Joxe Azurmendiren kongresuan hizlari izan naiz. Hitzaldian esandakoak ekarri ditut paperera, gutxi gorabehera. Euskal historiarekin kritiko da Joxe Azurmendi, eta Espainiaren historiarekin ere bai. Lehenik, labur-zurrean atzokoari begira arituko gara, eta ondotik egun-biharkora etorriko gara.
Nolako iraultza burgesa izan zen Espainiako Independentzia gerra deiturikoa? Iraultza bat iraganaren alde, dio Azurmendik. Frantses tropek Espainia osorik hartu zutenean, Fernando VII.ak abdikatu zuen Baionan, eta ilustratu espainol puntakoenak antiabsolutistak ziren (despota ilustratuaren aldeko, baina) eta frantsestuak zeuden, eta Jose Bonaparteren kolaborazionistak izan ziren. Frantzian Luis XVI.ari eta Maria Antonietari lepoa moztu zieten; Espainian? Frantsesen inbasiopean, frantsesen aurka definitu beharra izan zuen iraultzak, eta frantsesa izateak berekin zekarren guztiaren aurka. Iraultza eskuindarra, funtsean, Francorena gertatu zen bezala, aldeak alde.
J. Álvarez Junco historiako katedradunak (Madrilgo Unibertsitate Konplutensean) honela dio: “Resulta díficil negar el predominio de llamamientos en defensa de la religión heredada frente a los revolucionarios ateos, especialmente por parte del bajo clero, a quien los franceses y sus colaboradores denunciaron desde el primer momento como principal agente inductor de la insurrección” (Espainiaren arimaz. 51-52 orria.).
"Azurmendirentzat, 'Independentziako gerra' deritzana, mitologia nazional espainolaren asmazio bat izan da"
Azurmendirentzat, “Independentziako gerra” deritzana, mitologia nazional espainolaren asmazio bat izan da: “aitortu beharrekoa ematen du: hasteko, inbasorerik ez zegoela; gero, herriaren altxamendu espontaneoa, elizak eta nobleziak xaxatu eta antolatua izan dela; eta, amaitzeko, gerra krudel hori, independentzia gerrarik edo baino, gurutzada erlijioso bat izan dela, Errege Katoliko eta Filipe II.aren tradizio espainolik hoberenean, zer eta “impíos, incrédulos, deístas, ateístas, herejes, apóstatas de la Francia y de la Europa toda”, hots, pentsamendu ilustratu-jakobino modernoaren inbasioaren aurka”. Horixe dago, bada, estatu-nazio espainolaren eraikuntzaren hasmentan. Eta haren bilakaeran?
Zer eragin izan du estatu-nazio espainolaren eraikuntzak galego, katalan eta euskal nazioentzat?
Esperimentu txarra izan dela dio, katalan, galego eta euskaldunentzat liberalen asmakizuna den Estatu-Nazioaren kontzeptua XIX. mendetik hona; izan ere, Antzinako Erregimeneko gorputz politikoa, monarkaren buruan bateratzen zena birpentsatzean, Gorputz Mistikoa hartu zuten erreferentziatzat Estatu-Nazioa Eliza Nazional bihurraraziz, dogma eta inkisizio guztiekin. Nazio espainol berriari, komeni bezalako historia asmatu zitzaion, hura dohain ederrez jantzirik, batez ere aurrerapen eta progresoarekin lotuaz, eta gainerako herrienak mespretxatuz. Orain, nahitaez, espainola izan beharra dago, eta Espainiaren esentzia ez da inoiz katalana, galegoa edo euskalduna, baizik eta gaztelaua.
"Estatuko denok kultura eta memoria historiko bakarra: Konstituzio bat, hizkuntza bat: beste hizkuntzak toleratznn dira, baina bakarra inposatzen, lehenesten, pribilegiatzen, beste guztiak ahulduz eta galbideratuz"
Estatuko denok kultura eta memoria historiko bakarra: Konstituzio bat, hizkuntza bat (beste hizkuntzak toleratu egiten dira, baina bakarra inposatzen, lehenesten, pribilegiatzen, beste guztiak ahulduz eta galbideratuz).
Eta Espainiaren ezina, intelektualena bezala letragabeena, Espainia benetan federala onartzeko. Zer izan da Estatu moderno espainolaren sorkuntza Azurmendirentzat?: “Gurutzada basati bat, berdin erlijioso -erlijio laikoz orain-, berdin krudel eta suntsikor, berdin dogmatikoa. Eta XI., eta XII. mendeko gurutzadak gustuko ez baditugu, zergatik gustatu behar zaizkigu gurutzada liberalak?”
Etorkizunari begira zer?
Iruñean, 2015ean egin zuen hitzaldian esandakoa jasotzen duen Hizkuntza, Nazioa, Estatua liburuan (2017), esan digu independentismoa beste itxaropenik geratzen ez deneko azken esperantza dela, azkeneko soluzioa. Espainia eta Frantzia hain zentralista eta jakobino izango ez balira, beste planteamendu batzuk posible izan zitezkeen, benetako federalismo edo konfederalismoaren ildotik.
Frantzia eta Espainiaren artean komunitate txiki diferentziatu batek bizirik irauteko separatismoa da salbabidea, Azurmendiren ustez. Bestela, estaturik gabeko beste nazio guztien bidetik joango da gurea ere andeatzen, desegiten eta desagertzen.
"Azurmendiren hitzek argitasun bikoitza hartzen dute. Egungo statu quo-ren bermatzaileak nola izango dira gauza hura hautsi eta beste bat, Euskal Herriarentzat demokratiko(ago)a izango litzatekeena abian jartzeko?"
Jakina. separatismoa ez da harremanik ez izatea, burujabetasuna baizik: “Ez-dependentzia Parisek eta Madrilek gure zeregin guztietan esku hartu behar horretatik. Ez-dependentzia Espainiako justizia zikin politikotik, Torturaren Barne Ministeriotik. Ez-dependentzia gure lana, ekonomia, hezkuntza eta osasunbidea erabakitzeko. Hoberena guretzat zer den geuk erabakitzea. Erantzukizuna geurea izatea. Ez-dependentzia, azken buruan” (116 orria.).
Ikusi berri dugu estatus politiko edo estatutu politiko berriari buruz zer adostu duten %80an, EAJ-PSE-Podemos gehiengo berriak, EAJ-EH Bildu gehiengoak adostutako oinarri konfederalak bazterturik EAJk. Azurmendiren hitzek argitasun bikoitza hartzen dute. Egungo statu quo-ren bermatzaileak nola izango dira gauza hura hautsi eta beste bat, Euskal Herriarentzat demokratiko(ago)a izango litzatekeena abian jartzeko?
Azurmendiri eskertu behar diogu historia eta politika eta beste gauza asko geure euskaldun begiz ikusteko egindako lana eta baliatzen saiatu.
Bidali zure iritzi artikuluak iritzia@argia.eus helbide elektronikora
ARGIAk ez du zertan bat etorri artikuluen edukiarekin. Idatzien gehienezko luzera 4.500 karakterekoa da (espazioak barne). Idazkera aldetik gutxieneko zuzentasun bat beharrezkoa da: batetik, ARGIAk ezin du hartu zuzenketa sakona egiteko lanik; bestetik, egitekotan edukia nahi gabe aldatzeko arriskua dago. ARGIAk azaleko zuzenketak edo moldaketak egingo dizkie artikuluei, behar izanez gero.
Ez nuke zuen eguna izorratu nahi; ez jende guztia hitz egiten ari denaz hitz egin ere, baina azken asteotan, uda mugitu honen ondoren, sukaldeko leiho ondoko aulkian eseri eta munduari begira jarrita egon naiz. Begiak zabal-zabalik eta isil-isilik begiratu diot munduari bi... [+]
2024ko irailaren 11n, "Lortzear ote gaude?" izeneko artikulua argitaratu ziguten hainbat hedabidetan. Urtebete igaro da eta garbi esan dezakegu: EHUko gobernu aldaketak (Ferreira zen buru, Bengoetxea da orain) ez digu aurrerabiderik ekarri. Orduko zailtasunek zailtasun... [+]
Aurtengo ekainaren 25ean Eutanasiaren legeak laugarren urtemuga bete zuen. Nire iritziz, lege hori hainbat biztanleren lanari esker lortu da, eta, nolabait, pentsa dezakegu merezitako saria izan dela; izan ere, lege hori lortu bitartean pertsona askok erailketa salaketak,... [+]
2023ko uztailean jaso genuen berria antzuolarrok. Irimon bi aerosorgailu erraldoi jartzeko proiektu bat aurrera eramateko eskaera jaso zuela Udalak. Hasieran zalantzak eta galderak: nor zegoen proiektuaren atzean? Zein zen proiektuaren benetako helburua? Zein izango... [+]
Arantzaren buruko loreek ez zuten arantzarik, Arantzaren bizitzak, ordea, asko. Emakume izatearekin batera, jaiotzetik batzuk. Besteak gaztetatik eransten joan zitzaizkion, komisarian torturak ezarriak, Burgosko prozesuan eta kartzelan, arantza horiek denak patriarkatuak... [+]
Aste honetan, etxeko lanak jarriko dizkizuet. Hori gertatzen zaigu urte luzetan irakaskuntzan aritu garenoi: dena bihurtzen dugu arbel, etxeko lan eta ikas-egoera. Demagun euskal jai bat antolatu behar dugula herrian. Zer egitarau proposatuko dugu? Nola ospatu, dantzatu eta... [+]
Bizipen multzoa da gure historia. Esperientziek osatutako atal eta kapituluak. Errutina eta egunerokoa zipriztintzen dituzten gertaerak. Baina adin batera iritsita, bizi izandako momentu batzuk atzenduta geratzen dira, buruaren zokoren batean ostenduta. Ez ahaztuak,... [+]
Ez dut ikusi nahi gorputza arimaren kartzela gisa. Baina ezin dut saihestu gorputz atletikoak, gazteak, osasuntsuak, ulertzea luxuzko ibilgailuak balira bezala, jabeen eramaile arinak. Gazte (osasuntsu, atletiko) ez garenon gorputzek ere bere jabeok eramaten gaituzte, baina kasu... [+]
Ez dira gauza bera. Sistema demokratiko bat, edozein eskalan, parte-hartzailea ez bada ez da demokratikoa. Demos batek ez badu lehentasunik erabakiak hartzerakoan, demokrazia eredu hori hutsala da. Israelgo Estatuan hauteskundeak egiten dira, baina ariketa politiko horrek ez dio... [+]
Trumpen muga-zergen dantza da azken hilabeteetako berri nagusietako bat. Gerra komertziala eta ekonomikoa hedabideen eta analisten ahotan daude oraindik ere. Gehienetan, baina, herritarrei gauzak era oso sinplean azaltzen zaizkie, gutxi-asko esanez Etxe Zurian ero bat dagoela... [+]
Teknologien azken joerengatik galdezka aritu da mastodon.eus-eko erabiltzaile bat, ezagutzen zuenak ez baitzion zirrararik eragiten. Zer pentsatua eman digu zenbaiti, eta jaso dituen erantzunak oso ezberdinak izan dira.
Nik adierazi diot teknologiek gizakion arteko... [+]
Ikasturtearen hasiera, lankideekin, laneko deskantsuan, kafe baten inguruan, atzean utzitako hilabeteen oroimenak mahairatuz. Deskantsua paraje desberdinetan egin izanagatik ez ditugu alboratu gizarte gisa ibiltzen dugun garaia. Distantzia hartu eta geldiunean gaudenean gai gara... [+]
Horixe da datorren irailaren 10ean Frantziako Estatua hankaz gora jarriko duen deialdi herritar berriaren lema. Sarean gaia lantzen ari diren gune asko daude, baina bi interesgarrienak aipatzearren, hor daude, besteak beste, @lessoulevements edota @bloquonstout atariak.
Izan... [+]
Usaiako "süjetik" gabea, esku andana batek idatzia, errejent multzo batek zuzendua, gertakizun askoren kontari, gisa guzietara kolektiboa da.