Jose Luis Rebordinosek jasoko du 2016ko Zilarrezko Gehitu saria

  • Gehituk (Euskal Herriko Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen elkartea / LGTBI) Jose Luis Rebordinosi eta Donostiako Zinemaldiko taldeari eman die zilarrezko Gehitu saria.


2016ko maiatzaren 4an - 09:01
Jose Luis Rebordinos Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria.
Inoiz baino beharrezkoagoak dira eskuin muturraren gezurrei
aurre egingo dieten hedabide independenteak

Elkarteak Zinemaldiko zuzendariak zinemagintzari erakutsi dion maitasuna eta talde gisa egindako lana eskertu nahi dio, honako dohainak goraipatzeaz batera:

Jendearekiko harremanetan gaitasuna, kudeaketa-lanaren bidez erakutsia. Zinemara publiko berriak erakartzeko ahalmena. Sortzaile berriei lagundu die eta hainbat eztabaida gune berri sortuz. LGTBI kolektiboa horietako bat izaki.

LGTBI elkarteak Sebastiane Saria sortu zuen bere sorrera urtean. Zinemaldiko LGTBI filmik onena saritzeaz batera, bizitzeko eta sentitzeko modu desberdinak islatu nahi dituzte film horiek topatzeko modua erraztu nahi zion jendeari. Rebordinosek 2011n hartu zuen Zinemaldiaren ardura, harrezkero, laguntza eta arreta berezia eskaini omen die urtero.

Rebordinosek eta bere taldeak sortutako askatasun-eremu honek Zinemaldiaren nortasun-ezaugarri izaten jarraitzea nahi Gehituk. Elkarteak dioenez, “espero dugu noizbait Sebastiane eta antzeko LGTBI sarien premiarik ez izatea eta soilik zinema ona eta aberasgarria edukitzea”.

Jose Luis Rebordinosek datorren ostiralean hartuko du saria, Donostiako Principe zine aretoan, 19:30ean.


Donostiako Zinemaldia kanalean gehiago
2025eko irailaren 27
Jay Kelly
Aktore bakartia

2025eko irailaren 27
Winter of the Crow
Zikina

Eguneraketa berriak daude
Badator udako 'Gakoak' zenbaki berezia
Euskal drag mugimendua
Euskal drag mugimenduari buruzko argazki-erreportajea, espetxean 30 urte egin zituen preso politiko kurdu batekin elkarrizketa, Elena Uriz eta Itziar Aizpuru aktore beteranoak elkartuta solasaldia, Atxarteko harrobiaren aurkako borroka ekologistaz erreportajea, kultur gomendioak, izarrak ikusteko ibilaldiak...