Josu Sanjurjo nagusitu da Lizarran jokatutako azken final-laurdenean, eta osatu dira txapelketako finalaurrekoak

  • Martxoaren 10ean Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela lortu du Lesakako bertsolariak. Behin final-laurdenak bukatuta, osatu da txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. 130 bertsozale inguru bildu dira Lizarrako Gazteriaren Etxean, azken final-laurdena zuzenean jarraitzeko.

Artikulu hau egilearen baimenari esker ekarri dugu.

2019ko otsailaren 18an - 09:47
Lizarran jokatu da txapelketako azken final-laurdena, 130 lagunen aurrean. Argazkia: Bertsozale.eus.

Lizarran jokatu da 2019ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako laugarren eta azken final-laurdena, herriko Gazteriaren Etxea bete duten 130 bertsozaleren aurrean. Haien aurrean aritu dira Eneko Lazkoz, Julen Zelaieta, Josu Sanjurjo, Amaia Elizagoien, Sarai Robles eta Diego Riaño. Ander Aranburuk egin ditu gai-jartzaile lanak. Epaile, berriz, Arkaitz Goikoetxea, Amaia Telletxea eta Joseba Beltza aritu dira. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Lizarrako Udalaren laguntza jaso du saioa antolatzeko.

Saio puntuagarriaren ostean, Julio Sanjurjok eskuratu du puntu gehien (263), eta hortaz, martxoaren 10ean Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Eneko Lazkoz (256,5), Sarai Robles (255), Julen Zelaieta (250,5), Diego Riaño (248) eta Amaia Elizagoien (236,5).

Honela geratu da saioko puntuazioa:

Josu Sanjurjo Altzuri: 263

Eneko Lazkoz Martinez: 256,5

Sarai Robles Vitas: 255

Julen Zelaieta Iriarte: 250,5

Diego Riaño Barroso: 248

Amaia Elizagoien Varela: 236,5

Horrenbestez, osatu da Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrenda. Final-laurden bakoitzeko irabazleari, sailkapenaren araberako hurrengo hamahiru bertsolariak gehitu zaizkio. Hauek dira sailkatuak:

Saats Karasatorre Martinez

Julio Soto Ezkurdia

Joanes Illarregi Marzol

Josu Sanjurjo Altzuri

Xabier Terreros Gartzia

Eneko Lazkoz Martinez

Sarai Robles Vitas

Julen Zelaieta Iriarte

Xabat Illarregi Marzol

Alazne Untxalo Erregerena

Diego Riaño Barroso

Aimar Karrika Iribarren

Xabi Maia Etxeberria

Iker Gorosterrazu Elizagoien

Saioa Alkaiza Guallar

Eneko Fernandez Maritxalar

Iban Garro Alzuri

Joana Ziganda Alzuri

Albistea Bertsozale.eus-ek eta Creative Commons lizentziari esker ekarri dugu.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Nafarroako Bertsolari Txapelketa
2023-12-04 | Bertsozale.eus
Julio Soto da 2023ko Nafarroako txapelduna
Bere seigarren txapela irabazi du Julio Sotok, Eneko Lazkozekin buruz burukoa jokatu eta gero. Azken hamabi urteetan Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari izandako Alaitz Rekondok jantzi dio txapela irabazleari.

2023-11-23 | ARGIA
Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalerako bi sarrera ditugu ARGIAko kideentzat

  Nafarroako Bertsolari Txapelketaren laguntzailea da ARGIA. Elkarlan horri esker, Iruñean abenduaren 2an jokatuko den finalerako bi sarrera helarazi dizkigu Nafarroako Bertsozale Elkarteak, harpidedunen artean zozketatzeko.


2023-11-20 | Bertsozale.eus
Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta osatu da finala
Txapelketako azken finalaurrekoa irabazita, abenduaren 2an jokatuko den finalaurrekorako sailkapena eskuratu du Leitzako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauek izango dira zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo,... [+]

2023-11-13 | Bertsozale.eus
Julio Sotok irabazi du Agoizko saioa, eta hura ere sailkatu da finalera
270 lagun inguru bildu dira Agoizko Kultur Etxean, txapelketako bigarren finalaurrekoa jarraitzeko. Julio Sotok lortu du puntu gehien (543,5) eta abenduaren 2an Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako sailkapen zuzena eskuratu du.

2023-10-23 | Bertsozale.eus
Eneko Lazkozek irabazi du Leitzako saioa, eta osatu dira finalaurrekoak
Azaroaren 19an Lesakan jokatuko den finalaurrekorako txartela eskuratu du Etxarri Aranazko bertsolariak. Gaurkoarekin itxitzat eman da final-laurdenen fasea, eta ondorioz, osatu da finalaurrekoetan ariko diren 18 bertsolarien zerrendan. 200 entzule inguru bildu dira Leitzako... [+]

Eguneraketa berriak daude