Jose Mari Novoa espetxeratu dute berriro, fiskaltzak hirugarren graduari helegitea jarri ostean

  • Ekainaren 27ko gauean sartu dute berriro espetxera, Espetxe Zaintzako Epaitegiak hirugarren gradura igarotzeari buruzko helegitea noiz ebatziko duten zain. Orain zenbait hilabetetatik, prozedura aldatu, eta fiskaltzak helegitea jartzen badu, kasua ebatzita egon ala ez, espetxera sartu behar du presoak.


2023ko ekainaren 29an - 13:07
Azken eguneraketa: 17:55
Zaballako espetxera itzuli behar izan du Jose Mari Novoa preso ohiak.
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Sarek salatu du Jose Maria Novoa berriro espetxeratu dutela. Espainiako Espetxe Zaintzako Epaitegiak Fiskaltzak egindako helegitea onartu du, Novoaren hirugarren graduaren aurka.

Hala Bedik jaso ditu Sareren kritikak: “Ohiko legeak ez du esaten presoek kartzela barruan pasa behar dutela kondena osoa, azkeneko eguna arte, bizitzen diren gizartearekin harreman gehiago duen erregimen irekiko betetze-modalitaterik gabe.”

Euskal Herriko preso politikoen “etxera bueltatzea oztopatzen” jarraitzen dutela adierazi du Sarek. Etxera bueltaren beharra aldarrikatu dute, eta “ezin dela boikoteatu salbuespeneko auzitegiekin”. Zigoitian eta Gasteizen gertaera salaketa deitu dute.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Euskal preso politikoak
2025eko abenduaren 10
‘Ekaitz in da house’-etik ‘All in da house’-era
10 urte murruen aurka eta euskaratik estilo librean errimatzen

Eguneraketa berriak daude
Kalean da Bizi Baratzea Orriaren neguko zenbakia
Izara formatuko aldizkari berezia da
Urtaro bakoitzean zabaltzen dugu Lurrari begiratzen diogunon Orria. Izara formatu berritzailea du eta erdi-erdian beti poster dakar, oraingoan, intsektuen inbernazioari buruzkoa. Batu mundua bizigarri eta eguneroko bizitza gozagarri egiten dutenen komunitatera!