Ertzaintza handitu eta 8.000 polizia nahi ditu Jaurlaritzak 2030erako

  • Ertzaintzarekin bigarren negoziazio mahaia ireki du Bigen Zupiriak, martxoan ERNE, ESAN eta SIPErekin ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu ostean. Agente kopurua areagotzeko plan horretan Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko garrantzia" izango duela adierazi du Segurtasun sailburuak.

Linas Korta - ARGIA Fototeka

2025eko apirilaren 16an - 11:29
Azken eguneraketa: 13:15

8.000 ertzainen kopurua Espainiako Gobernuak ezarri zuen Jaurlaritzarekin batera, duela 20 bat urte oraindik ETA indarrean zela. Egoera asko aldatu bada ere, orduan ezarritako ertzain kopuru horri heldu nahi diote. Europan biztanleko polizia kopuru handienetakoa duen lurraldea da Euskal Herria, eta neurri honek are gehiago handituko luke proportzioa.

Aurreko legegintzaldian, Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburu zela, protesta ugari egin zituzten hainbat ertzainek, besteak beste, euren lan baldintzak hobetzea eta Erkoreka kaleratzea exijitzeko. Jaurlaritzaren eta Ertzaintzaren arteko tentsioak nabarmen egin zuen gora, baina 2024ko apirilaz geroztik Segurtasun Sailaren buru Bingen Zupiria denetik, itxura du egoera baretzen ari dela pixkanaka-pixkanaka. 

Martxoan ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu zuten Lakuak eta ertzainen sindikatu nagusiek –ordezkaritza sindikalaren %83 duten ERNE, ESAN eta SIPEk–. Gobernu Kontseiluaren ostean asteartean eginiko prentsaurreko batean, berriz, Zupiriak iragarri du bigarren negoziazio mahaia irekiko duela Ertzaintzarekin 2030erako 8.000 agente izateko. ERNE, ESAN, SIPE eta EUSPEL sindikatuei erakutsiko die Ertzaintzako Enplegu Plan berria, Ertzaintzaren Kontseiluan.

Segurtasun Sailaren datuen arabera, 2024aren amaieran 7.278 ertzain zeuden Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Zupiriak azaldu du Ertzaintzako Enplegu Plan berriak egungo ertzain kopurua areagotzeaz gain, hurrengo urteetan erretiroa hartzea aurreikusita duten agenteen –300 inguru– hutsuneak betetzea xede duela. Horretarako, Jaurlaritzak lan eskaintza publiko gehiago egin beharko dituela aurreratu du Segurtasun sailburuak. Hain zuzen, martxoan agenteen kopurua handitzeko deialdi erraldoi bat iragarri zuten Ertzaintzak eta Udaltzaingoak: Ertzaintzarako 473 postu eta 22 herritako udaltzaingoetarako 170 postu barne hartuko lituzke eskaintzak, Zupiriak adierazi zuenez "Polizia egungo gizarteak planteatzen dituen erronketara prestatzeko".

Arkauteko akademiaren papera

Jaurlaritzak gauzatu nahi duen "Ertzaintzaren egitura hobetze eta modernizatze" prozesu horretan, Arkautiko (Araba) akademiak "berebiziko garrantzia" izango duela adierazi du Segurtasun sailburuak: "Bai sartuko diren berrien prozesuetan, bai mailaz igotzeko eta espezializazioko prozesuetan ere". COVID-19ak eragindako pandemia zela eta galdu zen Arkautiren barnetegi formatua berreskuratu nahi du Jaurlaritzak, "konfiantza eta kohesioa" sortzeko.

Ertzaintzara batuko diren langile guztiak ez dira ertzainak izango, Zupiriak medikuentzako nahiz teknikarientzako lan eskaintzak egiteko aukera mahi gainean jarri baitu, Ertzaintzaren baitan lan jakin batzuk egin ahal izateko.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Ertzaintza
2025-05-14 | June Fernández
Meloi saltzailea
Vox populi

Ertzain talde bat bi gazte jipoitzen ileapaindegi batean. Lokal barrura sartu dituzte, San Frantzisko kaleko segurtasun kamerek polizia gehiegikeriak filmatu ez ditzaten, baina seguruenik ez zuten espero negozio horrek ere segurtasun kamera zuenik. Bilboko Kontseilu... [+]


Enpresari bat atxilotu du Ertzaintzak paperik gabeko langileak esplotatzea egotzita

Ikerketa urtarrilean abiatu zuen Ertzaintzak, biktimetako batek Gizarte Segurantzan laguntza eskatu ostean. Nahiz eta egunero hamar ordu baino gehiagoz lan egin "ez zuen nahikoa baliabiderik, ezta jateko ere". Ondorioz, zuntz optikoa instalatzen zuen enpresa bateko burua... [+]


2025-05-08 | ARGIA
Etxarri II gaztetxea hustean gizon batek barrabila galtzea “ertzainen baten jokabide desegokiaren” ondorio izan daitekeela onartu du Zupiriak

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak esan du litekeena dela "ertzainen baten jokabide desegokiaren" ondorioz zauritu izana gizona. Pertsona horrek salaketa jarri zuen eta Ertzaintzaren barne ikerketa batek baieztatu du foam jaurtigailu baten inpaktua jaso zuela.


2025-05-08 | Gedar
Ostiralean mobilizatzera deitu dute, Bilbon izan den azken eraso polizial arrazista salatzeko

Mariaren Bihotza plazan egingo dute elkarretaratzea, 18:30ean, ertzainek erasotako pertsonei elkartasuna adierazteko eta inpunitate polizialari ezetz esateko.


Txago kolektiboa
“Grabaketek balio handia dute Poliziaren bertsioa baliogabetu eta bere inpunitatea amaitzeko”

Poliziaren indarkeria erregistratzen ditu Donostiako Txago kolektiboak. Berriki 2024 urteko Karrikaratu txostena aurkeztu du, zeinean jasotzen diren Poliziaren indarkeria formak, estrategiak, ezaugarri nagusiak, edo jo puntuan dituzten herritarren tipologia. 156 esku hartze... [+]


2025-04-24 | Gedar
Indarkeria matxistaren aurkako babesa: Hego Euskal Herrian, salatutako kasuen %31tan ez ziren neurriak hartu

Espainiako Estatu mailan, behera egin dute bai ezarritako babes-neurriek bai aurkeztutako eskaerek.


2025-04-10 | Gedar
Ertzaintzaren interbentzio batean hil zen pertsona baten kasua ikertzen ari dira

Iazko abuztuan, Irundik gertu, ertzainek atxilotzean izan zuen bihotzekoa gizon batek. Eneko Valdésen heriotzaren ikerketan, Polizia errugabetu zuten.


Epailearen aurrean deklaratu du ertzainek zauritu zuten Amaia Zabarte Realeko zaletuak: “Amorru handiko eguna da”

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren senar Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Biktima gisa aitortzeko txostenak jaso dituzte Pasaiako segadan eraildakoen eta Rosa Zarraren senideek

Azken astean ezagutarazi moduan, Eusko Jaurlaritzaren Balorazio Batzordeak txosten banatan aitortu ditu estatuaren biktima gisa. Justizia sailburuak ekitaldi pribatu banatan entregatu dizkie dokumentuak.


Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakadak hil zuen

Rosa Zarra Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz hil zela da Eusko Jaurlaritzako Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak atera duen ondorioa, Berria-k jakinarazi duenez. Orain arte, Ertzaintzak beti egin dio uko bertsio horri, eta Rosa Zarra berak zuen gaixotasunaren ondorioz... [+]


Donostiako Birunda gune autogestionatua “ilegalki” hustu dute

Ustez, lokalaren jabetza eskuratu dutenek bidali dituzte sarrailagileak sarraila aldatzera; Ertzaintzak babestuta aritu dira hori egiten. Birundak epaiketa bat irabazi du duela gutxi.


2025-03-20 | Gedar
“Ertzainek aita jipoitu zuten nire alboan, 65 urte ditu eta elbarria da”

Ertzaintzak martxoaren 13an Bilbon zauritutako bi pertsonaren testigantza jaso ditugu. Athleticen partidaren ostean larriki zauritu zituzten aita-semeak, borra-kolpeka, eta atxilo eraman zuten haietako bat. Furgonetatik ikusi zuen ertzainek nola egin zuten tiro jendearen kontra,... [+]


Ertzainei urteko soldata gutxienez 4.200 euro igotzea adostu du Jaurlaritzak sindikatu nagusiekin

ERNE, ESAN eta SIPErekin egin du akordioa Eusko Jaurlaritzak 2025-2028 aldirako. Besteak beste, urteko soldatan 4.200 euro gordineko igoera "graduala" izango du ertzain bakoitzak. Sindikatuen iturriek El Diario Vascori azaldu diotenez, akordioarekin Ertzaintza Espainiako... [+]


Manifestazio jendetsua Martxoak 3an Gasteizen Poliziak eraildako bost langileen oroimenez

49 urte eta gero Espainiako Poliziak Gasteizko Maria Sortzez Garbiaren katedralean eraildako bost langileak oroitu dituzte beste behin astelehen arratsaldean. Milaka pertsona batu dira Zaramagatik abiatutako eta katedralean amaitutako manifestazioan. Manifestari guztiek ez dute... [+]


Zupiriak ukatu egin du ertzainek “indarra modu desegokian” erabili zutenik Ágredoren aurka

31 urteko emakume kolonbiarra osasun zentrora eraman ordez ertzain etxera eramatean agenteek "akatsa" egin zutela aitortu du Segurtasun sailburuak, baina azpimarratu du ez zuela "jipoirik" jaso.


Eguneraketa berriak daude