Herrialde pobretuei hitzemandako COVID-19aren txertoen %14 soilik helarazi zaie

  • Nazioarteko 70 erakundetik gora biltzen dituen People Vaccine’s Alliance koalizioak aurkeztutako txostenak dio herrialde pobretuetako herritarren %1,3k jaso duela txertoaren dosi guztiak. Errudun jo ditu farmazeutikak eta herrialde aberastuenak, txertoak pilatzeagatik.

Covax erakundea ari da txertoaren banaketa parekidea egoteko lanean. / Argazkia: Argentinako Osasun Ministerioa

2021eko urriaren 27an - 10:34
Azken eguneraketa: 12:39

A dose of reality (Errealitate dosia) txostena argitaratu du People Vaccine’s Alliance elkarteak, COVID-19aren aurkako txertoak munduan duen egoera erakusteko. Koalizioa osatzen dute, besteak beste, Oxfam, ActionAid eta Amnistia Internazionala erakundeek. Txostenaren arabera, herrialde aberastuek hitzeman zuten 1.800 milioi dosi bideratuko zituztela herrialde pobretuenetara, baina soilik 261 milioi iritsi dira. Erantzukizuna eskatu diete G20ko ordezkariei, hango hemeretzi herrialdeek biltzen baitute munduko aberastasunaren %85.

Koalizioak salatu du pandemia behar baino gehiago luzatzen ari dela txertoen eskuragarritasuna ez delako parekidea denentzat. Horren errua enpresa farmazeutikoek eta herrialde aberatsek dutela zehaztu dute. Izan ere, hasiera batean hitzeman zutena ezerezean geratu da; dokumentuak argitu du agindutako zazpi dositik bakarra helarazi dietela.

Erresuma Batuak 100 milioi agindu zituen, baina %10 baino gutxiago eman ditu. Kanadak 40 milioi dosi emateko promesa egin zuen, baina %8 besterik ez ditu eman. AEBek helarazi dute txerto gehien (1.100 milioi), baina hitzartutakoaren %16 besterik ez da. Halaber, koalizioak nabarmendu du porrot egin duela Covax-ek, txertoen banaketa parekidearen alde lan egiten duen erakundeak. Lider politikoek esan zuten Covaxi 994 milioi dosi emango zizkiotela baina 120 milioi jaso dituzte momentuz, alegia, %12.

 


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Txertoak
90.000 milioi euro irabazi zituen industria farmazeutikoak, diru publikoz finantzatutako COVID-19 txertoekin

Enpresek diru publikoa jaso zuten ikerketarako, eta iparraldeko herrialdeek aldez aurretik erosi zizkieten txertoak. Bitartean, txertoen prezioak igo egin zituzten multinazionalek. Gaur egun, herrialde txiroenetan, %23k baino ez du dosi osoa, SOMOren ikerketaren arabera.


2023-01-19 | ARGIA
Bertan behera utzi dute GIBaren aurkako txerto esperimentalik aurreratuena

Janssen farmazia multinazioanalak txertoaren ikerketa bertan behera uzteko erabakia hartu du, batzorde batek ondorioztatu ostean txertoak ez dituela giza immunoeskasiaren birusari aurre egiteko baldintzak betetzen.


2023-01-18 | Lide Iraola
BioNTech enpresak Twitterri eskatu zion zentsura zitzala Covid-19aren aurkako txerto unibertsalen aldeko mezuak

Farmazia enpresa alemaniarrak hamar mila milioi euro irabazi ditu Covid-19aren aurkako txertoen patenteei esker. Hainbat ikerketak frogatu dute farmazeutiken lobbyek oztopatu dituztela patenteak askatzeko akordioak. BioNTechek sare sozialetako mezuak zentsuratu nahi izan ditu,... [+]


2022-12-20 | ARGIA
COVIDen aurkako 14 milioi txerto iraungi zaizkiola onartu du Espainiako Gobernuak

Iraungi diren gehienak Pfizer markakoak dira, Europar Batasuneko hornitzailerik handiena.


2022-07-12 | ARGIA
60 urtetik gorakoei eta pertsona zaurgarriei koronabirusaren aurkako laugarren dosia aholkatu die EMAk

COVID-19 kasuek gora egin dute Europan eta 60 eta 79 urte artekoei eta gaitza larri pasatzeko arrisku handiagoa dutenei txertoaren laugarren dosia “berehala” jartzea gomendatu dute Sendagaien Europako Agentziak (EMA) eta Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako... [+]


Eguneraketa berriak daude