G7

G7aren bilerak kaltetutako 412 negoziori kalte-ordainak emango dizkie Frantziako Estatuak

  • Pirinio Atlantikoen Prefeturak asteartean jakinarazi du zenbateko kalte-ordainak emango dituen abuztuan Biarritzen egin zen G7aren bilerak Lapurdiko merkatariei eragindako kalteengatik. 584 kalte-ordain eskaera egin ziren eta horietatik 412 onartu dituzte, gehienak Baiona, Angelu eta Biarritz hiriguneko negozioenak.


2019ko urriaren 23an - 10:25
G7aren aurkako mobilizazio bat aurtengo abuztuan (argazkia: Dani Blanco).

Departamenduko Prefeturak prentsa-ohar baten bidez eman du ezagutzera Lapurdiko merkatariei G7ko goi-bileran ezarritako segurtasun-neurrien ondorioz sortutako galerak arintzeko abian jarritako kalte-ordainen prozesuaren emaitza.

Guztira, Estatuko instantzia horrek 584 laguntza-eskari bideratu zituen, horietatik %59 Biarritzeko establezimenduetan, %22,5 Baionan eta %10 Angelun.

Kexak ere jaso ziren, neurri txikiagoan bada ere, Hendaiatik (guztizkoaren %3,5), Bidartetik (%2) edo Urruñatik (%1,5).

Munduko zazpi estaturik boteretsuenetako buruzagiek Lapurdin zuten presentziaren ondorioz, segurtasun neurri oso handiak hartu ziren eta haien eragina Biarritzetik harago iritsi zen, Lapurdiko kostalde osoa hartuz, baita Gipuzkoan ere.

Hasiera batean 300.000 euro baino gehixeago jarri zituen estatuak galera horiek konpentsatzeko, baina azkenean, 1.161.000 euro banatuko ditu. Prefeturaren arabera, zenbateko hori enpresa txikien artean banatuko da gehienbat, eskatzaileen %80k 500.000 eurotik beherako urteko negozio-zifra deklaratu baitu.

Onuradunek datozen egunetan jasoko dute laguntzaren zenbatekoa jasotzen duen jakinarazpena eta azaroaren hasieran hasi beharko lukete jasotzen.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: G7
2021-10-27 | Leire Artola Arin
Herrialde pobretuei hitzemandako COVID-19aren txertoen %14 soilik helarazi zaie

Nazioarteko 70 erakundetik gora biltzen dituen People Vaccine’s Alliance koalizioak aurkeztutako txostenak dio herrialde pobretuetako herritarren %1,3k jaso duela txertoaren dosi guztiak. Errudun jo ditu farmazeutikak eta herrialde aberastuenak, txertoak pilatzeagatik.


2020-06-26 | Mikel Eizagirre
Zigor arina ezarri diote G7aren aurkako ekintzaile bat aurpegian zauritu zuen poliziari

90 egunez 15 euroko isuna ordaindu beharko du 2018ko abenduan Miarritzen Lola Villabriga gaztea aurpegian LBD jaurtigailu batekin zauritzeagatik.


Munduko 76 herrialde txiroenei kanpo-zorra urtebetez atzeratzea onartu dute G20ko estatuek

G7ko estatuek munduko 76 herrialde pobreenei kanpo-zorraren ordainketa atzeratzea onartu dute, diru hori koronabirusaren krisian erabili dezaten. Guztira 18.000 milioi euro dira atzeratu direnak. G20ko herrialdeek ere onartu dute atzerapena, eta ordainketa epea gehiago luzatu... [+]


2020-04-15 | ARGIA
Kanpo-zorraren ordainketa urtebetez atzeratuko diete 76 herrialde txiroenei

G7ak adostu du neurria, eta G-20ak berretsi behar du orain. Atzeratutako ordainketen diruarekin pandemiari aurre egiteko neurriak garatzea da asmoa. Atzeratzea baino, zorra barkatzea da hainbat eragilek eskatzen dutena.


Eguneraketa berriak daude