G7

Joseba Olazabalek autobide bazterrean jarritako 'Help Trump' kartelak AEBetako zerbitzu sekretuetakoen arreta deitu du

  • G7koak Miarritzen egiten ari diren goi bilerak eragin dituen eragozpenak jakinak dira dagoeneko. Poliziaz eta kontrolez josi dituzte Miarritze inguruko bazterrak eta herritarren egunerokoan traba handiak sortu dituzte hartutako segurtasun neurriek, baina bestelakoak ere ekarri ditu G7koen goi bilerak.

Artikulu hau CC BY-SA 3.0 lizentziari esker ekarri dugu.

2019ko abuztuaren 26an - 10:27

Elgoibarren, esaterako, San Bartolome bezperan jokatu zen Etxaniz Memoriala jokatuko ote zen ere zalantza egon zen, eta Mendaron, Joseba Olazabalek ertzainen bisita jaso du etxean, autobide bazterrean Trumpen aipamena egiten duen kartel bat tarteko. Nonbait, AEBetako zerbitzu sekretuetakoek kartela ikusi, eta "mezuak nahastuta", ertzainak bidali zituzten Olazabalen etxera, kartelak zer iradoki nahi zuen argitzeko.

Atzo, ostiralean gertatutakoa ezin sinetsita zegoen artean Joseba Olazabal. Olazabalek urteak daramatza A8 autobidean zarataren kontrako panelak jartzeko eskatzen, baina agintariek jaramonik egiten ez diotela-eta, hainbat kartel eta bestelako jarri izan ditu bere etxe bueltan eta pareko zelaian, autobidetik ikusteko lekuetan. Umore dosi handiko kartelak dira denak, eta horietako batek 'Help Trump' dio. AEBetako presidentea han eta hemen harresiak eraikitzen hasi zenean bururatu zitzaion Olazabali Trumpi laguntza eskatzea, ironiaz. Halaxe jarri zuen kartela.

Orain, baina, Trump Miarritzera etorri denean, AEBetako zerbitzu sekretuetako poliziek kartela ikusi dute, eta argibide gehiagoren bila ertzainen patruila bat bidali dute Mendarora. "Egunero bezala, protestan ari nintzenean etorri zitzaizkidan ertzainak. Dronen eta A8 autobidean dabiltzan polizia-patruilen bidez zerbitzu sekretuetakoek kartela ikusi dutela azaldu zidaten eta G7koen bilerarekin loturarik ote duen galdetu. Azaldu nien kartelak ez zuela G7koen goi bilerarekin loturarik. Askoz aurreragokoa dela nire borroka. Autobideko zaratarekin higuinduta nagoela eta panelak jartzeko eskatzen dudala. Interneten sartu eta erakutsi nizkien azkeneko urteotan publikatu diren bideo eta abarrak, eta informea osatu eta joan ziren, lasai egoteko esanez. Harrigarria izan da, ez sinistekoa. Esan nahi nuke ertzainek eman didaten tratua oso ona izan dela eta eskertzen diedala arretaz entzun izana", azaldu du Olazabalek.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7
2021-10-27 | Leire Artola Arin
Herrialde pobretuei hitzemandako COVID-19aren txertoen %14 soilik helarazi zaie

Nazioarteko 70 erakundetik gora biltzen dituen People Vaccine’s Alliance koalizioak aurkeztutako txostenak dio herrialde pobretuetako herritarren %1,3k jaso duela txertoaren dosi guztiak. Errudun jo ditu farmazeutikak eta herrialde aberastuenak, txertoak pilatzeagatik.


2020-06-26 | Mikel Eizagirre
Zigor arina ezarri diote G7aren aurkako ekintzaile bat aurpegian zauritu zuen poliziari

90 egunez 15 euroko isuna ordaindu beharko du 2018ko abenduan Miarritzen Lola Villabriga gaztea aurpegian LBD jaurtigailu batekin zauritzeagatik.


Munduko 76 herrialde txiroenei kanpo-zorra urtebetez atzeratzea onartu dute G20ko estatuek

G7ko estatuek munduko 76 herrialde pobreenei kanpo-zorraren ordainketa atzeratzea onartu dute, diru hori koronabirusaren krisian erabili dezaten. Guztira 18.000 milioi euro dira atzeratu direnak. G20ko herrialdeek ere onartu dute atzerapena, eta ordainketa epea gehiago luzatu... [+]


2020-04-15 | ARGIA
Kanpo-zorraren ordainketa urtebetez atzeratuko diete 76 herrialde txiroenei

G7ak adostu du neurria, eta G-20ak berretsi behar du orain. Atzeratutako ordainketen diruarekin pandemiari aurre egiteko neurriak garatzea da asmoa. Atzeratzea baino, zorra barkatzea da hainbat eragilek eskatzen dutena.


Eguneraketa berriak daude