehar zibilen azalpen labur bat ere bai).
Arrazoizkoa da hona aldatu ditugun adierazpen horiek irakurrita, honako konklusio hauetara heltzea:
"XIX. mendeko kontuak, eta espainiar liberalismoaren hasierakoak, esango dute batzuek. Gero, denborarekin, gauzak bere onera etorri dira, hots, demokraziara eta zuzenbide estatura. Bai noski!, horixe adierazten digute berriki Katalunian izandako gertakariek"
Liberalismo espainolaren bitxikerietako batzuk biluz-biluzik ageri dira. Herriaren subiranotasuna adierazi behar zuen testuaren oinarrian “supremo legislador de la sociedad” Jainkoa aitortzen da. Konfesionala da: orain eta beti katoliko; are, teologiko dogmatikoa da (“única verdadera”), betiko intolerantzia espainolaren deklarazioa da (“prohibe el ejercicio”), katiximaren eta obligazio zibilen begizta tradizionalarekin (281-282).
Hala eta guztiz ere, Frai Casimiro Diaz Acevedo frantziskotarrarentzat, esaterako, Cadizeko Konstituzioko adierazpen katoliko dogmatiko horiek guztiak jende inozoa engainatzeko amarruak baino ez ziren: “se ha disfrazado de católico (...) Este terrible monstruo no podía con su concepto presentarse a la faz de nuestro Católico Reyno con toda la deformidad, fiereza y malignidad que le es esencial y era necesario que su política infernal la cubriese y hermosease con velo brillante (...) se trata de la persecución más terrible contra la Iglesia y el Trono de España de toda la historia (...) más que bajo los emperadores romanos y los mahometanos. Hau da: Konstituzioa deabruaren azken asmakuntza da kristautasuna deuseztatzeko.
Bai, XIX. mendeko kontuak, eta espainiar liberalismoaren hasierakoak, esango dute batzuek. Gero, denborarekin, gauzak bere onera etorri dira, hots, demokraziara eta zuzenbide estatura. Bai noski!, horixe adierazten digute berriki Katalunian izandako gertakariek. Luziferren asmazioa orain autodeterminazio eskubidea galdegitea da, Espainia zatiezina zatitzeko arriskuaren atea irekitzea, atea irekitzea bera soilik, hots, espainiar demokrazia katoliko dogmatikoa!
Batzuek gauza batzuk azpimarratuko dituzte liburu honetan, eta beste batzuek bestelakoak. Behin eta berriz irakurtzea merezi duen liburua, nolanahi ere!
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Oporretan nago baina oraindik ez dut zutabea hasi. Oporretan nago baina nire gelak ez du igarri. Oporretan nago eta etxeko hautsa ez da mugitu. Oporretan nago eta topaguneko kanpin dendak lokatzez beteta jarraitzen du egongelan. Oporretan nago baina nire agenda ez da... [+]
2025eko Aberri Egunean, Imanol Pradales lehendakari jaunak “Euskadi Nazioa da” eta “hemen jarraitzen dugu eta jarraituko dugu, gure hizkuntzarekin eta gure nazio nortasunarekin, ez izan zalantzarik”, ozenki esan zituen.
Euskalduna naizen aldetik,... [+]
Aurten, berriz ere, Euskaraldia izan dugu. Bi astez, gure hizkuntza-ohiturei erreparatu diegu, geure buruari galdetuta zenbat eta nola egiten dugun euskaraz. Baina ariketa horretatik harago, galdera handiago bat ere pizten da: zeren araberakoa da hizkuntza baten biziraupena?... [+]
Ekainaren 12an munduko bazter guztietatik –Euskal Herritik ere– heldutako ehunka pertsona batuko dira Egiptoko El Arish hirian, hortik Rafah-raino abiatzeko, Gazaren aldeko martxa globalean. Israel palestinar herriaren aurka egiten ari den genozidioa salatuko dute,... [+]
Nahiz eta jakina izan inkestak ez direla errealitatearen isla zehatza, interesgarria da bistadizo bat ematea, beti eskaintzen baitigute gai zehatzekiko tenperatura sozialaren arrastoren bat. Are garrantzitsuagoak dira, gai zehatzetan sartuegiak edo katramilatuak egoteagatik,... [+]
Haurrak begiratzeko gure paradigma ez da erabat aldatu, baina aldaketak-edo egiten ari gara, egia da, beste kontzientzia maila batekin, aferak duen garrantziagatik-eta. Bazen garaia. Kontua da, baina, haurren bizitza gure esku dagoela, eta behar duten bizimoduan aldaketak... [+]
Stanfordeko Unibertsitateak dohainik eskaintzen duen Storm deituriko erreminta ezagutu berri dut. Adimen artifiziala erabilita, edozein gairen inguruan artikulu akademikoak sortzeko diseinatutako ikerketa tresna da. Fidagarriak eta baimenduak diren hamaika iturri erabiltzeko gai... [+]
Oraindik joan den astea asimilatzen nabil. Boterean daudenen eta botere ereduetan eragin nahi dutenen aldarriak ozen entzun ditugu nonahi. Sareetan zein kalean.
Izan diren manifestazio ezberdinetan, herrietako giza eskubideen garapen maila agerian geratu da. Amerikako Estatu... [+]
Erdaraz hitz egiten duzu, Francok nahi zuen bezala’ kamiseta dut gogoan egunotan, OlaXonMario Galiziako sortzaile digital kuir eta independentistaren diseinua.
Gogora ekarri dut, lehenengo, Isabel Díaz Ayusok alde egin duenean Imanol Pradales lehendakariak... [+]
Noizbehinka aipatu ohi da zientzia, edo hobe esanda akademia, gizartetik urrunegi dagoela. Gauzak honela, aditu eta arituen arteko distantzia ahalik eta txikien izatea da jasangarritasunaren zientziaren zioetako bat. Jasangarritasunaren arloan aritzen garen zientzialariok... [+]
Lorazainok bi hilabete baino gehiago daramatzagu greban, eta, horietan, udaltzaingoek indarrez zapaldu gaituzte piketeetan. Hirian zehar jarraitzen gaituzten sekretek jazartzen gaituzte, eta mobilizazio bakoitzean zelatatzen gaituzte. Enpresak ez gaitu aintzat hartzen, eskaintza... [+]
Nork sinesten du urtebetean Ordiziako errealitatea goitik behera aldatu dela eta desorekak desagertu direla?
Udaberriko oporren ataritan egunkarietan Begoña Pedrosak eman zigun titularra: Ordiziak ez du desorekei aurre egiteko plan berezirik behar... [+]
“Hauxe titulu bitxia” erranen du aspaldian leitzen nauen ARGIAko irakurleak. Jakingo du halaber Stanley Kubrick zinegilearen azken filmaren zale amorratua naizela. Horrek hura esplika dezake. Funtsean, begiak zabal itxita begiratzen diogu munduari, bereziki Gazako... [+]
Badirudi Europar Batasuna eskalada beliko betean sartu dela. Munduaren ordena geopolitikoa kolokan dabil eta Europak bertan zuen pribilegiozko lekua galtzeko arriskua ikusi du. Autonomia estrategikoaren lemapean, beste neurri askoren artean, industria armamentistikoa... [+]