Jose Angel Otsoa Eribe euskal presoa zendu da, gaixotasun larri baten ondorioz

  • Astearte goizaldean hil da. Minbizia zuen, eta hargatik hirugarren gradua onartu zioten ekainean.


2019ko urriaren 29an - 10:01
Ondarroan preso gaixoen alde egindako manifestazio bat
Kazetaritza independenteak herritarren babesa du arnas

Ekainetik baldintzapean aske zegoen Otsoa Eribe, gaixotasun larria pairatzeagatik hirugarren gradua onartu baitzion Castelloko espetxeko zuzendaritzak. Astearte goizaldean hil da.

Urkabustaizekoa 2000. urtean kartzelaratu zuten, Mexikon atxilotua izan ostean. 30 urteko espetxe zigorra ari zen betetzen, eta 2016an bete zituen zigorraren hiru laurdenak.

Hemeretzi urte eman ditu espetxean, horietatik lau gaixorik. Berriak jakinarazi duenez, urtebete baino gehiago behar izan zuten gaixotasuna antzemateko.


Euskal preso politikoak kanalean gehiago
Eguneraketa berriak daude
Egin ARGIAkoa eta 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari.
Maiatzaren 20a amaitu baino lehen ARGIAkoa eginez gero, 'Ategorrietan Fisterra' komikia opari. XX. mendean, gerra testuingurutik kanpo, langileen aurka Euskal Herrian egindako sarraskirik handienari buruzko lana.