Jaurlaritzari diru gehiago eskatuz erantzun dio Kristau Eskolak grebari

  • EAEko itundutako ikastetxetako langileek hamar urte daramatzate lan hitzarmena berritu gabe eta sindikatuen arabera, “eroste ahalmenaren galera metatuak %10etik gorakoak dira dagoeneko”.


2018ko azaroaren 28an - 09:56
Astearteko Bilboko manifestazioko irudia. Argazkia: @STEILAS_
Zure babesik gabe independetzia ezinezkoa zaigu

EAEko Gizarte Ekimeneko ikastetxeetan aste honetarako deituriko grebaren lehen egunak %65etik gorako jarraipena izan du, ELA, LAB, CCOO, UGT eta STEILAS sindikatuek jakinarazi dutenez. 9.000 langiletik gora daude grebara deituta, EAEko itunpeko ikastetxeen %70 inguru. Jasotako babesa “oso zabala” izan dela adierazi dute sindikatuek.

5.000 lagun bildu ziren astearte eguerdian Bilbon egin zen manifestazioan, lan hitzarmena eguneratzea eskatzeko. Bertan, Kristau Eskola eta AICE-IZEI patronalek langileen aldarrikapenei ez dietela erantzun salatu zuten.

Azken egunetan patronalek bi proposamen helarazi dituzten arren, “sindikatuok adostutako gutxieneko plataforma bateratuan jasotako aldarrikapenetatik urrun daude oraindik”. Gauzak honela, Patronalei dei egin diete “langileen lan-baldintzen ardura beren gain hartu, edukirik gabeko proposamenak egiteari utzi eta langileen aldarrikapenei erantzuteko”.

Kristau Eskolaren arabera, “aurkezturiko azken eskaintza hobetzea oso zaila izango da”. Mikel Ormazabal patronaleko zuzendariak adierazi duenez, “langileen aldarrikapenak ulergarriak izan daitezke, baina finantziazioa behar da eta Eusko Jaurlaritzatik jasotakoa ez da nahikoa”. Horregatik, Lakuako Gobernuari kontzientziatzeko eskatu dio, sindikatu eta patronalez gain bere esku baitago hazkuntza sistema “bermatzailea”.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Hezkuntza
2025eko urriaren 29
Joxerramon Bengoetxea, EHU-ko errektorea
“Jaurlaritzaren aurrekontu hauek EHU paralisira daramate”

Eguneraketa berriak daude