Jatorri atzerritarreko ikasleen segregazioa gainditzeko Ikastolen Elkartearen proposamena

  • Jatorri atzerritarra duten ikasleengan fokua jarrita, horien gehiengoa eskola publikoan kontzentratu ez dadin eskolatze batzordeetan hezkuntza eragile guztiek parte hartzea, hizkuntza ereduak desagertzea (eta murgiltze eredua ezartzea), harrera plan integralak egitea eta itunpeko ikastetxeetara baliabide gehiago bideratzea proposatu dute ikastolek, besteak beste.


2018ko urriaren 18an - 12:35

Zortzi neurri proposatu dituzte guztira:

- Jatorri atzerritarreko ikasle ugari behin ikasturtea hasita eskolatzen direla eta eskolatze batzordeak ikastetxe publikoetara bideratzen dituztela diote ikastolek, eta hori gainditzeko beharrezkoa dela eskolatze batzordeetan hezkuntzako eragile guztiek parte hartzea eta egungo irizpideak aldatzea.

- Ikastetxeen aukeraketan kultura eta hizkuntza hegemonikoak nola eragiten duen aintzat hartuta, “ezinbestekoa da hizkuntza ereduak desagertzea eta ikastetxe guztietan murgiltze eredua ezartzea”.

- Auzoen arteko desorekak saihesteko, beste arlo batzuetatik hirigintza politika egokiagoak sustatu behar direla dio Ikastolen Elkarteak. Hori egin bitartean, eremu horietan dauden ikastetxeen arteko oreka eta gehiago behar duen ikastetxeari baliabide gehiago ematea proposatu du.

- Ikastoletan harrera plan egokiak finkatu nahi dituzte: “Behin ikasle hauek ikastoletara etortzea lortuta, lortu behar dugu bertan geratzea”.

- Itunpekoek kuotak kobratzea ere oztopo da maila sozioekonomiko baxuko familientzat. “Administrazioak bere betebeharra betetzen ez duen bitartean, ikastoletan betiko beka sistema propioa mantenduko dugu. Alegia, kuotak ordaindu ezin dituen edozein familia beste familien laguntzari esker mantenduko da gure ikastoletan”. Modu diskretuan egingo da hori.

- “Eskolatzerako orduan herritar guztien aukera berdintasuna (baldintza berdinak bermatuz) eta hezkuntza eskaintzaren barruan ikastetxea hautatzeko eskubideak bermatu behar dira”.

- Herri osoari eragiten dion gaia dela ulertuta, udalen parte-hartzea eskatu dute, harrera plan integralak egiteko.

- Baliabide gehiago eskatu dituzte: “Atzerritar jatorria duten ikasleen integraziorako urteko 20 milioitik gora inbertitu beharko lituzke Eusko Jaurlaritzak itunpeko sarean”. 2018ko aurrekontuetan 1.680.000 euro izan ziren.

Jatorri atzerritarra duten eskolatzea “herri apustua” dela, ondorioz “hezkuntza eragile guztion konpromisoa” behar dela eta “irtenbide integralak” bideratu behar direla adierazi du Ikastolen Elkarteak. “Geuk ere bukatu nahi dugu bazterketa hori”, adierazi du.

Jatorriaz gain, ikastolek gaineratu dute aniztasun guztiak hartu behar direla aintzat: "Beharrizan bereziko ikasleena, genero desberdintasuna, sexuarena, gizarte desberdintasuna, erlijioena… Eskolak aprendizaiarako beharrizan-aniztasunari arretaz erantzun behar baitio".

Irakurri proposamena osorik.


Kanal honetatik interesatuko zaizu: Eskola segregazioa
Ikastetxe segregatzaile bat sortzeko lanean ari dira Nafarroako Opus Deiko familia batzuk

Miravalles-Redin eta Irabia-Izaga ikastetxetako ikasleen guraso talde batek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenduarekin hitz egin du ikastetxe pribatua sortzeko prozedura ezagutzeko.


Eskola estigmatizaturik ez Judimendin: familia euskaradunek ere izena eman dute auzoko eskolan

A ereduko eskola D ereduko bihurtzea erabaki dute Gasteizko Judimendi auzoan, eta aurre-matrikulazioak emaitza nabarmena utzi du: orain arte profil erdalduna zuen eskolan, 2 urteko gelan izena eman duten 15 umeetatik erdia inguru familia euskaradunetakoak dira... [+]


Nerea Zubia Blazquez
"Erraz diogu ikastetxeen arteko lehia gainditu behar dela, baina errealitatean ez da hain sinplea"

Hezkuntza eskumenak deszentralizatu eta tokian tokiko eragileek erabakimen handiagoa izatea: aspaldiko aldarrikapena praktikara ekartzen ari dira herri ugaritan, eta bide horretan aholkulari dabil Elhuyar. Uneotan hamar bat prozesutan buru-belarri dabiltzala eta eskaera gero eta... [+]


Helburuetan kale eginda erditu da Hezkuntza Legea

Bilatzen zuen babes sozial eta politikoa lortu gabe argi berdea eman diote EAEko Hezkuntza Legeari, asteazken honetan Hezkuntza Batzordean. Hiru erronka zituen legeak: ikastetxe publiko eta kontzertatuen sistema duala gainditzea, ikasleen euskalduntzean jauzia ematea, eta... [+]


A eredutik D eredura igaroko da Gasteizko Judimendi eskola

A ereduko eskola D ereduko bihurtuko dute Gasteizko Judimendi auzoan, familia erdaldunen seme-alabei euskaraz ikasteko aukera emateko eta familia euskaradunak erakartzeko. "Estigmatizatuta dagoen eskola da eta buelta eman nahi diogu, auzo-eskolaren izaera berreskuratu nahi... [+]


Eguneraketa berriak daude