7-8 urte daramatzate Eusko Jaurlaritzari hezkuntzak bizi duen “egoera larria” mahaigaineratzen, urtez urte murrizketen eraginez okerrera egin duen egoera, baina ez duela negoziatu nahi kexu dira sindikatuak: “Modu kritiko baina eraikitzailean ekarpenak egiten saiatu gara, baina ez digute entzun ere egiten eta mahai guztietatik altxatzea erabaki dugu, muturreraino tenkatu dute soka eta konfrontazio fasea ireki dugu: kalera atera dugu gatazka”.
“Aspalditik krisia dute aitzakia, murrizketak betikotu nahi dituzte”
Aitor Idigorasen (Steilas) hitz horiekin bat dator Xabi Irastorza (ELA): “Beti berdina da aitzakia, aurrekontu jakin batzuk dituztela eta horrekin jokatu behar dela, baina hezkuntzara bideratutako inbertsioa 2009an baino 162 milioi euro txikiagoa da eta adibidez AHTra bideratutakoa orduan baino 280 milioi euro gehiago. Jaurlaritzak aditzera eman nahi du ez dela posible ezer egitea, eta ez da egia, badago margena. Aspalditik krisia dute aitzakia, estatu kolpe soziala emateko eta ongizatearen oinarri diren osasungintza eta hezkuntza kaltetzeko: murrizketak betikotu nahi dituzte”.
“Jaurlaritzak arazo politiko bat du hezkuntzan, eta aldebakartasunez ari da jokatzen”
Hezkuntzan murrizketak alboratu eta inbertsio publikoa handitzeko eskatu asmoz, greba eta mobilizazio eguna deitu dute Steilas, ELA eta LABek asteazken honetarako. “Elkarrizketara behartu nahi dugu Jaurlaritza, arazo politiko bat duelako hezkuntzan, eta aldebakartasunez ari da jokatzen, negoziaketaren ateak itxiz, eta ausardia faltaz, Espainiako Estatutik etorritako erreforma eta murrizketa guztiak aplikatzen dituelako, nahiz eta Euskal Herrian egon badagoen horrelakoei aurre egiteko nahikoa gaitasun, herri akordioak bultzatuz”, adierazi digu Aitziber Perezek (LAB). Nafarroan ez dute baztertu mobilizazioei ekitea, Foru Gobernuarekin irekitako negoziazioan “pauso esanguratsuak” ematen ez badira.
Murrizketen eta inbertsio beharraren gaia lehen mailara ekarri eta “mobilizazio fase indartsua eta jarraitua” antolatu nahi dute sindikatuek, egoerari buelta emateko. “Eskatzen duguna, azken finean, ez da ezer iraultzailea”, azpimarratu digu Irastorzak. Eskaera horien artean, besteak beste, hezkuntza publikoko plantilla handitzea, EAEn gutxienez 2.000 lagun gehiago eta Nafarroan 900; irakasleen behin-behinekotasuna %40tik %6ra murriztea; ikasgela bakoitzeko ikasle kopurua %10 murriztea; ordezkapenak lehenengo egunetik egitea; eta bajak bere osotasunean ordaintzea. Horrekin guztiarekin batera, LOMCE eta Heziberri bertan behera uzteko ere exijitu dute.
EHIGE: “Ez dago Euskal Eskola Publikoaren aldeko apusturik”
EHIGE Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteak bat egin du deialdiarekin eta mobilizazioetan parte hartzera animatu ditu familiak: “Ez dago Euskal Eskola Publikoa sistemaren ardatz egituratzaile eta bateratzailea izatearen aldeko apusturik Eusko Jaurlaritzaren aldetik. Eskola publikoaren beharrak ase gabe, itunpeko sarera desbideratzen dira urtero inbertsioak”, salatu dute.
Sortzen: "Inor atzean utziko ez dugulako"
"Haiek inposatu nahi duten uniformizazioaren aurrean aniztasunak aberasten gaituelako; haien elitismoaren eta lehiakortasunaren aurrean, kolektiboki heziz, inor atzean utziko ez dugulako; pedagogia askatzaileak bultzatuz; behetik gorako hezkuntza burujabetza praktikan jarriz; eskubide berdintasunaren balioa sustatuz; ikasle euskaldun eleaniztunak heziz; ikasleen behar afektiboa eta emozionalak kontuan hartuz; ikuspegi kritikoa duten herritar autonomoak helburu"; horregatik guztiagatik, Sortzen Euskal Eskola Publiko Berriaren Aldeko Elkarteak ere bat egin du bai 22an sindikatuek eta bai 23an ikasle mugimenduak deitutako mobilizazioekin, eta horietan parte hartzera deitu du.
Ikasle bati isuna ipini diote institutuan lan politikoa egiteagatik, eta hori salatzeko agerraldi bat egiten ari ziren bitartean, gazteen aurka jo du Ertzaintzak. Zazpi lagun identifikatu ditu.
Donibane Garazi inguruko herri ttipi batean sortua da Bea, eta 1970eko hamarkadan ondoko eskola publiko batean ikusi zituen bortizkeria, sexu eraso eta bortxaketak salatu dizkigu. Irakasleak eragiten zizkiela tratu horiek ama eskolako eta lehen mailako haurrei, mutikoak bortizki... [+]
Frantziako Hezkuntza Ministerioak oraindik ez dio Seaskari argitu hurrengo urtean zenbat ikasgela eta irakasle izango dituen. Hori dela eta Baionako kaleak betetzera deitu dituzte guraso eta euskaltzaleak. Igandean, Herri Urratsera milaka lagun hurbildu dira beste urte batez,... [+]
Tentsio handiko ikasturtea amaitzear, ostegunean hasi eta ostiralean jarraituriko azken negoziaketa maratoian Eusko Jaurlaritzarekin akordioa sinatu dute sindikatu guztiek, ELAk izan ezik. Datorren asteko grebak bertan behera geratu dira. Segidan, adostu dutena eta batzuek eta... [+]
Sei urteko etenaldiaren ostean, maiatzaren 18an, Sortzen jaia ospatuko dute Takoneran D ereduko eskola publikoen aldeko jaia. Ikuskizunak, haurrendako jolasak eta Gorka Urbizu edota Borla taldeen kontzertuak izango dira.
“Proposamen oso eskasa egin du Hezkuntza Sailak, berme eta zehaztapenak txertatu barik”, kontatu dio ARGIAri STEILASeko bozeramaile Haizea Arbidek. Ostegun honetan bilera izan dute sindikatuek eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak, EAEko irakaskuntza publikoko... [+]
Hezkuntza Sailak ebaluazio diagnostikoen berri eman zuen otsailean: 2023ko etapa erdikoa eta 2024ko etapa amaierakoak izan zituen hizpide. Emaitza negargarriek egiturazko arazoa dugula erakutsiko luketenez, sailak erabaki zuen tramitea bete bai (ED 23 eta 24 txosten exekutiboak... [+]
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Euskara Taldeak inkesta bat egin du ikasleen artean. Halaber, euskara plana ikasturte honetan amaitzen dela ikusirik proposamen berriak egin dizkiote unibertsitateko zuzendaritzari. NUPen euskaraz ikastea "ezinezkoa" dela ere salatu... [+]
Steilas, LAB, ELA eta CCOO sindikatuek deitutako greba astearen atarian dator Hezkuntza Sailaren mugimendua. Ostegunean bilduko dira sindikatuak eta Hezkuntza Saila, bertan ezagutaraziko du sailak proposamen zehatza, baina zenbait eduki aurreratu ditu asteartean Begoña... [+]
Elkarretaratzeak egingo dituzte selektibitateari eta Baxoari ezetz esateko. Gainera, apunte-banku bat eta klase partikularrak jarri dituzte martxan IAko kideek.
ARGIAren efemerideen kanalean topatu dut berri zaharra: 1918ko apirilaren 23an, Irlandako langileek greba orokorra egin zuten I. Mundu Gerrarako derrigorrezko erreklutamenduaren aurka. Langileen eta independentziazaleen erantzunari esker, Britainia Handiak atzera egin behar izan... [+]
Ekologistak Martxan taldeak ohartarazi ostean Donostiako Ategorrieta hiribide inguruan airearen kutsadura maila oso handia dela, udaletik zalantzan jarri dute erabilitako metodologia eta adierazi dute errepide horretan dagoen estazio ofizialaren datuak hartu behar direla... [+]